2012(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

íDanebat, NAMASTE!

Eskerrik asko, JAINKOA ZUREKIN! EGUN ON JAINKOA!

Galdurik nengoen, eta mendi handi haiek ez zidaten hitz egiten, bidea erakusteko. Haizeak baino ez zirudien zurrumurruka ari zela, NAMASTE, NAMASTE...
Mendiak hizketan ari zitzaizkidan, goietatik oihu egiten zidaten, NAMASTE, NAMASTE... NAMASTE, agur egin zidan heriotzak. Begiak zabaldu, eta hantxe zegoen, aurpegi irribarretsu bat.
Zorionez NAMASTEren oihartzuna entzun nuen berriz mendian, eta beste norbaitek lagundu zidan, irribarrea aurpegian, ordainetan ezer eskatu gabe.
Nepal.
Erantzun bakartzat NAMASTE jasotzen nuen, eta galdurik nengoenean, beste batek lagundu eta bizia salbatzen zidan. Pasabiderik estuenetan ere NAMASTE entzuten nuen.
Trago eta trago artean, ibaiak arrastaka ninderaman, harik eta NAMASTEren beso luzeak eutsi eta ertzera atera ninduen arte.
Namaste.
Eskuak apalki elkartuta, burua pixka bat beheratuz.
Etxerako hegazkina hartu nuenean, jabetu nintzen bizi izandakoaz, jaso nuen guztiaz: janaria, babesa, samurtasuna, bidea, eta begirada garbi eta benetakoa. Nik, aldiz, ihes egin behar larrian, ez nien ezer eman, eta hartarako jada berandu, hegazkinaren ateetan nengoen. Jiratu, herrialdeari begiratu, biziz, pozez, apaltasunez, eskuzabaltasunez beteriko mendiz osatutako zeruertzari begiratu, berriro ere itzuli behar nuela aginduz, ez nuen besterik esaterik izan:
iDane bat, Namaste
eskerrik asko, Namaste

(Iturria: Hitzak ihesi. Idazlea: Juanjo)




3 iruzkin:

  1. Nere uste apalean inork ez dizkizu jasaten zure penak, gendea aspertu duzu zure penekin eta blog honetan bilatzen duzu nork entzungo zaituen, ni izan nintzen bezelako inoxente bat bilatzen duzu. Que te ahogas en un baso de agua tia! zenbat gende dagoen langabezian eta familia bat mantendu beharrean, zenbat gende mileurista eta hipoteka bat ordaintzen desauzioaren meatxupean, zenbat gende elbarritu, zenbat istripu egunero…eta zuk kriston drama montatu duzu gustatzen zitzaizkizun bi tipo ez dutelako zurekin atera nahi izandu, que dramon! hori eguneroko ogia dela txikilla! nori ez zaio pasa horrelako zeozer? eta aurrera egin dugu, ez gabiltza 4 urtetan blog batean idazten monotemaz: pena emanez, BLOG PENAGARRIA!

    nahiago dut blog hau:
    https://twitter.com/barretartia
    zure blog penagarria baino, beti pena ematen, aspergarria!
    Ez zaitugu sinisten, hamaika aldiz esan duzun bezela blog honekin amaituko zenuela, eta gezurra izan da, ez zaitugu sinisten. Agian inork ez zaituelako sinisten sentitzen zara bakarrik?
    urriaren 23an idazti zenun:”Bai, ezagutu nahi zintudan, gutxienez jartzeko aurpegia nire e-mailetako lagunari, baina zuk ez zenuen nahi… ZUK ERE EZ ZENIDAN EMAILETAN ESATEN NOIZ ETA NON GELDITU ELKAR EZAGUTZEKO… orduan ez hasi ardurak besteen gainera botatzen,”
    Urrairen 26an idatzi zenun:”ez nuen mobilean mezurik jaso, eta jaso nuen e-mail bakarra (ez Pasaiara) ALEGIAra joateko hitzordua izan zen, larunbatean, baina lehengusuaren ezkontza nuen Mungian… ”
    Horra GEZURTI BAT ZARELAREN PROBA!

    Zuk zure egia diozula esaten duzu,zure egia=zure bersioa, blog honetan falta zen nere bersioa, mespretxatu ninduzula da nere egia, nerekin ez zenuela geratu nahi izandu, bost axola zitzaizun nik zu zoriondu izana, ez nintzen existitzen zure blogaren arabera, HORI ERE EGIA DA, nere egia, horrela sentitu nintzen. Baita blogan falta zen “abandonatu” omen zizun horren bersioa: bikotea du eta ez dago beste misteriorik. Y no hay mas, ya esan dugu denon bersioak, ez jarri nerbiosa horrengatik.

    Urteetan zehar zure gezurrak sinestarazi dizkiguzu,utzidazu orain neri urtetan zehar zuk idatzitakoa kritika dezadan. Zuk argitaratu duzu zure bizitza, zure bizitzan parte haundi bat publiko egin duzu, beraz ez etorri kexuka publikoko norbitek kritikatzen badu, neri faltsukeri bat iruditzen zait erruki eske ibiltzea “abandonatu” omen dizulako,zuk antzekoa egin duzunean nerekin.
    Maitasuna ez da itxaropena, maitasuna bikotekidengan konfiantza da. Eta zuri bi pajaro horiek konfiantza baino edozer eman dizute, baina zu(biktimista profesional bat zarela) beraien atzetik zabiltza, gainera zure blogean diozu egun batean batetaz maitemnidua zaudela, beste egun batean esateko besteaz maitemindua zaudela, mesedez eh! hau gezur pilla!
    Baita diozu ni ezagutzeko prest zeundela, ba imeiletan ez zenidan hori esaten, zenioen oraindik ez zeundela prest, normala! oraindik zabiltza iraganeko ximaur lokatzan bueltaka. Zuk nahi duzuna ni nintzen bezelako inoxente bat da, zure penak entzungo duen bat, zure bertsioa baino ez diezu esango: abandonatu zaituela…dakizunean bikotea duela! zelako gezurra den blog hau! eta ni inoxentea behin sinistu zintudalako. Espero dut ez egotea beste inoxenterik zuri auspoa ematen, ezetz esan bazizuten ezetz da eta punto. Eta ea behingoz esaten duzun norbait ezagutu dezula, ez da hain zaia, baina iraganakin pena eman nahi badiguzu orduan bai.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. pertsona asko ezagutu ditut, lagun on batzuk baditut, nahiz eta bikotekiderik ez izan... LAGUN ONAK ditut nirekin eta nire bihotzean... zu nirean ere bai, ni zurean?

      Nik dena MAITASUNEZ ETA BIHOTZEZ egin dut, Eneko…
      nik dena ONEZ egin dut, bihotzez…
      eta zu ere errespetuz tratatu zaitut e-mailetan, lagun baten gisa, entzun zaitut… eta badakizu…
      ez zara justua zure hitzetan…
      Nik dena ONEZ, MAITASUNEZ ETA BIHOTZEZ egin baitut… Eneko…
      nik beti EGIA idatzi dut, esan dizut…eta badakizu…
      onena opa dizut, halere…

      Ezabatu
  2. ongi irakurri duzu blog hau? harritzen naiz, hemen ez baitago nire bizitza eta nire sentimendurik idatzirik, ia. BLOG hau oso itxaropentsua da, maitasunez betetako bloga... blog honetan ez dut nere sentimendurik idatzi, ez duzu irakurri blog honetan idatzirik dagoena, eta zuk erakutsi didazu "rencoroso" hutsa zarela... ez segi zure gezurrekin min ematen, Eneko...
    berdin zait zer idazten duzun, niri nere benetako lagunek erakusten didaten maitasuna axola zait, eta zu errespetatzen zaitut, ulertzen ez bazaitut ere. Pertsona asko dut inguruan, askok maite naute eta ulertzen. Aurrera egiten lagundu didaten lagun asko, baina hala ere BAKAR-BAKARRIK etorri naiz honaino, 36 urte betetzeraino. Bakoitzak bere zama dugulako bizitzan, bai, Eneko, arrazoi duzu, minak-sufrimenduak ezin dira konparatu, Eneko.
    Eskerrik asko blog horren berri emateagatik, nahiz eta lehendik ere banuen horren berri, interesgarria da.

    Namaste, Eneko...
    onena opa dizut, halere...
    zuk esan nahi duzuna orain, badakit damuturik zaudela koldar jokatzeagatik eta ni ezagutzeko aukerari ez zeniolako eutsi, eta orain ez zabiltza egia esaten,
    baina nik beti egia idatzi dut, egia esan dizut, orain esatea duzu nahi duzuna...
    ni nere zorionbidean noa bakar-bakarrik,
    orain arte bezala onena ematen, neure onena, nire maitasuna eta poesia...
    hona hemen beste blog interesgarri bat, poesiaz eta maitasunaz betetakoa: www.blogak.com/gorgoinetan
    aio, zu segi zure gezurretan blai...
    nik nere egian segituko dut, zorionbidean...
    onena opa dizut
    eskerrik asko

    ErantzunEzabatu