2017(e)ko abenduaren 29(a), ostirala

INDIAKO ESPIRITUALTASUNAREN LAU LEGEAK

INDIAKO ESPIRITUALTASUNAREN LAU LEGEAK

https://www.youtube.com/watch?v=NCjcRrqCyio (Etorne Aranburu Odria)

1. IRITSITAKO PERTSONA DA PERTSONA EGOKIA. Inor ez da gure bizitzetara kasualitatez heltzen, inguruan ditugun pertsona oro, gurekin elkar ekintzan, hor daude zerbaitegatik, ikasarazteko eta aurreratzeko egoera bakoitzean.

2. GERTATZEN DENA DA GERTA ZITEKEEN GAUZA BAKARRA. Gure bizitzetan gertatzen den edozer ez litzateke beste modura gertatuko. Ezta xehetasunik txikiena ere. Eta honako hau ere ez da: "Hau egin izan banu, bestela izango litzateke...". Ez. Gertatu zena da gerta izan zitekeen gauza bakarra, eta horrela izan behar zuen lezio hori ikasteko eta aurrera jarraitzeko. Gertatzen zaizkigun egoera guztiak gure bizitzetan perfektuak dira, gure adimenak eta egoak erresistentzia jartzen badute ere eta onartu nahi ez izan.

3. HASTEN DEN EDOZEIN MOMENTU DA ZUZENA. Dena une egokian hasten da, ez lehenago, ez geroago. Gure bizitzatan zerbait berria has dadin prest gaudenean, han hasiko da.

4. GAUZA BAT BUKATZEN DENEAN, BUKATZEN DA. Hain sinple. Zerbait bukatu bada gure bizitzetan, gure garapenerako da; beraz, hobe da uztea, aurrera jarraitzea y aurreratzea aberasturik esperientzia horrekin.



Ez dut kasuala denik zu orain hau irakurtzen egotea, testu hau gure bizitzetara iritsi baldin bada gaur, prest gaude ulertzeko inolako euri-tantarik noizbait ez dela erortzen okerreko tokian.
ZURE BIZITZAN IRISTEN DA MOMENTU BAT DRAMA OROTIK ALDENTZEN ZARELA ETA DRAMA HORI SORTZEN DUTEN PERTSONETATIK. BARRE EGINARAZTEN ZAITUZTEN PERTSONEZ INGURATZEN ZARA.
Ahaztu txarra y onean finkatu. Ongi tratatzen zaituen jendea maite duzu eta egiten ez dutenengatik otoitz egiten duzu.
Bizitza laburregia da zoriontsu izaten ez saiatzeko.
Erortzea bizitzaren zati da, berriro ere zutitzea bizitzea da.

ESKERRIK AUNITZ!

Neure barnean bakea egon dadila.
Izatera irits naitekeen horretan fedea izatea.
Fedetik eta besteengandik sortzen diren aukera infinituak gogoratzea.
Jaso ditudan dohainak erabil ditzadan eta pasa jaso dudan maitasuna.
Neure buruarekin pozik egon nadin naizen bezalakoa izateagatik.
Ezagutza hauek neure hezurretan sar daitezela, neure arimari utz diezaiodan kantatzen, dantzatzen, otoitz egiten, eta maitatzen. Denontzako nago hemen.