Ezin dut bestea, zu, aldatu; egin dezakedan gauza bakarra da ERALDAKETA gerta dadin espazio bat sortu, zoriona eta maitasuna nire bizitzan sar daitezen. Maitasunezko presentziaz espazio garbi bat sortu, eta bertan pertsona eta gauza guztiak diren bezala izan daitezen.
www.namastepublishing.com
Louis Hay-ren THE POWER OF NOW irakurri ondoren, euskaraz liburu hari buruzko hausnarketa pertsonala egin nahi nuela pentsatu nuen, eta horrela sortu zen euskarazko blog hau.
2011(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena
2011(e)ko azaroaren 19(a), larunbata
OSASUNEZ EGOTEKO ETA OSASUNA BERRESKURATZEKO JARRAIBIDEAK
1. Gogobetetzen zaituzten jarduerak egin itzazu, alaitasunez, eta zure esfortzua saritzen duten bizi-helburuekin. Zure bizitzari zure sormen gisa begira iezaiozu eta baikor izaten saiatu.
2. Zeure buruari arreta jarri, zure barne-behar guztiak entzun. Zain zaitez eta etengabe bizi egon.
3. Emozio ezkor guztiak aska itzazu: beldurrak, inbidiak, penak, haserreak. Modu egokian adieraz itzazu horiek, ez gorde barruan eta zeure burua barkatzen ikasi.
4. Irudi baikorrak eta helburuak mantendu, benetan nahi duzunaren irudi hori. Irudi ikaragarriak agertu arren, bakea eta poztasuna agertzen duten sentimendu horietan jarri zentzua.
5. Maita zaitez eta maitatu besteak. Sentimendu hori egin zure bizitzako adierazpide.
6. Harreman zintzoak, goxoak izan, eta gozatu besteekin. Pasatako harremanen zauriak sendatzen saiatu.
7. Elkarte batean edo talde batean ekintza boluntarioetan lagundu.
8. Aukerari eutsi, baita erabat ongi egotearen usteari ere.
9. Onartu zeure izaera, baita garatzeko eta ikasteko aukera gisa agertzen zaizun edozer ere. Ikasi ahal duzun guztia edozein esperientzia on edo txarretik, eta AURRERA SEGI.
10. Umorea mantendu.
2011(e)ko abuztuaren 13(a), larunbata
ORAINAREN BOTEREA/ EL PODER DEL AHORA/ Eckhart Tolle
Gauzak ikusteko modua alda ezazu eta gauzak formaz aldatuko dira/
Cambia la forma de ver las cosas y las cosas cambiaran de forma
Blog hau hasi dut Eckart Tolle-n EL PODER DEL AHORA liburua oparitu didatelako, eta blog honetan oharrak jarriko ditut euskaraz.
Hemen zaude jainkozko xedea unibertsoan hedapena ahalbidetzeko. Bazara hain garrantzitsua! Estas aqui para posibilitar el despliegue del proposito divino en el universo. ¡Eres asi de importante!
www.eckarttolle.cominfo@eckarttolle.com
1. KAPITULUA: EZ ZARA ZURE ADIMENA
Argiztatzea: zer da hori?
Eskale batek hogeita hamar urte baino gehiago igaro zituen errepidearen bazterrean. Egun batean, ezezagun bat pasatu zen handik.- Limosnatxo bat? -xuxurlatu zuen eskaleak, mekanikoki bere beisbol-kapelua luzatuz.
- Ez dut ezer zuri emateko -esan zuen ezezagunak. Segidan galdetu zuen:
- Zeren gainean zaude eserita?
- Ezer ez -erantzun zuen eskaleak- kutxa zahar bat da soilik. Ez dakit noiztik nagoen bertan eserita.
- Noizbait begiratu al duzu barruan zer dagoen? -galdetu zuen ezezagunak.
- Ez -esan zuen eskaleak- zertarako? ez dago ezer barruan.
- Begira ezazu une batez -esan zion ezezagunak.
Eskaleak estalkia irekia lortu zuen. Harriduraz beterik, sinesgogor eta zoriontsu, kutxa urrez beterik zegoela ikusi zuen.
Ni naiz ezezagun hori, zuri emateko ezer ez duena eta barruan begiratzeko eskatu dizuna. Zeure barrura. Blog ezezagun honetan sartzea bezala.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


