2011(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

HARREMAN ILUMINATUAK

Ezin dut bestea, zu, aldatu; egin dezakedan gauza bakarra da ERALDAKETA gerta dadin espazio bat sortu, zoriona eta maitasuna nire bizitzan sar daitezen. Maitasunezko presentziaz espazio garbi bat sortu, eta bertan pertsona eta gauza guztiak diren bezala izan daitezen.

www.namastepublishing.com

2011(e)ko azaroaren 19(a), larunbata

OSASUNEZ EGOTEKO ETA OSASUNA BERRESKURATZEKO JARRAIBIDEAK

1. Gogobetetzen zaituzten jarduerak egin itzazu, alaitasunez, eta zure esfortzua saritzen duten bizi-helburuekin. Zure bizitzari zure sormen gisa begira iezaiozu eta baikor izaten saiatu.

2.  Zeure buruari arreta jarri, zure barne-behar guztiak entzun. Zain zaitez eta etengabe bizi egon.

3. Emozio ezkor guztiak aska itzazu: beldurrak, inbidiak, penak, haserreak. Modu egokian adieraz itzazu horiek, ez gorde barruan eta zeure burua barkatzen ikasi. 

4. Irudi baikorrak eta helburuak mantendu, benetan nahi duzunaren irudi hori. Irudi ikaragarriak agertu arren, bakea eta poztasuna agertzen duten sentimendu horietan jarri zentzua. 

5. Maita zaitez eta maitatu besteak. Sentimendu hori egin zure bizitzako adierazpide. 

6. Harreman zintzoak, goxoak izan, eta gozatu besteekin. Pasatako harremanen zauriak sendatzen saiatu. 

7. Elkarte batean edo talde batean ekintza boluntarioetan lagundu.

8. Aukerari eutsi, baita erabat ongi egotearen usteari ere. 

9. Onartu zeure izaera, baita garatzeko eta ikasteko aukera gisa agertzen zaizun edozer ere. Ikasi ahal duzun guztia edozein esperientzia on edo txarretik, eta AURRERA SEGI. 

10. Umorea mantendu.