2024(e)ko uztailaren 12(a), ostirala

Zorionak bihotz-bihotzez udaberriko lore guztioi! Udan fruituak izan ditzagula...

 


Zorionak bihotz-bihotzez

Udaberriko lore guztioi!

Bedatsean hazten baita esperantza berde

eta loratzen koloretsu gure ametsak;

bedatsean belar berriak hasten dira       

uda berri bat iragartzen

eta lore anitzek eta aunitzek laguntzen diote

lan horretan.

Zorionak eta urte berri on bihotzetik bihotzera

Udaberriko lore horiei!

Haize fin hotzarekin batera eguzki-errainuek

                bulkatzen gaituzte aitzina,

                iraganean bihotzez eta on beharrez egindako akatsetatik ikasiz

                etorkizunean bide onean segitzeko gogoz;

                udaberriko loreetatik fruitu goxoak erne daitezen itxaropenarekin.

Baina udaberriak ikaratzen nau

beharbada

udaberriko amets eta esperantza hauek

kearen antzera desagertuko baitira.

Agian.

Agian, hitz hauek ongi hartuko dituzuelakoan

idazten dizuet, udaberriko loreok,

agian hil zen, baina agian ez.

Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena.

Agian, agian egün batez jaikiko dira egiazko xiberotarrak,

egiazko eskualdunak agian bizituko gara geroan ere

menturaz bihar?

Agian xibererazko adieran

geroko desira egingarri baten gisan

hartuko dut dardarati uda berria

nahiz eta udaberriak ni ikaratu,

udaberri amaierako lore isil hau;

agian udaberriko amets eta esperantza hauek

udazkenean fruitu goxoak emango dituzte!

Zorionak, udaberri lore guztiei,

Ene desirarik onena zuentzat.

 


Maitasunez

Ainara