2012(e)ko abuztuaren 17(a), ostirala

BENETAN ERAGINKOR IZATEKO ZAZPI OHITURA: 2012ko agorrilaren 17a, ortzirala...

1. IZAN PROAKTIBO: biktima eta erreaktibo ez izatea eta gainerakoei errurik ez egoztea.
2. HASI HELBURU BAT BURUAN DUZULA: ikuskera, balioak.
3. EMAN LEHENTASUNA LEHENENGO DENARI: osotasuna, bideragarritasuna.
4. IRABAZI-IRABAZI HELBURU: elkarrenganako errespetua.
5. SAIATU LEHENENGO ULERTZEN, ETA GERO ULERTUA IZATEN
6. SINERGIA: ez zurea, ez nirea; biontzat hobea den beste modu bat.
7. ZORROZTU ZERRA

Erabaki handiak hartzen laguntzeko aurkitu dudan tresnarik eraginkorrena
goiz edo berandu hilko naizela pentsatzea da. 
Izan ere, heriotzaren aurrean, 
harrokeria, besteek zutaz pentsatuko dutenarekiko kezka, 
porrotari edo lotsagarri geratzeari beldurra,
ia gauza guztiak huskeria dira, eta benetan garrantzitsuak direnak soilik
geratzen dira. 
Galtzeko zerbait duzula tranpa bat da, 
eta heriotza zain duzula gogoratzea da 
tranpa horri ihes egiteko 
ezagutzen dudan modurik onena. 
Hilko zarela onartuta, 
biluzik zaude, eta
ez duzu bihotzari ez jarraitzeko aitzakiarik. 
STEVE JOBS