2013(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

ILARGIA

Ilargia eguzkiaren argia islatzen duen ispilua da, eta bere faseetan dosifikatzen du gauez argi hori Ilargiak. Horrela, bizidun ororen erritmoa markatzen du, bai kanpoan bai barnean. Ilargia iman boteretsu bat da, eta itsasoaren gora-beherak mugitzen ditu, baita planetako ur guztiak nahiz barne-isuriak erregulatu ere.


Antzina, ilargiarekiko harremana zuzena eta intentsoa zen, eta jarduera oro hark gidatzen zituen: ereitea, uzta jasotzea, biltegiratzea, animaliak nahiz landareak zaintzea, elikatzea, pertsonoi edertasuna eta osasuna ematea. Ilargiarekin berriro harremanetan jartzerakoan, jakintza baliotsu horiek geureganatzen ditugu berriro, senean sakonduz eta izaeraren alde ikusezinarantz hurbilduz.

FASEAK
zikloak gutxi gorabehera 29 egun irauten du. Egunero ilargiak eguzki-argiaren alde ezberdinak jasotzen ditu, eta faseak osatzen ditu: ilgora, ilbera. Etapa bakoitzak bizpairu egin eragiten du, ilbeteak izan ezik, sei egunetan sumatu baitaiteke haren eragina.

ILARGI BERRIA EDO ILARGI BELTZA
Hilabetearen amaiera eta hurrengo hilabetearen hasiera markatzen du. Energia fisikoa bere adierazpen minimoan dago. Oso barneko momentua da, mundu inkontzientearekin konektatzeko unea, baita bestelako dimentsioekin ere. Gorputza desintoxikatzeko egoera oso onean. Horregatik oso ona da barau egitea edo balio ez duen guztia botatzea. Fase hau ez da ona ezer berririk hasteko, ezta kontratuak sinatzeko ere. Baina onena egin behar dena egitea da, hala ere, gertatzen dena behatuz, egoerak aztertuz eta sentitzen utziz... horrela gugatik beretik ikasten dugu.

ILARGI BERRIKO AMETSAK
Sinbolismoz kargaturikoak izan ohi dira. Eraldatze-prozesuan dagoen edozein alderdirekin zerikusia dute. Edo gure bizitzan ereiten ari garen edozein gairekin zerikusia duena.

HAZI-ILARGIA
Hazkuntza-haste handiko energia du, egitasmo bat ereiteko aproposa, ideia bat, edo hastera doan zikloaren kontzientzia hartzeko. Zerbait inkontzienteki ereiten badugu, gero hori bera jasoko dugu. Barne-egoerari arreta jarriz gero, benetan ereiten ari garena sumatuko dugu. Zalantza egiten badugu, edo ez badugu segurtasunik, hori ereiten arituko gara hain zuzen ere. Eta jasoko duguna gure segurtasun-ezarekin bat etorriko da.

ILGORA
Energia handituz doa, kanporantz. Birsortze, hornitze eta jasotze fasea da; energiak biltzen dira eta indarrak osatu. Hazi-ilargitik ilargi betera doazen bi asteak bikainak dira gorputza eta bere organoak berrosatzeko eta sendotzeko; beti ere emaitza hobeak emango ditu ilberan eginez gero.

ILGORANTZ
Ilgora  garai sozialena da. Gauza berriak ikusteko, ezagutzeko eta egiteko gogoa. Sortu duguna aurkezteko une ona da, lokal berri bat zabaltzeko edo hitzaldi bat emateko. Publikoak gauza berri bat entzuteko interes handiagoa izango du.

ELIKADURA
Asimilazio altuko garaia denez, gizentzeko joera baduzu, KONTUZ! jaten duzun guztia bilduko duzu, eta alderantziz; gizendu beharra baduzu, etapa egokia da gehiago jateko, zure gorputzak hartuko baitu.

ILBETEA
Argia intentsoa da, energia bere osotasunean. Hori ospatu dezakegu lagunartean biribilean elkartuz edo besta espiritual bat eginez, dantzekin, kantuekin... Ilargi betea aproposa da erritualak, festak eta maitasuna egiteko. Energia fisikoa bere gorenean dago. Unerik onena da zerbait gizartean aurkezteko. Ilargia oso boteretsua bada, eta desorekaturik bagaude, gain hartu dakiguke. Erein duguna loratzen da, erantzunak irits daitezke gugana, opariak edota ikaskizunak. Jaso behar duguna iritsiko zaigu.


ILARGI BETEKO AMETSAK
Ilargi beteko gauetan amets oso argiak eta argigarriak ukan ahal ditugula, izan ere inkontzientetik kontzienterako bidea zuzenagoa baita, irekiagoa eta energia gorantz isurtzen baita.

UZTA-ILARGIA
Erein dugunaren fruituak jasotzeko unea da, eta egun horiek ilbeteko energiaz blaiturik daude.

ILBERANTZ
Ilbera osoan ez da ona egitasmorik hastea, ezta ezer berririk ere, ez baita energiarik ukaiten ezer gauzatzeko. ez dezagun kontraturik sinatu edota konpromisorik ezarri. Baina garai aproposa da gauzak bukatzeko eta itxi gabeko "kapituloak" edo atalak ixteko.
Ilbera garaiak energiaren buelta dakar: fisikoki garatu beharrean, barnekoa edo senezkoa bilakatzen da energia. Fase honek guztiak beherakada, luzapena, energiaren atsedena esan nahi du. Gorputza desintoxikatzeko egokia da, Ilargiak joera hori baitu. Bulkada hori onuragarria da barau egiteko, garbiketa sakona egiteko, baita gorputza sendotzeko eta sendatzeko.

ILBERA
Gorputza garbitzeko une egokia da, behar ez duguna uzteko eta botatzeko. Eskuartean genuena osatzeko edo bukatzeko etapa bat da. Kontuan hartu behar da hilabetea bukatzear dela.

 EBAKUNTZA KIRURGIKOAK
Egin behar badira, ilbeheran egitea da onena. Hala ere, beti begiratu behar da zein zeinutan dagoen ilargia. Bere garaian Hipokratesek honako hau irakatsi zuen: "une horretan ilargia dagoen zeinuak gidatzen duen gorputz-atala edo organoa inoiz ere ez operatu". 
Gaineratu zuen: "medikuntzan jarduten duenak ez badu izarren jokaera kontuan hartzen, ergela da".
Gaur egun, ikertu beharko litzateke laser errainuen bidez egindako ebakuntzekin zer gertatzen den, izan ere Hipokratesen garaian ebakuntzak metalezko tresnekin egiten baitziren. 

ILEA MOZTEA
Ilgoran moztuz gero, bizkorrago eta luzeago haziko da. Poliki eta bizitasun handiagoz haztea nahi badugu, ilbeheran moztea onena. Ilea ahula bada eta erortzen bada, fase honetan mozteak sustraietatik indarrez ateratzea ahalbidetuko du. Ilargi betea denean moztea ona da sendatzeko eta oparo hazteko. 

ILARGIA ETA GORPUTZA
Ilargiak eragin handia hedatzen du gorputz-ataletan zeinu desberdinetatik pasatzen denean. Zeinu bakoitzak gorputz-atal bat agintzen du, zenbait organo eta funtzio. Neurri prebentibo, sendagarri, indargarri orok bikoizten dute euren eragina une horretan ilargia pasatzen den zeinu bakoitzak agintzen duen organo eta gorputz-ataletan. Ebakuntza kirurgikoak izan ezik. Adibidez, begiak ez lirateke operatu beharko Ilargia Aries zeinuaren gainetik pasatu baino bizpairu egun lehenago. Era berean, oinak ez lirateke operatu beharko Ilargia Piscis zeinutik pasatzen den egunetan.

ZODIAKOA ETA GORPUTZA
Aries: burua koroatik sudurreraino, begiak, goi-masailezurrak, glandula pineala.
Tauro: behe-masailezurra, lepoa, eztarria, belarriak, tiroidea, metabolismoa.
Geminis: sorbaldak, besoak, eskuak, arnasketa, timoa.
Cancer: birikak, bularra, gibela, besikula, urdaila, liseriketa.
Leo: bihotza, odol-zirkulazioa, plexu-solarraren gunea-diafragma, medula espinala. Aditu batzuek diote bizkarra.
Virgo: liseriketa-organoak, sabela, hesteak, barea, pankrea, behe-sabelalde osoa.
Libra: aldakak, giltzurrunak, puxika, giltzurrun gaineko glandulak, obarioak, apendizea.
Eskorpio: sexu-organoak, gernu-bideak, kolon, puxika, uzkia, hustuketa.
Sagitario: bizkarrezurreko behealdea, izterrak, ipurmasailak, nerbio-sistema.
Capricornio: hezur-egitura, bizkarrezurra, belaunak, azala, hortzak, artikulazio oro, ilea.
Acuario: hankak, orkatilak, orpoak eta beren artikulazioak, nerbioak, glandula paratiroidea.
Piscis: oinak, gorputz-urak, sistema linfatikoa, malko-guruinak.

ZODIAKOA, ELEMENTUAK ETA SINBOLISMOA
SUA: hitz gakoa ENERGIA.
Aries: ekimena, gauza berriak hastea, zintzotasuna, bat-batekotasuna, bizitasuna.
Leo: konfiantza eta norberaren kontzientzia, duintasuna, prestigioa, lidergoa, leialtasuna.
Sagitario: helburuak, aspirazioak, egia bilatzea, jakituria, baikortasuna.
LURRA: hitz gakoa GAUZATZEA
Tauro: energia kontzentratua, aberastasuna babestea, kontserbatzea, sustraia, plazera.
Virgo: ordena, lana, metodoa, xehetasunak, kritika, bereizteko gaitasuna, zerbitzua.
Capricornio: errealismoa, irmotasuna, ekonomia, arintasuna, iraunkortasuna, garaipena, boterea.
AIREA: hitz gakoa, KOMUNIKAZIOA
Geminis: aldakortasuna, xaulitasuna, bizitasuna, kuriositatea, hitz-argitasuna, informazioa. 
Libra: jendartetasuna, konpartitzea, kooperatzea, bitartekaritza, abegikortasuna, diplomazia, bakea, estetika. 
Acuario: garapena, askatasuna, ezinezkoa amestea, lantaldea, idealismoa.
URA, hitz gakoa, BELAUNALDIA ETA EMOZIONALTASUNA
Cancer: elikadura fisikoa eta emozionala, sentiberatasuna, etxea, iragana balioestea.
Eskorpio: intentsitatea, pasioa, sentimendu sakonak, birsortzea, sarketa.
Piscis: errukia, moldagarritasuna, arintasuna, ematea, onartzea, barkatzea.

PLANETAK ETA SINBOLISMOA
eguzkia: gure izpiritua, norabidea, helburua, bere bitartez komunikatzen gara kosmos osoarekin.
ilargia: sentimendua, ametsa, amatasuna, jarduera, emozioa, bulkada, urak mugitzen ditu.
mercurio: lengoaia, adimena, kuriositatea, ilargian "ikusten" duena deskodetzen du eta komunikatu.
marte: ekintza, dinamismoa, garbiketa, borondatea, gerlariaren energia.
venus: aspirazio-desioa, plazera, artea, edertasuna, armonia, lurreko maitasuna, janaria.
saturno: egiturak, legeak eta bizi-hatsarreak, oztopo eta pareten maisua.
jupiter: eskertza gozagarria, hedadura, ospakizuna, lege-aplikazioa.
urano: benetako borondatea, iratzargailua, jatorria, iraultzailea, magia.
neptuno: maitasun inkondizionala, izpiritualtasuna, jakituri argia, inspirazioa.
pluton: katarsia, sakona eta gordea, su-probak, kontzientzia ekartzen du.
kiron: zaurien sendatzailea izpiritualki, zubia, ekimena, oreka bilatzeko gakoak.

OSASUNERAKO AHOLKUAK: itzali telebista eta albisteak irakurtzeari utzi. Telebista piztuz gero, eta albisteak irakurriz gero, konektatu argiarekin... 
www.elistas.net/lista/redibericadeluz
www.elistas.net/lista/redanahuak
www.navedevenus.blogspot.com
www.lightworker.com/beacons
www.portaldorado.com
www.spiritofmaat.com
www.emiliofiel.com
www.operationterra.com
www.eraofpeace.com



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina