2016(e)ko abenduaren 29(a), osteguna

URTEAREN AMAIERARAKO BI ERRITUAL

 

Urte amaierako energia aukera ona ziklo bat ixteko, urte honek oparitu dizun guztia jasotzeko eta nire garapen eta ongizaterako hurrengo urratsetarako prest egoteko. Erritual hauek hori egiten lagunduko didate. Bestela, zikloa ongi ixten ez baditut, iraganeko minak etorkizunera eramango ditut. Jarrerazko emozioak, oroitzapenak eta patroiekin kargatzen segituko dut eta 2017an hobe egoteko nire desira oztopatuko. Nire zikloen zauri irekiek kalte egingo didate harremanetarako, ongizaterako, zorionerako, arrakastarako eta bizitzaren aurrera egiteko.

Orain da momentu ona zikloak ixteko eta desiratzen dudan bizitzako esperientzia berri baterako prestatzeko. Erritualak esperientzia zoragarriak dira nire indarra, segurtasuna eta botere pertsonala handitzeko kontzienteki erabiltzean. Emozionalki ez desintegratzen laguntzen didate, eta nire izaerarekin konektatzen, sakonki neure burua zaintzen. 



Honako bi erritual hauek urteko aldaketa bizitzeko balioko digute, gure etapa-aldaketa pertsonal eta espiritualerako. 

1. errituala: "Urteko zure bidaia itxi”

 
Helburua aurtengo gure opariak eta ikaskizunak jasotzea da geure burua indartzeko. 

PRESTAKETA:
  • Marra zuzen bat jarri lurrean (zinta bat, bufanda bat edo nolabait ere margotuta)
  • Marraren hasiera 2016ko urtarrilaren 1a da. Marraren bukaera 2016ko abenduaren 31a.
  • Marraren ezkerraldea hutsik dago erritualaren hasieran.
  • Marraren eskuinaldean hasi aurretik jarri 15-20 objektu sinboliko marran zehar (harritxoak, kontxak, loreak, lumak...). Garrantzitsuena ez da zenbat baizik eta marran zehar banatuta egotea.
  • Musika prestatu errituala iraun bitartean entzuteko.
  • Denboraren marraren bukaeran kandela batzuk jarri. 2017 urtea sinbolizatzen du. 
  • Zapi batzuk, kojinak edo mantak prest eduki atseden hartzeko gogoa badugu. 
  • Lasaitasun giro bat sortu, argi leunarekin, intzentsua edo nahi duzuna.
EGITEA:
  • Musika jarri.
  • Marraren hasieran jarriko gara. Prest 2016an gertatu zaizkidan gauza garrantzitsuetatik pasatzeko.
  • Itxi begiak eta sakon arnas hartu. Etenik gabe arnasa hartu 5 ziklotan.
  • Hasi ibiltzen eta utzi oroitzapenei etortzen. 
  • Gertakizunen bat burura etorriz gero, gelditu puntu horretan, begi itxiekin.  Une lasaitasunez bizi dut, film bat begira ariko bagina bezala.
  • Une honetan ikaskizun bat dagoela oroitzen dugu, opari bat guretzat. 
    • Posible da une hortan ez ikusi izana edo ez ohartzea oraindik, baina orain prest nago 2016ko handitzeko aukera guztiei heltzeko. Orain egoera hartatik kanpo nago eta desberdin begiratzen diot. Orain kontzienteki ohartzen naiz onaz edo berriaz.
  • Ikaskizuna ikusi eta ulertzen dut, zabal arnas hartzen dut.
  • objektu-sinboloetako bat hartzen dut eskuinetik eta eskerrak emanez barnetik gertatutakoagatik eta eman didanagatik. Poliki joan makurtzeko edo goratzeko.
    • Objektu-sinboloak ikaskizuna esan nahi du. Beti nirekin daramat aurrera nire bidaian.

“Neguaren erdian neure barnean aurkitu nuen uda garaitezina.” A. Camus

  • Marran aurrera goaz denboran, poliki, begi itxiekin, beti nirekin konektaturik, eta oroitzapenak datozen tokian geldituz. Eta bakoitzean, ekarri didan opariarekin konektatzen dut eta sinbolikoki jasotzen.
  • Zenbait oroitzapenekin errepikatzen dugu, daukagun energiaren arabera, esperientziaren arabera, 3-7 oroitzapen edo.

    • Ez dago denbora mugarik.
    • Oroitzapen gehiegik sakabana gaitzake eta gehiegi nekatu. Zaindu gaitezen.
  • Marraren bukaeran gelditu eta ireki begiak.  Geurekin gure ikaskizunak eta opariak ditugu gure hazkuntzarako, 2016ak emandako aukerak hazteko. Orain gure eskuetan ditugu kontzienteki eta opari dira 2017a hasteko osoago, indartsuago, gure botere pertsonalarekin gure eskuetan.
  • Aurrera begiratu, 2017ra, eta gure etapa berria marraren bukaeratik. 
  • Hartu kontzientzia nor garen orain eta gaur. Gure ikasteko eta hazteo gaitasunean konfidantza dugula sentitu, aurrera segitzeko.
Orain 2017a hobe has dezakegu. Zorionak! seguru urte on bat izango dugula!

 
ERRITUALAREN ONDOREN:
  • Zainduko gara eta denbora hartuko dugu atseden hartzeko, lasai egoteko, konektaturik egoteko.
  • Hartu gatz lurrintsudun bainu bat, lasaigarria... masaje lasaigarri bat eman gure gorputzari...
  • Gu geu geure burua, eroso eta polit ikusten dugun arropa horrekin jantziko gara.
  • Hartu zerbait arina: infusioa, fruta edo barazki-zopa.
Atera bizitzara, gurekin konektaturik, gure gaitasunekin eta jakinduriarekin. 2017 zoragarri batengatik!

ERRITUALA INDARTZEKO:
Nahi badugu:
  • Gure objektu-sinboloak gabonetako zintzilikario edo adorno bilakatu.
  • Hitzak jarri ikaskizun edo opari bakoitzari.
  • Dekoratu gabonetako zuhaitza, jaiotza, aldare txiki bat ere egin dezakegu horiekin.

2. errituala: “urte berria, modu berria”

 
Helburua "jadanik nahi ez dudana eta balio ez didana" askatzea da eta "berria  eta nahi dudana erakartzea". 

Taldean egiteko proposamena da afarirako edo urte amaierako topaketa baterako.
Taldean egitea da helburua eta ahots gora, gure erabakiekiko konpromisoa indartzeko baina bakarka eta intimo ere egin daiteke.

PRESTAKETA:
  • Esertzeko aulkiak edo kojinak hartu eta zirkulu bat egin.
  • Erdian kandela batzuk edo su txiki bat jarri papertxoak erretzeko.
  • Pixka bat perfumaturiko ur bete bol jarri.
  • Musika jarri girotzeko, alaia nahi bada.
  • Paperak eta zerbait idazteko.
EGITEA:
  • Bakoitzak bizpairu gauza idatzi atzean utzi nahi dituenak. Adibidez: " 2016an etengabeko kexazko jarrera uzten dut orain eta hemen; laneko indezisioa uzten dut orain eta hemen; 2016an uzten dut komunikazio agresiboa;...
  • Bakoitzak bizpairu gauza idatzi bizi, indartu, egin nahi dituenak 2017an. Adibidez: "2017an sentitzen dudana esateko gaitasuna bizi dut; 2017an nire alaitasuna aktibatzen dut; 2017an neure burua goxotasunez maitatzeko gaitasuna garatzen dut;...
Txandaka:
  • Bakoitza altxa eta irakurri egiten du 2016an uzten duena, sutan erre eta bere tokira itzultzen da. 
  • Bisualizazio txiki bat egin denek bukatu dutenean, norbaitek gida dezake: "Irudikatu ate bat, denbora banatzen duen ate bat eta duen guztia; gainean zera idatzita duen ate bat: 2016 atzo, zaharra, iragana. Ixten da. Eta bestaldean beste ate bat. Argizko ate bat gainean zera idatzita duena: 2017 gaur, bihar, aurrera. Eta irekita dago momentua denean sar zaitezten. 
  • Gero bakoitza altxatzen da eta ahots gora bere 2017ko konpromisoak irakurtzen ditu. Erdira joan, hatzekin busti pixka bat aurpegia bataio bat edo izaera berri bat sinbolizatzen duena.  
  • Borobila ixten da. Denek bukatu dutenean, eskutik heldu eta zerbait kanta dezakegu, txalo egin, oihukatu... “Urte berri on 2017!”,
 https://cienciainterior.com/2-rituales-esenciales/?inf_contact_key=9ded7383362a99ed77e0e5c14b6c0412808e472635e26d6918b48a5f7e59f6c7