2012(e)ko irailaren 7(a), ostirala

HIRU AHOLKU: 2012ko buruilaren 7a, ostirala. Bihotza hunkitu gabe, zauritu gabe segitzeko hiru aholku

Eta pentsatu dut bihotza gehiago gelditzea nahi ez badut une batez edo betiko isiltzeko, honako hiru gauza hauek egitea garrantzitsua dela bizitzan: 

1. BIHOTZEKO ORRATZAK INOLA ERE EZ UKITZEA.
2. EZ HASERRETZEA.
3. ETA BATEZ ERE, EZ MAITEMINTZEA.

Baina bestalde, HILKORRAK gara gizakiok eta ni ere bai, duintasunez hil nahi badut, MAITATUZ HIL behar dudala sentitzen dut, nahiz eta maitatzeagatik bikotekide gabe gelditu bakarrik, eta hil… hilkorrak gara, eta noizbait geldituko zaigu bihotza halabeharrez…

Beraz, zuek erabaki…