2018(e)ko abuztuaren 7(a), asteartea

ZER DAGO HERIOTZAREN BESTE ALDEAN?

Mikel Lizarralde mediumaren hitzaldi batean egon naiz, eta 181. entzulea izan naiz Miramar jauregiko aretoan.

http://www.mikellizarralde.es/eu/kontsultak.php

Zerbaitek logikarik ez badu zure iritziz, ez ezazu onartu besterik gabe beste norbaitek esan dizulako, zure senari eta bihotzari segi. Hitzaldiaren hasieran hori esan du eta orduan hitzaldi osoa entzuteko erabakia hartu nuen.

Arimen mundua zerbait erreala da, nahiz eta ezin den zentzumenekin hauteman, ukitu ezin den arren, hor dago, hemen, gorputza hil ondoren ere arimak bizirik segitzen baitu.

Nola saihestu ur tanta bat ez lehortzea?
Itsasora jaurtiz. 

Nola saihestu maitalea maitatuarengandik aldentzea? 
askatuz.

Nola saihestu bizitza amai dadin? 
hatsa emanez!

Bukatze bat eta bukaera bat dugu bizitzan, bukatzeko modu asko baitaude, 
eta modu horietako bat segitzen dutenei hatsa eta indarra ematen segitzea da. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina