2019(e)ko urriaren 28(a), astelehena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI ETA URROTZ HIRIKO Lehenengo KONTAKIZUN LABURREN ...





Nik
ere Juana ene narrazioaren fikziozko pertsonaiaren gisa berean,
hunkiturik eta begiak bustirik eskerronezko besarkada bana ematea
besterik ez zait geratzen, eta urrun dagoena maite dudan bezala,
hurbil zaituztedanak ere maite zaituztet, baita ene idazlana maite
izan duzuenok eta bertaratutakook ere
.
Así
como Juana es un personaje ficticio en mi narrativa, estoy tan
emocionada y con los ojos llorosos que solo quiero darles un abrazo a
cada uno.
Joanak
joan itzuliko dira behar dutenak itzuli, edo bestela etorriko dira
hobeak. Narrazio labur hau luzeago baten hasiera dela erran behar
dizuet; izan ere, sari honek narrazio honi segida emateko kuraia eman
dit. Fikzioa benetako historiarekin nahasten da, eta XX.mendeko Juana
eta XVI.mendeko Joana euskarak eta maiteminak (maitatzeko gogoak)
lotzen ditu. Bata, fikziozko ene pertsonaia kuttuna da; bestea,
ordea, benetako pertsona izandakoa. Azken honek erakutsi dit bidea,
jadanik hemendik igarotzen ez den trenbidea bihotz-begiekin ikusteko:
IRATI trena. Euskal Herrietako beste zenbait tren ere desagertuak
diren bezala, beste batzuk oraindik bizirik diraute, hala nola
Iruñetik Irunera doana, Altsasutik pasatuz. Injustuki preso dauden
Altsasuko gazteak gogoan, Utergako Joanak aske den eta hitanoz mintzo
den herria eta maitasuna egiten du aldarri, nahiz eta guganaino
iritsitako bere maitasunezko istorioa epaitegi batean triste bukatu
zela dakigun. Badakigu mundu arrano hau ez dela justua, eta jakin ere
badakigu bizitza eta are maitasuna ere ez dela inoiz justua izaten.

Los
que se han ido volverán quienes tengan que volver, o de lo contrario
vendrán otros mejores. Tengo que decir que esta narración corta es
el comienzo de una narración más larga; Este premio me ha dado el
coraje de seguir esta historia. La ficción se entrelaza con la
verdadera historia, conectando a Juana del siglo XX y Joana del siglo
XVI a traves del amor y euskera. Por un lado, mi personaje ficticio
es mi personaje; el otro personaje, sin embargo, fue una persona
real. Esta última me mostró la forma de ver el ferrocarril que ya
no pasa desde aquí: el IRATI. Como otros trenes en el País Vasco
han desaparecido, otros todavía están vivos, como el que va de
Pamplona a Irún, pasando por Altsasu. Recordando a los jóvenes de
Altsasu presos injustamente, Juana de Uterga proclama un pueblo y
habla de un amor libre, aunque sabemos que su historia de amor

que
nos llegó por medio de un auto judicial terminó tristemente.
Sabemos que este mundo no es justo, y también sabemos que la vida e
incluso el amor nunca son justos.
Hala
ere, justizia hori aldarrikatzeko idazten segituko dut, noizbait ere
Nafarroa osoa euskaldun eta ez-fededun izan zelako, eta noizbait ere
etorkizunean Nafarroa osoa euskaldun izateko berriro ere. Justiziarik
ez badago ere, justizia gure berezko eskubidea da, eta hala delako
idazten segituko dut historiako gure Joana Utergakoaren omenez eta gu
guztion eskubideengatik eta justiziagatik. Elkanoko Joakin Lizarraga
apeza eta idazleak erran zuen bezala, merezi duen gauza on oro
neketsua da, eta eutsi behar diogu, ez ezkor ez baikor, gure bide
justuari.

Sin
embargo, continuaré escribiendo para proclamar esta justicia, porque
hace cuatrocientos años toda Navarra era euskaldun y no creyente, y
en algún momento en el futuro toda Navarra será asi de nuevo.
Aunque no hay justicia, la justicia es nuestro derecho, y por eso
continuaré escribiendo en honor a nuestra Joana de Uterga de la
historia y por los derechos de todos nosotros y la justicia. Como
dijo el sacerdote y escritor de Elkano llamado Joaquin Lizarraga,
todo lo bueno vale la pena, y debemos mantenernos firmes en el camino
justo que nos corresponde, aunque estemos rodeados de injusticia.



Ainara
Maia Urroz



2019(e)ko urtarrilaren 12(a), larunbata

BIZITZARAKO ESKULIBURUA (PAULO ANDRÉ CHENSO Londresko medikua eta irakaslea)

PRAKTIKAN JARTZEKO...
...OSASUNEAN:

01. ur asko edan
02. Zuhaitzetan eta landaretan hazten dena gehiago jan
03. 3 E -rekin bizi:
Energia.
Entusiasmoa
Enpatia
04. hartu 30 minutu atseden hartzeko
05. egin ariketak zure garuna aktibatzeko.
06. Liburu gehiago irakurri
07. Eseri isiltasunean, gutxienez egunean 10 minutu
08. Lo egin egunean 8 ordu
09. Ibili egunean 20tik 60 minutu bitarte, eta hori egin bitartean irribarre egin.

...IZAERAN: 

11. Zure bizitza egin
12. eduki pentsamendu positiboak
13. nahikoa egin, ez gehiegi ez gutxiegi
14. umorez bizi
15. zure energia zentzuz erabili
16. Hitz egin astiro, poliki, lasai.
17.Eskertu daukazun guztia
18. Oroitu iraganeko gauzak
19. bizitzan elkar maitatzeko gaude
20. egin bakeak IRAGANAREKIN eta bizi ORAINA, ETORKIZUNA ortzemugan.
21. zure zoriona zure hegaletan dago
22. bizitza eskola bat da eta ikasteko gaude. Errepikatu behar bada, errepikatu eta segi aurrera.
23. irribarre eta irri egin gehiago
24. Eztabaidan batzuetan irabazten da, beste batzuetan ikasten.

...GIZARTEAN: 

25. Zure familiarekin harreman gehiago eduki
26. Egunero zerbait on egin norbaiti
27. Barka itzazu denak
28. 70 urtetik gorako adinekoekin nahiz 6 urtetik beherakoekin denbora gehiago igaro.
29. Egunero saiatu gutxienez hiru pertsonei irribarre eginarazten
30. axola duena da nik neuk zer pentsatzen dudan neure buruaz
31. Nire lanean kontuan hartuko dut eta gogoratu gaixo egon nintzen unea, eta lasai hartuko dut lana.

...ZURE EGUNEROKO BIZITZAN:

32. zuzena dena egin
33. Erabilgarri dena gorde
34. gogoratu osasuntsu egoten, zainduz
35. Nire egoera dena delarik ere, aldatuko da, dena pasatzen da.
36. Ez dio axola nola sentitzen naizen: jaiki, apaindu eta atera
37. onena oraindik etortzeko dago
38. Goizean iratzartzen naizenean, bizirik egoteagatik eskertu
39. Nire bihotza zoriontsu izan beti



URTE BERRI ON
FELIZ AÑO NUEVO
BONNE ANNEE
HAPPY NEW YEAR
FROHES NEUES JAHR
ST'ASTNY NOVY ROK

Ur berriarekin batera, 
urte berri oparoa, 
gau eta egun magikoak, 
eguneroko bihotz taupaden magiaz
gure bihotzeko ametsa 
egia bilaka dadila! 
Urteberriarekin batera
urte goxoa, 
egunez egun muxuak banatuz
egunerokoa goxatzera
negu hotza epeltzeko 
irakur ditzagun hitz goxoak
jan dezagun pastel gozoa
gozatzeko bizitzaren une txikiak...
(Ainara Maia Urrotz)