Zorionak bihotz-bihotzez
Udaberriko lore guztioi!
Bedatsean hazten baita esperantza berde
eta loratzen koloretsu gure
ametsak;
bedatsean belar berriak hasten
dira
uda berri bat iragartzen
eta lore anitzek eta aunitzek
laguntzen diote
lan horretan.
Zorionak eta urte berri on bihotzetik bihotzera
Udaberriko lore horiei!
Haize fin hotzarekin batera eguzki-errainuek
bulkatzen
gaituzte aitzina,
iraganean
bihotzez eta on beharrez egindako akatsetatik ikasiz
etorkizunean
bide onean segitzeko gogoz;
udaberriko
loreetatik fruitu goxoak erne daitezen itxaropenarekin.
Baina udaberriak ikaratzen nau
beharbada
udaberriko amets eta esperantza hauek
kearen antzera desagertuko
baitira.
Agian.
Agian, hitz hauek ongi hartuko dituzuelakoan
idazten
dizuet, udaberriko loreok,
agian hil zen,
baina agian ez.
Lizardik du
agian idazle bezala entzuterik handiena.
Agian, agian egün batez jaikiko
dira egiazko xiberotarrak,
egiazko
eskualdunak agian bizituko gara geroan ere
menturaz
bihar?
Agian xibererazko adieran
geroko desira egingarri baten gisan
hartuko dut dardarati uda berria
nahiz eta udaberriak ni ikaratu,
udaberri
amaierako lore isil hau;
agian udaberriko amets eta
esperantza hauek
udazkenean fruitu goxoak emango
dituzte!
Zorionak, udaberri lore guztiei,
Ene desirarik onena zuentzat.
Maitasunez
Ainara