2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA

ZUBIAK ERAIKITZEN EDOTA KONPONTZEN
Zer daki pertsona batek eraginkortasunez komunikatzen denean? 

1. Aktiboki entzutea, hitzez eta ez-hitzez, entzuna sentitzeko.
2. Enpatikoa izatea, bestearen tokian jartzeko.
3. Asertiboa izatea, norbere tokian mantenduz, mugak finkatuz.
4. Egoera den bezala onartzea, aitortzea, gauzak pertsonalki ez hartuz.
5. Norbere egoera egokia, ongi egotea:  Mindfulness edo arreta osoa, epaiketarik egin gabe, barruko arretaz hemen eta orain egotea, arnasa hartuz.

 https://www.youtube.com/watch?v=LAOICItn3MM&feature=youtu.be



ENPATIA: SENTIMENDUAK LAGUNTZEKO GIDA

1. Adi entzun eta isiltasuna mantendu: buruarekin baietz esan besteak hitz egin bitartean.
2. Sentimenduari izenak jarri
3. Zure desioak azaldu
4. Solidaritatea edo elkartasuna azaldu
5. Denbora eman



OREKA EMOZIONALERAKO PROPOSAMENAK: LAU AKORDIOAK (Miguel Ruiz)

1. Hitzen garbitasunaren akordioa.
2. Gauzak kontu pertsonal bat izango balitz bezala, hartzeari uzteko akordioa.
3. Besteen inguruan inposizioak egiteari uzteko akordioa
4. Aurreko hiru akordioei dagokionez bakarrik ahalik eta gehien egiteko akordioa.



SENTITU 
PENTSATU
EKIN

ETA BETI GOGOAN IZATEA: EDOZEIN EGOERATIK ZERBAIT IKASIKO DUT KONTZIENTZIAZ. 

ADI, IZAN HADI!





HITZEZ ETA EZ HITZEZ ERAGINKORTASUNEZ KOMUNIKATZEA honako hau da: 

1. ARRETA AKTIBOA - enpatia: islatzea, izendatzea, laguntza eskatzea. Arreta osoa edo mindfulness praktikatzea egunero. 
2. ASERTIBITATEA - argi adieraztea nik pentsatzen eta sentitzen dudana, baina mindu gabe bestea. 

Komunikazioa lore baten gisakoa da, eta lore horren petaloak lau dira:
1. KRITIKAK ETA GORAIPAMENAK: jokaera deskribatzea garrantzitsua da.
2. GATAZKAK: entzute aktiboa.
3. BERRI TXARRAK: emozioak deskribatzea. 
4. EZETZA: eskubideak eta betebeharrak inplikatuta daude bi aldeetan, eskatzea (eta ez exigitzea) garrantzitsua da eta ni naizena baiestea eta ezetz esateko eskubidea ere neurea da.