2015(e)ko irailaren 11(a), ostirala

LAGUNTZA-ESKATZE HANDIA

LAGUNTZA-ESKATZE HANDIA

Jainkoaren Adimenaren Argiaren puntutik
argia isuri dadila gizakien adimenera! 
argia jaitsi dadila Lurrera.

Jainkoaren Bihotzaren Maitasunaren puntutik
maitasuna isuri dadila gizakien bihotzetara!
Kristo itzul dadila Lurrera. 

Jainkoaren Borondatea ezaguna den erdigunetik
helburuak gida ditzala gizakien borondate txikiak! 
Maisuek ezagutzen eta erabiltzen duten helburua. 

Gizakiaren arraza deritzogun erdigunetik
Maitasunaren eta Argiaren Egitasmoa egikaritu dadila! 
eta gaizkia dagoen tokiko atea zigilatu. 

Argia, Maitasuna eta Boterea berrezar daitezela Lurrean. 


2015(e)ko irailaren 2(a), asteazkena

LAU AKORDIOAK (los cuatro acuerdos por el Dr Miguel Ruiz)

Jakituria Toltekak dioenaren arabera, ez dago sufritzeko arrazoirik. Sufritzeko dudan arrazoi bakarra nik eskatzen dudana da. Nire bizitzari begiratzeko badiot, sufritzeko aitzakia aunitz aurkituko dut, baina bakar bat ere ez baliozkoa. Zorionarekin gauza bera gertatzen da. Zoriontsu izateko arrazoi bakarra nik hautatzen dudalako da. Zoriona hautazkoa da, sufrimendua den bezalaxe. 




SUAREN ZIRKULUARI; 
JOAN DIRENEI; 
GAUR DAUDENEI, 
ETA ORAINDIK ETORTZEKE DAUDENEI.

Sarrera: 

Ispilu ketsua naiz, zeren eta zuengan guztiengan ikusten naiz, baina ez dugu elkar ezagutzen gure artean dagoen keagatik. Ke hori AMETSA da eta ispilua zu zara, AMESLARI. 


ERRAZA DA BEGI ITXIEKIN BIZITZEA, 
IKUSTEN DEN GUZTIA GAIZKI INTERPRETATUZ
John Lennon


PLANETAREN HEZIKETA ETA AMETSA

Gure sinesmen ia guztiak besteek ezarriak dira, eta gure adimena laino bat da; toltekek MITOTE deritzote. Gure adimena milaka pertsonek batera hitz egiten duten amets bat da, inork inor ulertzen ez duena. 
Indian MAYA deitzen diote, ilusioa esan nahi du. Gure niaren kontzeptua. 
Hezte prozesuan perfekzioaren irudia eratzen dugu eta maite gaituztenek egitea nahi dutena egiten dugu onartuak izateko. 

AMETS BERRI BATEN HASIERA
Beldurretik sortutako akordioak (gurasoekin, seme-alabekin, Jainkoarekin, lagunekin...) hausteko eta maitasunetik sortutako akordioak eratzeko borondate eta energia handia behar da, baina hori egin ondoren, gastatutako energia hori itzultzen zaigu, ez infernuzko ametsa sortzeko, baizik eta paradisuzko ametsa. 

1. LEHEN AKORDIOA: IZAN GAITEZEN TXUKUN ETA DOTORE HITZEKIN
Norberaren alde erabili hitzak, norberari hitz politak eta onak, eta horrela besteekin ere erabilitako hitzak egokiak eta zuzenak izanen dira beti. 

2. BIGARREN AKORDIOA: EZ DEZAGUN HAR DEUS ERE PERTSONALKI
Besteek diotena - on edo txar- besteen gauza eta hitzak dira; garrantzitsuena da nik neure buruaz ezagutzen dudana eta estimatzen dudana. 

3. HIRUGARREN AKORDIOA: EZ DEZAGUN EMAN DENA JAKINTZAT.
Suposizioak egitea, ameskerietan erortzea da. Zalantzak edo galderak daudenean, onena da galdetzea eta ez "pelikularik" sortzea. 

4. LAUGARREN AKORDIOA: AHAL DUDAN ONENA EGIN DEZADAN BETI
Eskerrik asko, maite zaitut, maite dut EGITEN DUDANA ahal dudan neurrian, iraganari joaten uzten diot eta orainaren unea bizi dut, hemen eta orain. Zoriontsu izateko eskubidearekin sortu nintzen, maitatzeko, gozatzeko sortu nintzen. Bizirik nago, eta bizi honi eusten diot gozatzeko. IZAN OSOKI. Maite dut neure burua. 
Aurreko hiru akordioak funtzionatuko dute soilik ahal dudan neure onena egiten badut beti. EGITEA, EKINTZAK axola du, egitea. Neure gorputza errespetatu behar dut, gozatu, maitatu, elikatu, garbitu eta sendatu, ariketak egin eta ongi sentiarazten didaten gauzak egin. Ez dut inongo jainko edo jainkosarik gurtu behar horretarako, soilik nire gorputza mimatu. 


4 ACUERDOS:


1. SE IMPECABLE CON TUS PALABRAS

2. NO TE TOMES NADA PERSONALMENTE

3. NO HAGAS SUPOSICIONES

4. HAZ LO MAXIMO QUE PUEDAS SIEMPRE


BIDE TOLTEKA ASKATASUNERANTZ: 

AKORDIO ZAHARRAK HAUTSI

ERALDAKETAREN ARTEA: BIGARREN ARRETAREN AMETSA
Lehen arreta hezte prozesua da. 

GERLARIAREN DIZIPLINA: NIRE JOKAERA KONTROLATZEA. EMOZIOAK GELDITZEA (gerlariaren rola) EZ DA EMOZIOAK ERREPRIMITZEA (biktimaren rola)
Barkamena
Egia

Barkatzen ditut mindu nauten pertsonak; barkatzen ditut mindu ditudan pertsonak. dena asmo onez eta maitasunez egin baitut. 

https://www.youtube.com/watch?v=-QILZmJ-hnk&feature=share

Heriotzaren aingerua: kontziente naiz edozein unetan hil gaitezkeela, eta horrela heriotzaren aingeruak iragana berekin eramaten du, guk oraina bizi dezagun, etorkizun bat elkarrekin eraiki dezagun. 


AMETS BERRIA: ZERUA LURREAN
Bizitzan ikasitakoa desikasi, ahaztu.

ITXI BEGIAK
GERO IREKI ETA BEGIRATU:
DENA DA MAITASUNA

Sufrimendua hautazkoa da, zoriona bezalaxe. Beraz, zoriontsu izatea erabaki dut.

OTOITZAK

ITXI BEGIAK 
IREKI BIHOTZA
BIHOTZETIK JALGITZEN DEN MAITASUN GUZTIA SENTITU
ARNAS HARTU ETA BOTA
BIZIRIK EGOTEAREN PLAZERA SENTITU
MAITASUNAREN SENTIMENDUAREN PLAZERA.

ASKATASUNERAKO OTOITZA: MAITE ZAITUT, MAITE NAIZ.

MAITASUNERAKO OTOITZA: BAT GARA
elkarrekin amets ederra: txoriak entzuten ditut, haizea, erreka. Erreka bazterrean agure bat hausnartzen argia emanez. 

Maite dut neure burua, eta dena maite dut, eta nire maitasuna handiagotzen da maitasuna ematen dudan aldioro. 

Eskerrik asko. 

Dr. Miguel Ruiz (maestro de escuela tolteca)
THE SIXTH SUN FOUNDATION
1208 TURQUOISE TRAIL
CERRILLOS. 
NEW MEXICO 87010 
ESTADOS UNIDOS

TEOTIHUACAN: antzinako hiri tolteka, Gizakia jainkotzen den tokia. 
Barne askatasunerako gida praktikoa.