2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

URTE BERRI ON 2016

2015a bere amaierara iristen ari den hontan, zuri, mezu hau irakurtzen ari zaren horri, nire desiorik onenak opa dizkizut.




12 kanpaikada, 12 mahats ale, 12 hilabete aurretik, 12 amets eta desio... Bihur daitezela 2015 berri on!!

1. Izan zaitez ZU!
2. Ez damutu esan edo egindakoaz, momenturen batean pentsatu eta sentitu duzuna izan baita.
3. BETI aurrera begiratu. Bizitza aurrean dugu.
4. ASKO balio dezu. Erakustazu!!
5. Noizbehinka gelditu eta GOZATU inguruan duzun guztiaz.
6. MAITATU. Lehenik zure burua. Gainontzekoek itxaron dezakete.
7. Momentu zailetan... Egin negar, hartu arnasa sakon, indarberritu eta... DEITU NIRI!!
8. BESARKATU!! Benetako besarkadak dira arima indartzen digutenak.
9. EGIN IRRIPARRE! Zure aurpegian marrazturiko marratxo kurbatu hori da ingurukoak alaitzen dituena.
10. ERRATU, HANKA ONDORAINO SARTU! Eta zure akatsetatik ikasi
11. OSPATU eta topa egin gertatzen zaizun gauza on bakoitzarengatik.
12. Eta gogoratu... HOBERENA IRISTEKE DAGO.




2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

EZTEI BIDAIA IRAUNKORRA

BETI MAITEMINDURIK EGOTEA DA SENTIPEN MAGIKO HORI, ERRUTINAREN HAUSTEA, JOKAMOLDE AUTOMATIKOAK DESAKTIBATZEA, HARREMANA LEHENENGO EGUNEAN BEZALA EGOTEKO. 

Nire adimen kontzienteak nire desioen eta nahien onerako ekiten dute. Beraz, bi maitaleren adimen kontzienteak gurutzatzen direlarik, elkarrekin harmonia magiko bat sortzen dute. adimen kontzienteek bizitako uneari arreta jartzen ez diotenean, eztei-bidaia sortzeko kontrola galtzen dute. Errutinak tokia hartzen duen neurrian maitale bakoitzaren adimen kontzienteetan, jokamolde inkontzienteak sortzen dira.
Horregatik, maitasunaren sekretua sormenean dago, piloto automatikoarekin apurtzeko, baina lehenik norberarengan ongi sustraitua egon beharko du honako esaldi hau: NEURE BURUA MAITE DUT.

1. Pentsatu zer nahi dudan: harreman batean zer bilatzen dudan zerrendatu.
2. Berrikusi automatismoak.
3. Aldaketari ekin: zer ez den gertatzen ari pentsatzeak koste emozional handia du.
4. Taldean lan egin: eztabaida batzuk aukera izan daitezke.
5. Ahalik eta gehien praktikatu.
6. Itxaroten ahalegindu.
7. Ireki bihotza: elkarrekin eseri behar dugu maitaleak eztabaidatu gabe ezta hitz egin gabe ere, hitzik gabe komunikatuz, elkar ukituz (belaunak, eskuak, besoak...)



2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

ADIMENAK SENDATZEN LAGUNTZEN AHAL NAU

Adimenak sendatzen laguntzen ahal nau, tresnak zeintzuk diren jakinez gero. 



Hausnartzea, bisualizatzea, koloreak eta ingurua kontuan hartzea dira zenbait baliabide gure eskura. Sentitzen dugunak, pentsatzen dugunak edo sinesten dugunak gorputzaren kimikan eragin handia du. 

1. HAUSNARKETA: lan-tresna nagusia da ildo honetan. Norbere burua ezagutzeko eta sena jakiteko, eta autokonfiantza eta autoestima lortzeko. 

• hausnartu aurretik, komeni da zenbait arnasketa sakon egitea.
• edozein egoera edo posizio erosotan hausnartzen da.
• Hausnartzea ez da adimena zurian uztea, pentsamendu oroz ahaztea, jendeak uste duen moduan.
• hasieran pentsamenduen isuria kaotikoa dirudi, baina egunak pasa ahala bere zentzua ikusten da.
• komeni da egunean minutu batekin hastea, eguneroko hamar minutura iritsi arte. Jan ondoren izan daiteke unerik egokiena pilak kargatzeko. 
• hausnarketa poza, maitasuna eta umorea ezagutzen lagutzen du, gaixotasunen prebentzio gisa. 

2. BISUALIZAZIOAk irudimena erabiltzen du: zenbait irudik berehalako efektua duten garuneko agindu kimikoetan, sistima inmunitarioan eragina dutenak. 

3. TERAPIA EGOKIA AUKERATZEA: ardura pertsonal bat da. 
• Gaitzaren jatorria fisikoa bada, medikuntza tradizionalera, naturistara, osteopatiara, akupunturara, digitopunturara, reflexoterapiara, shiatsura, homeopatiara, elikadurara eta ariketa fisikora. jo daiteke. 
• Gaitzaren jatorria adimena bada, egokiak dira osteopatia, kromoterapia, lore-esentziak, piskoterapia eta hipnoterapia, reiki, hausnarketa, kromoterapia eta aromaterapia. 
• Gaitzaren jatorria emozioak badira, aukerak honakoak dira: osteopatia, kromoterapia, lore-esentziak, homeopatia, psikoterapia, gemoterapia eta aromaterapia. 
• Gaitzaren jatorria espirituala bada, terapia komenigarriak hauek dira: kromoterapia, psikoterapia, hipnoterapia, hausnarketa, homeopatia. 

4. OTOITZA: zenbaitetan laguntzen du sistema inmunitarioa indartzen: segurtasuna eta ongizatea eman dezake. 

5. INKONTZIENTZIAN MURGILTZEA: ametsak goizean idaztea, edota bihozkadei kasu egitea nahiz senari kasu egitea. 

6. KOLOREAK: gure animoan eragiten dute.
• GORRIA: indargarria eta estimulantea da. Infekzioak sendatzen ditu eta handituak txikitzen. Organismoak tonu baxua duelarik gomendatzen da. 
• LARANJA: gorria baino positiboagoa. Feminitatearen sinboloa, sorkuntzaren energia. Mugimendu askatasuna ematen du eta pisu-sentipena uxatzen du. Negatiboa positibo bihurtzen du, horregatik depresioa sendatzeko erabiltzen da. 
• HORIA: adimenaren jarduera bizkortzen du. Urruntasuna eta objektibotasuna ematen du epaiketetan. Adikzioekin eta obsesioekin erabiltzen da, sentimenduak arrazionalizatzeko. 
• BERDEA: oreka eta garbiketa. Arrazoia sentimenduekin armonizatzen du, eta energia positiboak eta negatiboak parekatzen ditu. Nahasmena txikitzen du eta kontzentrazioa ahalbidetzen du. Gainera, lasaigarria da, eta buruko min nahiz ondoezarentzat erabiltzen da. 
• URDINA: kolore sendagarri tradizionala, lasaitasuna ematen du eta aldi berean organismoa indartu. 
• ANILA: malgutasuna eta askapena. Zalantza goxatzen du eta animatzen du. Pentsamendu negatiboetatik askatzen du. 
• MOREA: irudimena sustatzen du eta kontzientzia sortzen du. Autoestima, segurtasuna eta emozioak indartzen ditu.

7. INGURUA: osasunarentzat ingurune fisiko eta emozional egoki baten bizitzeko molda daiteke. 

8. IDAZTEA: prozesu mental bati presentzia fisikoa emateko balio du. 
• zerrendak egitea ohitzea: helburuen zerrenda, lortutakoaren zerrenda, bertuteen zerrenda, ezinezko ametsen zerrenda, plazeren zerrenda...
• Maite ditugun pertsonei eskutitzak idaztea beste aukera bat da; eguneroko bat idaztea ere bai.