Haur oro da artista;
arazoa datza handitzen zarenean ere
artista bat izaten segitzea
(Pablo Picasso)
Beatriz PeƱaren “Humory creatividad verbal oral y escrita” artikuluaren arabera, hitzezko sormena
eta umorea konbinatzea bigarren hezkuntzan eta batxilergoan, baita beste
hezkuntza-mailatan ere estrategia eraginkorra da, umoreak sormena pizten baitu,
eta bide alternatiboa da hausnarketa, emozio positiboak eta motibazioa eragiteko.
Europako
Erreferentzia Markoari (EEMB) erreparatzen badiogu, umorea ageri dela ikusiko dugu, C1
mailari dagokionean, erabiltzailearen ezagutza soziokulturalean eta C1 mailako
egokitasun soziokulturalean.
EEMBaren Liburu
Osagarrian ere C2 mailan ageri da testuaren indarra areagotzeko umorea egoki
erabiltzearen onurak, eta behereneko mailetan harreman sozialak egitea eta
oinarrizko errutinak betetzea aipatzen da; B2 mailatik aurrera halakoak egitea
solaskideei beste era batera jokatzeko ez zaie eskatzen, eta C mailetan
esamolde idiomatikoak erabiltzea, aipamenak egitea eta umorea erabiltzea esaten
da.
HEOCari begira,
aldiz, B2 mailan agertzen hasten da (gai-zerrendan eta idazmenaren
ebaluazio-eskalan), maizago C1ean (trebetasunetan, gaietan) eta C2an ere
aipamenen bat ere badago, entzumeneko testu-eredu batez gain.
Artikulu honen gaia
umorea eta sormena da, eta ikastaldearen garapenean eta kohesioan duen egitekoa
nabarmena dela esaten da.
Hau guztia kontuan hartuta, bigarren
hezkuntza eta batxilergorako egindako proposamen hau helduen irakaskuntzan ere
aplika daiteke.
Baina zuk, zer diozu? Umorea hizkuntza
eskolan erabiliko zenuke talde-kohesiorako eta norbere autoestimurako? Eta
sormena erabiliko zenuke motibazioa pizteko?
Erreferentziak: