2011(e)ko abuztuaren 13(a), larunbata

ORAINAREN BOTEREA/ EL PODER DEL AHORA/ Eckhart Tolle

Gauzak ikusteko modua alda ezazu eta gauzak formaz aldatuko dira/ 
Cambia la forma de ver las cosas y las cosas cambiaran de forma

Blog hau hasi dut Eckart Tolle-n EL PODER DEL AHORA liburua oparitu didatelako, eta blog honetan oharrak jarriko ditut euskaraz.

Hemen zaude jainkozko xedea unibertsoan hedapena ahalbidetzeko. Bazara hain garrantzitsua! Estas aqui para posibilitar el despliegue del proposito divino en el universo. ¡Eres asi de importante!

www.eckarttolle.com
info@eckarttolle.com 
 

1. KAPITULUA: EZ ZARA ZURE ADIMENA

Argiztatzea: zer da hori?

Eskale batek hogeita hamar urte baino gehiago igaro zituen errepidearen bazterrean. Egun batean, ezezagun bat pasatu zen handik.
- Limosnatxo bat? -xuxurlatu zuen eskaleak, mekanikoki bere beisbol-kapelua luzatuz.
- Ez dut ezer zuri emateko -esan zuen ezezagunak. Segidan galdetu zuen:
- Zeren gainean zaude eserita?
- Ezer ez -erantzun zuen eskaleak- kutxa zahar bat da soilik. Ez dakit noiztik nagoen bertan eserita.
- Noizbait begiratu al duzu barruan zer dagoen? -galdetu zuen ezezagunak.
- Ez -esan zuen eskaleak- zertarako? ez dago ezer barruan.
- Begira ezazu une batez -esan zion ezezagunak.
Eskaleak estalkia irekia lortu zuen. Harriduraz beterik, sinesgogor eta zoriontsu, kutxa urrez beterik zegoela ikusi zuen.


Ni naiz ezezagun hori, zuri emateko ezer ez duena eta barruan begiratzeko eskatu dizuna. Zeure barrura. Blog ezezagun honetan sartzea bezala.