2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

NOLA AUKERATU BIZITZA OSORAKO LAGUNA

1. Itsua bazina bezala aukeratu. Itxi begiak eta begiratu zer ikusi ahal duzun pertsona horri buruz: bere xarma, leialtasuna, ulerkortasuna, mirespena, nitaz arduratzeko trebetasuna, independenteki bere burua zaintzeko trebetasuna. Gure kulturan kanpoko begiek ikusten dugunaren gainean oinarritzen da. Baina gure maitasuna begiratzen dugunean, garrantzitsuagoa da begi itxiekin ikusten duguna.

2.Ikasteko trebetasuna duen bat aukeratu. Bizitza osoko maitale bat eta maitale uso bat benetan bereizten duena ikasteko trebetasuna da. Atsotitzak dio "ezjakina ez da oso tolerantea". Gauza berriak ikas ez ditzaketen horiek, gauzak berriaren argitasunarekin ikus ezin dezaketenak, munduarekiko jakinmina (gauzek eta pertsonek nola funtzionatzen dutenarekiko jakinmina) ez dutenak askotan ixten dira eta diote "Ez, honek honela izan behar du, modu honetan", eta norbaitekiko bizitza osorako harreman batean hobe da ireki eta ixtea ikasten eta eboluzionatzen etengabe.

3. Ni bezalakoa izan nahi duen bat aukeratu, indartsua eta sentibera. Bi hitz horiek ez dira nahasi behar gogortasunarekin eta hauskortasunarekin. Zuhaitz bat indartsua den modu bereko indarra edukitzea: haizeak bortizki putz egin arren, eutsiko diona malgua delako, eta haizearekin atzera-aurrera mugituko da. Sentiberatasunari dagokionez, norberaren inguruan dauden gauzetaz ohartzea. Bigarrengo hau oso garrantzitsua da ikasteko trebetasuna erakusten baitu.

4. Aukeratu norbait mintzen dudanean, mina sentitu eta adierazten duena. Eta alderantziz...mintzen nauenean, nire mina ikusi eta kontuan hartzen duena. Hau oso garrantzitsua da. Jendeak modu askotara erakusten du mina. Okerrena da lagunari min ematea eta hark inola ere ez erreakzionatzea.
OSO GARRANTZITSUA DA HAU. Harremanak diren bezalakoak direlako tentsio-uneak daude non bestea presionatu edo besteari min eman diogun, eta hori ezin dugu guztiz ekidin, baina ezin daiteke zauri bera behin eta berriz izan. Jendeak aldioro ikasi behar du. Norberak haserrea eta sufrimendua pilatu dugu, aurreko maitaleek utzitako zauriak, eta baliteke maitale berria berriro ere zauritzeko abilezia ere hartu izana. Orduan gai izan beharko genuke gelditzeko, bestearen mina ikustean.

5. Barne-bizitza bat duen pertsona bat aukeratu. Lanean, marrazten, idazten, meditazioa egiten, erlijioa... maite duen zerbait. Bidaian dagoen norbait aukeratu eta bidaide baten moduan ikusten nauena. Guztiz bestearekin egoteko abilezia eta aldi berean guztiz banandurik egotearen abilezia edukitzea oso garrantzitsua da. Harremanak ziklikoak dira, eta momentuak daude elkarrengandik oso hurbil egoteko eta banantzeko.

6. Bizitzan antzeko grina eta pasioak dituen norbait aukeratu. Harreman batek memoria eraikitzen du. Memoria horrek harremana itsasten du, momentu onak oroitzearen plazeragatik, baina baita une gogorrengatik ere. Bi pertsonak oso desberdinak badira ere, beti badago zerbait elkarrekin egitea gozatzen dugunak, adibidez elkarrekin bainu bat hartu, eguzkitan egon, paseo bat eman gauez...

7. Antzeko baloreak dituen norbait aukeratu. Seme-alabak izateari dagokionez, haurren jaiotza, familia, gizon-emakume rolak, eta dirua eta erlijioari buruz. Beharbada horiek denak edukitzea oso idealista da eta ezin dira aurkitu harreman baten hasieran, baina kontuan har ditzaket. Antzeko baloreak dituen norbait aurkitzea gauza handia da, eta benetako konpromiso batekin sintonizatzea erran nahi du. Sintonia hori pragmatikoki eman behar da, eta maila praktiko horietan eman denean gainerako mailetan ematea errazagoa izango da.

8. Errukitsua den norbait aukeratu. Entzuteko gai dena, denbora emango didan norbait. Bereziki oldarkorra bazara, oldarkorra ez den norbait bada norbera, geldotasun hori ona izango da zuretzat. Aldi berean nire laguna ni bezain geldoa ez bada, lagunduko dit pixka bat nire erritmoa azeleratzen. Eta denborarekin lortuko dugu elkarrekin bion erritmo bat aurkitzen. Batzuetan pertsonek 8-10 urte behar izaten dituzte erritmo hori euren harremanean lortzeko. Mirari lortzeak denbora eskatzen du... ez elkarrekin egotearen miraria, baizik eta harremanaren erdian dagoen maitasunaren indarra.

9. Norbere buruaz barre egiten duen norbait aukeratu. Txiste bat egin eta egoeraz barre egiten duen norbait, eta hain lagun txistosoa ez bada, orduan eztabaida eten eta egoeraz barre egiteko gai den norbait (ikasteko gaitasuna).

10. Bere akatsak eta nolakotasunak jasan ditzakezun norbait aukeratu. Tentsio eta neke momentutan lagunarengandik gehien erakarriko nautenak gauzarik xarmangarrienak dira, eta beraz ez pentsatu molestatzen didaten gauzetan.
Noski, badirela harreman batean jasanezinak diren gauzak, hala nola, alkoholismoa, tratu txarrak, gezurrak...

11. ADISKIDEAK IZATEA eta ez soilik maitaleak. Eta ez da soilik erratea "gustatzen zatzaizkit, eta maite zaitut"; hori baino gehiago da eta pentsatzea: "gai izango nintzateke nire bikoteagatik nire adiskide onenarengatik egingo nukeena egiteko? prest nago hari entzuteko, hark hitz egiteko gogoa duen gauzei buruz hitz egiteko? hark erraten dituen edo egin nahi dituen gauzen ñabardurei erreparatzeko prest nago?
Honek ez du erran nahi beti bata bestea zaindu behar dugunik, baina oinarri baten gainean eta zenbait detaile zaintzea derrigorrezkoa da.
Beraz, nire adiskiderik onenagatik eta nire maitaleagatik zer egiteko prest nagoen pentsatzen dudanean, gauzak argituko ditut.

12. Nire bizitza handiosago egingo duen norbait aukeratu, eta ez txikiago.