2025(e)ko abuztuaren 17(a), igandea

MAITA ZEURE BURUA! Itxi begiak eta entzun iturburuko zurrumurrua

¡AMATE! Cierra los ojos y escucha el murmullo del manantial

Las 4 fuentes

  1. Tiempo

  2. Información → Conocimiento

  3. Bienes materiales

  4. Afecto

    a) Me hago consciente de lo que necesito
    b) Acepto lo positivo que me dan, si me gusta y me conviene
    c) Rechazo lo que no (rec / tener o hacer)
    d) Me convierto en mi propio amigo
    e) No pretendo que todos me comprendan
    f) Me cuido
    g) Discrimino los mensajes y escojo los verdaderamente efectivos.
     

    Recuerdo que soy libre cuando ante cada elección escojo no lo que más me agrada sino lo que más me hace PERSONA 


     MAITA ZEURE BURUA! 

    Itxi begiak eta entzun iturburuko zurrumurrua 

    4 iturriak

    1. Denbora

    2. Informazioa → Ezagutza

    3. Baliabide materiala 

    4. Afektua / maitasuna

    a) Kontziente bihurtzen naiz behar dudanaz
    b) Ematen didaten positiboa onartzen dut, baldin eta gustatzen bazait eta komeni bazait
    c) Ez dut onartzen ez zaidana (jasotzea / edukitzea edo egitea)
    d) Nire lagun bihurtzen naiz
    e) Ez dut nahi denek ni ulertzea
    f) Neure burua zaintzen dut
    g) Mezuak bereizten ditut eta benetan eraginkorrak direnak aukeratzen ditu.

    Gogoratzen dut libre naizela, hautaketa bakoitzean ez aukeratzen dudanean gehien gustatzen zaidana, baizik eta pertsona egiten nauena.

     


2025(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

UMOREAREN ETA SORMENAREN ONURAK HIZKUNTZEN IKASGELAN

 

Haur oro da artista;

arazoa datza handitzen zarenean ere

artista bat izaten segitzea 

(Pablo Picasso)

 


Beatriz Peñaren “Humory creatividad verbal oral y escrita” artikuluaren arabera, hitzezko sormena eta umorea konbinatzea bigarren hezkuntzan eta batxilergoan, baita beste hezkuntza-mailatan ere estrategia eraginkorra da, umoreak sormena pizten baitu, eta bide alternatiboa da hausnarketa, emozio positiboak eta motibazioa eragiteko.

Europako Erreferentzia Markoari (EEMB) erreparatzen badiogu, umorea ageri dela ikusiko dugu, C1 mailari dagokionean, erabiltzailearen ezagutza soziokulturalean eta C1 mailako egokitasun soziokulturalean.

EEMBaren Liburu Osagarrian ere C2 mailan ageri da testuaren indarra areagotzeko umorea egoki erabiltzearen onurak, eta behereneko mailetan harreman sozialak egitea eta oinarrizko errutinak betetzea aipatzen da; B2 mailatik aurrera halakoak egitea solaskideei beste era batera jokatzeko ez zaie eskatzen, eta C mailetan esamolde idiomatikoak erabiltzea, aipamenak egitea eta umorea erabiltzea esaten da.

HEOCari begira, aldiz, B2 mailan agertzen hasten da (gai-zerrendan eta idazmenaren ebaluazio-eskalan), maizago C1ean (trebetasunetan, gaietan) eta C2an ere aipamenen bat ere badago, entzumeneko testu-eredu batez gain.

Artikulu honen gaia umorea eta sormena da, eta ikastaldearen garapenean eta kohesioan duen egitekoa nabarmena dela esaten da.  

Hau guztia kontuan hartuta, bigarren hezkuntza eta batxilergorako egindako proposamen hau helduen irakaskuntzan ere aplika daiteke.

Baina zuk, zer diozu? Umorea hizkuntza eskolan erabiliko zenuke talde-kohesiorako eta norbere autoestimurako? Eta sormena erabiliko zenuke motibazioa pizteko?

 


Erreferentziak:

2025(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

Sare sozialak benetan sozialak al dira?

Artikulu honetan azaltzen da zergatik X (lehen Twitter izenekoa) eta antzeko beste plataforma batzuk ez diren benetako sare sozialak, baizik eta komunikazio-plataformak edo mezularitza-zerbitzuak. Sare sozial kontzeptuak, teorian, pertsonen arteko interakzio pertsonalizatu, esanguratsu eta sare-lotura estuagoak sortzeko gaitasuna adierazten du. 

X bezalako plataformek, aldiz, informazioa hedatzeko, iritzi publikoa sortzeko edo publiko zabalago bati zuzenean hitz egiteko aukera eskaintzen dute, baina ez dituzte betetzen sare sozial klasikoen ezaugarriak.

Artikuluak azaltzen duenez, Facebook bezalako plataformek ere euren izaera aldatu dute, eta gaur egun informazio-jario zabalago batean oinarritzen dira, lagun eta ezagunen arteko elkarreragina sustatu baino gehiago.

Finean, egileak dio gaur egungo plataforma digital gehienak komunikazio-zerbitzu gisa sailkatu behar direla eta ez sare sozial huts bezala, benetako gizarte-harreman estu eta sakonen sorrera sustatzeko gaitasuna galtzen ari direlako.

(Adimen artifizialarekin sortutako irudia)