2012(e)ko abenduaren 30(a), igandea

IRATZARTZEA!

Iratzartzen garelarik, kontzientzia bere egoarekin identifikatze horretatik esnatzen da. Une horretan ginenari eta mundu ezagunari buruz uste genuenaren ikuspegia galtzen dugu. Bitasuna, beldurra, banaketa, ezagutza edota objektu gehiago eduki nahiaren desira, arrakasta, maitasuna, dirua, onartuak izatearen... sentipen-egoeratik ateratzen gara. Eta gainera, iluminazioa bilatzeari uzten diogu! jadanik bagarela sentitzen dugu.

Iratzartzen garelarik, beti BAT izan garela ulertzen dugu, dena bat izan dela eta dela, betierekoak garela, eta Tao-k irakatsitakoari jarraiki, "inoiz ez gara jaio, inoiz ez gara hil, inoiz ez gara sortuak izan". Presente egotearen praktika sendotzen delarik, orainean sarriago bizi garelarik, betierekotasunean sartzen hasten gara eta beti izan garen eta garen Argia ezagutzen dugu.

Presente egoteko modu erraza da arnasari erreparatzea, askotan horren kontziente izatea. Horrek oso botere eraldatzailea du. Arnasari arreta jartzeak pentsamenduetatik aldentzen laguntzen du eta nahikoa da guneak edo espazioak sortzeko, kontzientziaz betetzen diren espazioak. Arnasaren kontziente izateak gaur eta hemen egotea behartzen gaitu, hori da toki bakarra iratzartzea gertatzeko.

Orain gero eta jende gehiago iratzartzen ari da, mundu osoan. Haur asko erne jaiotzen dira. Eckart Tollek dio une honetan gizateriaren %20ak kontzienteki iratzartzea bilatzen duela.

Argiaz goza dezagun, hemen dago. Eraldatze handia martxan da eta bere momentuan erabat ikusgarri agertuko da. Eta iluminazioa ez-ohiko zerbait dela uste duzuen guztiontzat, Osho-k irribarre batez esaten zuena idatziko dizuet: "ILUMINAZIOA HASIERA BESTERIK EZ DA".


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina