2012(e)ko abenduaren 30(a), igandea

IRATZARTZEA!

Iratzartzen garelarik, kontzientzia bere egoarekin identifikatze horretatik esnatzen da. Une horretan ginenari eta mundu ezagunari buruz uste genuenaren ikuspegia galtzen dugu. Bitasuna, beldurra, banaketa, ezagutza edota objektu gehiago eduki nahiaren desira, arrakasta, maitasuna, dirua, onartuak izatearen... sentipen-egoeratik ateratzen gara. Eta gainera, iluminazioa bilatzeari uzten diogu! jadanik bagarela sentitzen dugu.

Iratzartzen garelarik, beti BAT izan garela ulertzen dugu, dena bat izan dela eta dela, betierekoak garela, eta Tao-k irakatsitakoari jarraiki, "inoiz ez gara jaio, inoiz ez gara hil, inoiz ez gara sortuak izan". Presente egotearen praktika sendotzen delarik, orainean sarriago bizi garelarik, betierekotasunean sartzen hasten gara eta beti izan garen eta garen Argia ezagutzen dugu.

Presente egoteko modu erraza da arnasari erreparatzea, askotan horren kontziente izatea. Horrek oso botere eraldatzailea du. Arnasari arreta jartzeak pentsamenduetatik aldentzen laguntzen du eta nahikoa da guneak edo espazioak sortzeko, kontzientziaz betetzen diren espazioak. Arnasaren kontziente izateak gaur eta hemen egotea behartzen gaitu, hori da toki bakarra iratzartzea gertatzeko.

Orain gero eta jende gehiago iratzartzen ari da, mundu osoan. Haur asko erne jaiotzen dira. Eckart Tollek dio une honetan gizateriaren %20ak kontzienteki iratzartzea bilatzen duela.

Argiaz goza dezagun, hemen dago. Eraldatze handia martxan da eta bere momentuan erabat ikusgarri agertuko da. Eta iluminazioa ez-ohiko zerbait dela uste duzuen guztiontzat, Osho-k irribarre batez esaten zuena idatziko dizuet: "ILUMINAZIOA HASIERA BESTERIK EZ DA".


2012(e)ko abenduaren 29(a), larunbata

BEIRA ENERGIA

BE(G)IRA!
Argi berri bat hedatzen eta sartzen da Lurran eta bere izaki bitxi guztiongan. Beirazko energia berri hori Iturritik isurtzen den kontzientzia hutsa da, materiaren egitura aldatzen du, baita zelulen egitura eta gure begiradaren esentzia bera ere. Batasunezko kontzientzia bat dakarkigu. Jadanik ez gara egoak edo niak aginduz mugitzen. Gaur arte ezagutu dugun HUMUS SAPIENSen mundu zahar horren norbanakoen emozioez haratago, ohartzen hasi gara Argia gure esentzia berbera dela. Oharpen horrek gure barne dimentsioa espazio, gune, bake, jakinduri  bilakatzen du, eta hori da kanpo dimentsiora proiektatzen duguna.
Beirazko argi hori sumatzeko GAUR ETA HEMEN egotea besterik ez dugu. Orduan Argian "garden" bihurtzen gara eta gure gorputzean zehar sentitzen dugu. Energia hori duela hamarkadetatik hona sartzen ari da planeta honetan, baina orain bere isuria gero eta jarraiago eta oparoago da.



ARGIA
Paramatman edo Superalma Argia urre-kolorekoa eta zuria da. Irudika dezagun eguerdiko eguzkia baino dirdiratsuago den argia. Kontzienteki Argi hori jasotzeko irekitzerakoan, iratzartze-prozesua bizkorrago garatzen da. Presente, GAUR ETA HEMEN gaudenean sumatzen dugu dena zipriztintzen duen substantzia hori. Eta horretan bermatzen gara, lagun maite batengan edo ama batengan bezala.


2012(e)ko abenduaren 28(a), ostirala

URANO iratzargailua eta PLUTON behemunduko jauna

URANO lurrikara bat da, suntsitzen eta desegonkortzen du... baina miragarria da. Izan ere, eroriko den guztia zaharra da, gehiago balio ez duena. Bere alde gorenean Egiaren Izpiritua. Magia unibertsala ekintzan. Errebelazio edo agerpen berri bat eta aurkikuntzak. Urano Aries zeinuan Askatasuna hizki handitan esan nahi du, hazi berritzaileak dakartza, bat-batean, abiadura handiko tren baten gisa, ziztu-bizian, ustekabeko egoeren bitartez eta hutsean sentiarazten gaituzten egoeren bitartez... beharrezko hutsune bat, berria sortzen lagunduko diguna, beldurrak askatzen baditugu behintzat.

gausartuPLUTONek natura osoaren indar titanikoak ordezkatzen ditu. Oinarrizkoa eta funtsezkoa da, bolkanikoa, sismikoa, bere indarra sakonuneetatik jalgitzen da eta dena eraldatzen du. Bere goreneko itxurak benetako borondateen batura adierazten du. Eraldatzaile itzela da, lehenik suntsitzen du eta gero birsortzen du, kontzientziaren argia erakarriz. Lehenbiziko desira eraldatzen du, norbanako borondatea Izatearen borondatea bilakatzen du, baita familia-zelula ere. Lurraren gorputzarekin konektatzea edo bat egitea ere bideratzen du.






Pelikulak
Abenduaren 28an “EL GUERRERO PACÍFICO” pelikula botako da. Dan Millman arrakasta duen gazte kirolari bat da, olinpiar jokoetako txapelduna da eta dena daukana: ospea, zorte ona eta neskak. Bere bizitza irauli egiten da ordea, motozikletako istripu batean ia bizitza galtzen duenean. Patuak bigarren aukera bat emango dio Sócrates ezagutzen duenean. Ezerezetik ateratako adineko gizon bat da eta benetako gudari bakezale batek bezala momentu bakoitza bizitzen eta disfrutatzen erakusten dio.
Dan Millmanen “El camino del guerrero pacífico” lan autobiografikoaren eta best seller-aren zinemarako egokitzapen bat da. Eckhart Tolle edo Deepak Chopra bezalako autoreek bermatutako pelikula bat da.
“Benetako borrokak gure barnean ematen dira”
Tokia: Gausartu zentroa, Peña y Goñi 3, Donostia
Eguna: abenduaren 28a, ostirala.
Ordua: 20:00etan
Sarrera: Dohainik eta jarrera irekia duen pertsona orori zabaldua

2012(e)ko abenduaren 27(a), osteguna

IRATZARTZEKO DENBORA!

Bi planeta handi eta mantso, unibertsoko pisutsuenetakoak, Urano eta Pluton dira, eta planeta-konbinazio guztietako eraldatzaileena eta lehertzaileena sortzen ari dira: zahar eta geldi dagoen guztia kentzen ari dira. ekiten duten neurrian, Lurrak eta egitura zaharrak dardar egiten dute, baina ekintza suntsitzailearen atzean, dena eraberritzen da eta hazi-gertaerak gertatzen hasten dira... bake-egitasmoak, komunitate esperimentalak, eskola librearen hasikinak, elkartruke ekonomiko justuak, espresabide anitzen askatasuna, kultura aniztasuna, beldurrik gabeko gazteria, kooperatzen eta sortzen duena.




Momentu historiko honek aurreko eta ondorengo bat omen du, eta krisi honek barrurantz begiratzea eskatzen digu eta bultzatzen gaitu bortizki aldatzera, indibidualki nahiz globalki. Prozesu orotan, Neptunok sendabidea eta espiritualtasun bizia dakarkigu, eta Urano eta Pluton planeten arteko dantzak zazpi kontaktu sortuko ditu bost urtetan zehar:
1. 2011n hasi zen
2. 2012an segitu zuen
3. 2013ko maiatzean eta azaroan bi kontaktu gertatuko dira
4. 2014an osatuko da
5. 2015eko martxoan azkena.

ONGIETORRI indar sendatzailearen atzean dagoen argira!

2012(e)ko abenduaren 26(a), asteazkena

HUMUS SAPIENS

Hauxe da garai bat kristal-energiaren pean gaudena, eta beste gauza erabat berri eta ezezagunera iratzartzen ari gara. Beste gauza edo arraza batean bilakatzeko zorian, HUMUS SAPIENSok beirazko izakiak bihurtzen ari gara, zelula-egitura berri batekin, eta ez soilik espiritualki. Denok gara EGUZKIAK... bilioika eguzki gara! Eguzki hedatzaileak gara, baina orain arte ez genekien. Kontzientzia berriak ohartarazten gaitu, eta izaten lagundu benetan garenak, gure benetako izaera bizitzeko eta gizarteratzeko, baita ekonomian, kulturan, politikan... ere.




Prozesu ez-ohiko honetan indar ikusgarriek, ikusezinek eta kosmikoek parte hartzen dute. Denek elkar eragiten diote, izan ere unibertso osoa bat eta bakarra baita eraldaketa-prozesu horretan. Beira-energia edo argi berri hori Sorreraren umetokitik dator, eta BEIRA edo DIAMANTEA dei geniezaioke, eta argi hori hurrenez hurren dauden eguzkien bitartez transmititzen da gure Eguzki txikira iritsi arte. Gero, Eguzkiak bere taupada kosmikoak gure eguzki-sistema osora bidaltzen ditu, eta argi hori gu guztiongana iristen da. Horregatik kontziente izan behar dugu eta gure chakren petaloak ireki, gure sistema osoaren kanal eta bideak zabaldu. Sentitzeko, bizitzeko eta dimentsio berri batean sartzeko, baketsuago, kreatiboago eta miragarriago.

2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

LOTERIA

Loteriaren antza du bizitzak.
Hala ere, norberak asko jar dezake bere aldetik. 
Aska nazazu, Jauna, 
gauzen irrika ezkutu eta mozorrotu honetatik.
Gauza horiek ez dira inoiz ni asetzera iristen; 
aitzitik hazi egiten dute nire zentzurik gabeko gosea. 
Aska nazazu, Jauna, 
nireak direla uste dudan gauzetatik, 
zeren eta beraiek baitira nitaz jabetzen 
eta beraiek bainaute deprimitzen. 
Aska nazazu, Jauna, 
ni neu aski naizela uste izatetik, 
uste horrek itxuratxartu eta txikiagotu egiten bainau. 
Libra nazazu asko nahi izatetik, 
pozoitu egiten bainau eta aberetu. 
(Phil Bosmans) 



2012(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

EZ DUT ERANTZUNIK ETA GALDERA ASKO: ¿Denboran atzera egin dezakegu bihotzeko zauri bat sendatzeko?

Ez dut erantzunik, galderak soilik bizitza honetan. Hil artean bizi behar dugu ahalik eta hobekien eta badaezpada honako hau egizu:

- GATZA BOTA EZKER SORBALDAREN GAINETIK

- ERROMEROA EDO MIHURA JARRI ETXEKO ATARIAN

- LABANDA EREIN

- AHAL BEZAINBESTE ALDIZ MAITEMINDU!


2012(e)ko abenduaren 7(a), ostirala

BADOK AMAIRU, EZ DOK MALEFIZIO!

ZORIONARI DAGOKIONEZ,  
URDINAGO EGOTEKO 13 AHOLKU:

1. ARIKETAREN BAT EGIN, EGUNERO 30 MINUTU.

2. GOSALDU

3. BIZITZARI ESKERTU DUZUN GAUZA ON GUZTIA: ESKER-ZERRENDA

4. ASERTIBOA IZAN: ESKATU NAHI DUZUNA ETA ESAN PENTSATZEN DUZUNA.

5. ZURE DIRUA ESPERIENTZIETAN GASTATU, EZ GAUZATAN

6. ZURE ERRONKEI AURRE EGIN: EZ UTZI BIHARKO GAUR EGIN DEZAKEZUNA.

7. MAITE DITUZUNEN ARGAZKIAK ETA ESALDI POLITAK EDOZEIN TOKITAN ITSATSI: OROITZAPEN POLITEKIN BETE HOZKAILUKO ATEA, IDAZMAHAIA, ORDENADOREA... BIZITZA!

8. BETI AGURTU ETA ATSEGINA IZAN

9. EROSO ZAIZKIZUN OINETAKOAK ERABILI

10. ZURE JARRERA ZAINDU

11. MUSIKA ENTZUN

12. DENETIK JAN (HIRUZPALAU ORDUTIK)

13. APAIN ZAITEZ ETA ERAKARGARRI SENTI ZAITEZ: EDER JARRI ZAITEZ!



2012.12.09
11:30
Durangoko azokako AHOTSENEA