2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

URTE BERRI ON 2016

2015a bere amaierara iristen ari den hontan, zuri, mezu hau irakurtzen ari zaren horri, nire desiorik onenak opa dizkizut.




12 kanpaikada, 12 mahats ale, 12 hilabete aurretik, 12 amets eta desio... Bihur daitezela 2015 berri on!!

1. Izan zaitez ZU!
2. Ez damutu esan edo egindakoaz, momenturen batean pentsatu eta sentitu duzuna izan baita.
3. BETI aurrera begiratu. Bizitza aurrean dugu.
4. ASKO balio dezu. Erakustazu!!
5. Noizbehinka gelditu eta GOZATU inguruan duzun guztiaz.
6. MAITATU. Lehenik zure burua. Gainontzekoek itxaron dezakete.
7. Momentu zailetan... Egin negar, hartu arnasa sakon, indarberritu eta... DEITU NIRI!!
8. BESARKATU!! Benetako besarkadak dira arima indartzen digutenak.
9. EGIN IRRIPARRE! Zure aurpegian marrazturiko marratxo kurbatu hori da ingurukoak alaitzen dituena.
10. ERRATU, HANKA ONDORAINO SARTU! Eta zure akatsetatik ikasi
11. OSPATU eta topa egin gertatzen zaizun gauza on bakoitzarengatik.
12. Eta gogoratu... HOBERENA IRISTEKE DAGO.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina