2025(e)ko abuztuaren 17(a), igandea

MAITA ZEURE BURUA! Itxi begiak eta entzun iturburuko zurrumurrua

¡AMATE! Cierra los ojos y escucha el murmullo del manantial

Las 4 fuentes

  1. Tiempo

  2. Información → Conocimiento

  3. Bienes materiales

  4. Afecto

    a) Me hago consciente de lo que necesito
    b) Acepto lo positivo que me dan, si me gusta y me conviene
    c) Rechazo lo que no (rec / tener o hacer)
    d) Me convierto en mi propio amigo
    e) No pretendo que todos me comprendan
    f) Me cuido
    g) Discrimino los mensajes y escojo los verdaderamente efectivos.
     

    Recuerdo que soy libre cuando ante cada elección escojo no lo que más me agrada sino lo que más me hace PERSONA 


     MAITA ZEURE BURUA! 

    Itxi begiak eta entzun iturburuko zurrumurrua 

    4 iturriak

    1. Denbora

    2. Informazioa → Ezagutza

    3. Baliabide materiala 

    4. Afektua / maitasuna

    a) Kontziente bihurtzen naiz behar dudanaz
    b) Ematen didaten positiboa onartzen dut, baldin eta gustatzen bazait eta komeni bazait
    c) Ez dut onartzen ez zaidana (jasotzea / edukitzea edo egitea)
    d) Nire lagun bihurtzen naiz
    e) Ez dut nahi denek ni ulertzea
    f) Neure burua zaintzen dut
    g) Mezuak bereizten ditut eta benetan eraginkorrak direnak aukeratzen ditu.

    Gogoratzen dut libre naizela, hautaketa bakoitzean ez aukeratzen dudanean gehien gustatzen zaidana, baizik eta pertsona egiten nauena.

     


2025(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

UMOREAREN ETA SORMENAREN ONURAK HIZKUNTZEN IKASGELAN

 

Haur oro da artista;

arazoa datza handitzen zarenean ere

artista bat izaten segitzea 

(Pablo Picasso)

 


Beatriz Peñaren “Humory creatividad verbal oral y escrita” artikuluaren arabera, hitzezko sormena eta umorea konbinatzea bigarren hezkuntzan eta batxilergoan, baita beste hezkuntza-mailatan ere estrategia eraginkorra da, umoreak sormena pizten baitu, eta bide alternatiboa da hausnarketa, emozio positiboak eta motibazioa eragiteko.

Europako Erreferentzia Markoari (EEMB) erreparatzen badiogu, umorea ageri dela ikusiko dugu, C1 mailari dagokionean, erabiltzailearen ezagutza soziokulturalean eta C1 mailako egokitasun soziokulturalean.

EEMBaren Liburu Osagarrian ere C2 mailan ageri da testuaren indarra areagotzeko umorea egoki erabiltzearen onurak, eta behereneko mailetan harreman sozialak egitea eta oinarrizko errutinak betetzea aipatzen da; B2 mailatik aurrera halakoak egitea solaskideei beste era batera jokatzeko ez zaie eskatzen, eta C mailetan esamolde idiomatikoak erabiltzea, aipamenak egitea eta umorea erabiltzea esaten da.

HEOCari begira, aldiz, B2 mailan agertzen hasten da (gai-zerrendan eta idazmenaren ebaluazio-eskalan), maizago C1ean (trebetasunetan, gaietan) eta C2an ere aipamenen bat ere badago, entzumeneko testu-eredu batez gain.

Artikulu honen gaia umorea eta sormena da, eta ikastaldearen garapenean eta kohesioan duen egitekoa nabarmena dela esaten da.  

Hau guztia kontuan hartuta, bigarren hezkuntza eta batxilergorako egindako proposamen hau helduen irakaskuntzan ere aplika daiteke.

Baina zuk, zer diozu? Umorea hizkuntza eskolan erabiliko zenuke talde-kohesiorako eta norbere autoestimurako? Eta sormena erabiliko zenuke motibazioa pizteko?

 


Erreferentziak:

2025(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

Sare sozialak benetan sozialak al dira?

Artikulu honetan azaltzen da zergatik X (lehen Twitter izenekoa) eta antzeko beste plataforma batzuk ez diren benetako sare sozialak, baizik eta komunikazio-plataformak edo mezularitza-zerbitzuak. Sare sozial kontzeptuak, teorian, pertsonen arteko interakzio pertsonalizatu, esanguratsu eta sare-lotura estuagoak sortzeko gaitasuna adierazten du. 

X bezalako plataformek, aldiz, informazioa hedatzeko, iritzi publikoa sortzeko edo publiko zabalago bati zuzenean hitz egiteko aukera eskaintzen dute, baina ez dituzte betetzen sare sozial klasikoen ezaugarriak.

Artikuluak azaltzen duenez, Facebook bezalako plataformek ere euren izaera aldatu dute, eta gaur egun informazio-jario zabalago batean oinarritzen dira, lagun eta ezagunen arteko elkarreragina sustatu baino gehiago.

Finean, egileak dio gaur egungo plataforma digital gehienak komunikazio-zerbitzu gisa sailkatu behar direla eta ez sare sozial huts bezala, benetako gizarte-harreman estu eta sakonen sorrera sustatzeko gaitasuna galtzen ari direlako.

(Adimen artifizialarekin sortutako irudia)



2024(e)ko urriaren 29(a), asteartea

FARMAZIA HEMEN BARNEAN DAGO

Farmazia gure barnean dago, sendagaia gure baitan, eta honako hauek dira jarraibideak: 

 

- Orainean ardaztu.

- Pertsona baikorrez inguratu. 

- Egin mesedeak begiratu gabe nori. 

- Atseden hartu. 

- Ariketa fisikoa egin. 

- Hats emango dizun edo animatuko zaituen musika entzun. 

- Meditatu. 

- Hitz konstruktiboak erabili. 

- Eskerronekoa izan. 

- Sanoki jan. 

 



2024(e)ko uztailaren 12(a), ostirala

Zorionak bihotz-bihotzez udaberriko lore guztioi! Udan fruituak izan ditzagula...

 


Zorionak bihotz-bihotzez

Udaberriko lore guztioi!

Bedatsean hazten baita esperantza berde

eta loratzen koloretsu gure ametsak;

bedatsean belar berriak hasten dira       

uda berri bat iragartzen

eta lore anitzek eta aunitzek laguntzen diote

lan horretan.

Zorionak eta urte berri on bihotzetik bihotzera

Udaberriko lore horiei!

Haize fin hotzarekin batera eguzki-errainuek

                bulkatzen gaituzte aitzina,

                iraganean bihotzez eta on beharrez egindako akatsetatik ikasiz

                etorkizunean bide onean segitzeko gogoz;

                udaberriko loreetatik fruitu goxoak erne daitezen itxaropenarekin.

Baina udaberriak ikaratzen nau

beharbada

udaberriko amets eta esperantza hauek

kearen antzera desagertuko baitira.

Agian.

Agian, hitz hauek ongi hartuko dituzuelakoan

idazten dizuet, udaberriko loreok,

agian hil zen, baina agian ez.

Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena.

Agian, agian egün batez jaikiko dira egiazko xiberotarrak,

egiazko eskualdunak agian bizituko gara geroan ere

menturaz bihar?

Agian xibererazko adieran

geroko desira egingarri baten gisan

hartuko dut dardarati uda berria

nahiz eta udaberriak ni ikaratu,

udaberri amaierako lore isil hau;

agian udaberriko amets eta esperantza hauek

udazkenean fruitu goxoak emango dituzte!

Zorionak, udaberri lore guztiei,

Ene desirarik onena zuentzat.

 


Maitasunez

Ainara

2023(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

ZORIAREN ZIRRIKAK DARRAI ZIRIKA (ALEA JACTA EST)

Zorionekoak, bada, izan gaitezen gutako bakoitza

eta zori onek eraman zaitzatela hegan zure bizi-bidaian,

edo txori onek pausa gaitzatela goxo gauden tokian gaudela,

‘Sorioneku’ren eskuak ongietorria egin digun bezala baskoien lurraldean,

Zorioneko berriak izan ditzagula gure inguruetan.

Izan ere, zoriaren zirrikak darrai zirika, edo bestela esanda,

Alea jacta est!

Zori onak nahiz txarrak ditugu bizitzaren osagai.

Zori-bidaian aurrera eginez ikasten dugu bizitzen,

Batzuetan, sufritzen eta ikasten,

Beste batzuetan, gozatzen eta… des-ikasten…

Beti ikasten eta des-ikasten unean uneko beharrei erantzunez.

Zoriaren zirrikak darrai biraka, gurekin edo gu gabe ere,

Batzuetan zirrika, beste batzuetan zirika.

Zorioneko edo sorioneku,

Baina, batez ere, izan gaitezen zoriontsu,

Bakoitzak bere onena emanez, besterena miretsiz, edo

gutxienez errespetatuz.

Zorionekoak, bada, izan gaitezen gutako bakoitza

eta bihoakizue zuetako bakoitzari, bada,

bat-batean jalgi zaizkidan bihotzeko hitz hauek,

(Ainara Maia Urroz)

 


SIGUE LA RUEDA DE LA FORTUNA

Afortunadas, seamos cada una de nosotras

y que los felices pajaros vuelen en tu viaje vital,

o que los buenos pájaros nos posen dulcemente en el lugar en el que estamos,

Como la mano de ‘Sorioneku’ nos ha dado la bienvenida en el territorio de los vascones,

Que tengamos noticias de enhorabuena en nuestros alrededores.

Porque la rueda de la fortuna continúa, o dicho de otra manera:

Alea jacta est!

Tanto los felices como los malos forman parte de la vida.

Aprendemos a vivir avanzando en el viaje de la fortuna.

A veces sufriendo y aprendiendo,

Otras veces disfrutando y… desaprendiendo…

Siempre aprendiendo y desaprendiendo respondiendo a las necesidades del momento.

La rueda de la fortuna sigue girando, con o sin nosotros,

A veces acariciando, otras veces provocando.

Afortunada o dichosa,

Pero, sobre todo, seamos felices,

Dándoles lo mejor de nosotras mismas, admirando lo ajeno, o

al menos respetando.

Afortunadas, seamos cada una de nosotras

y a cada una de vosotras,

estas palabras del corazón que me han caído de repente.

 

2021(e)ko abuztuaren 4(a), asteazkena

ZIKLOAK ONDO IXTEKO/ PARA CERRAR BIEN LOS CICLOS

ZIKLOAK ONDO IXTEKO
Gogoratu:

1. Esperientzia eskertu. Arazo guztiak ikasgai bat irakastera etorri ziren, ez zurekin amaitzera.

2. Eskertu ispilua. Inkontzientea kontzienteki egitera etortzeagatik eskerrak eman pertsona horri.

3. Ez maita beharragatik, edo bestela konpainiarekiko mendekotasuna izango duzu, eta ez zara bakarrik zoriontsu izateko gai izango.

4. Ez galdu zure egunak zer ez zen izan pentsatuz, zure akatsez edo bizitza zein gaizki tratatzen zaituen pentsatuz. Ezkortasunak negatibo dena erakartzen du.

5. Ez bizi biktima izanda, biktimek ez dute botererik, ez dute beren bizitza onartzen.

6. Ez alferrik galdu bizitza, onartua izaten saiatuz.

7. Ez amore eman. Jarraitu zure ametsari, zure ametsa ez dago beste norbaiten onarpenaren mende.

Zergatik geratzen zara itxita atea erabat irekita dagoenean?

Joaten denak alde egin behar zuen. Funtzionatzen ez duena ez zen zuretzat. Zure porrotetako bakoitza ikasgai bat gehiago da, etorkizun arrakastatsua eraikitzen lagunduko dizu, saiatzeari ez uzteko autoestimu nahikoa baduzu.
Begira! Bizirik zaude!
Zure begiek ikusten dute!

(Argazkia: Sabin Oregi. www.dakit.eus )

PARA CERRAR BIEN LOS CICLOS

Recuerda:
1. Agradece la experiencia. Todo problema vino a enseñarte una lección, no a acabar contigo.
2. Agradécele al espejo. Agradece a esa persona por venir a hacer consciente lo inconsciente.
3. No ames por necesidad o te volverás adict@ a la compañía e incapaz de ser feliz solo.
4. No pierdas tus días pensando en lo que no fue, en tus errores o en lo mal que te trata la vida. El pesimismo atrae lo negativo.
5. No vivas siendo víctima, las víctimas no tienen poder, no asumen su vida.
6. No desperdicies la vida intentando desesperadamente ser aceptad@.
7. No desistas. Sigue tu sueño, tu sueño no debe depender de la aprobación de alguien más.

¿Porqué te quedas encerrad@ cuando la puerta está totalmente abierta?
Lo que se va, tenía que irse. Lo que no funciona, no era para ti. Cada uno de tus fracasos es una lección mas, te ayudará a construir un futuro de éxito, si tienes la suficiente autoestima para no dejar de intentarlo.
¡Mírate! ¡Estás viv@!
¡Tus ojos ven!