2018(e)ko otsailaren 11(a), igandea

LAN ON BAT EGITEKO MODUA

1. Utzi mobila beste gela batean eta ohartarazpenak itzali.

2. Bereizi eginkizun bakoitzerako denbora-tarteak.

3. Egin gauza bakar bat aldiko. Gauza bat baino gehiago aldi berean egitea da ekoizpenaren aurkako oztopo nagusia.

4. Banatu egitasmo bakoitza bete ditzakezun eginkizun txikietan.

5. Hautatu eguneko 3 eginkizun. Betetzen badituzu, zerrendara gehiago erantsi. Ez hasi inoiz eguna zerrenda eginkizun gehiegi dituzula.

6. Hautatu sari bat eginkizunak bukatzean.

7. Jarri data eta ordua eginkizun bakoitzari.

8. Jan garuna indartzen duen elikagaia (barazkiak, proteinak, fruituak, ale osoak).

9. Kendu elikagai prozesatuak, nekea eta galbanaa ematen dutenak (freskagarriak, azukredunak, irin prozesatuak, karbohidratoak).

10. Garbitu ingurugiroa lanez eta kendu arreta desbideratzen dizuten gauzak. Ez lan egin telebistatik eta telefono mugikorretik hurbil.