2018(e)ko abuztuaren 20(a), astelehena

BERAZ BETI SINETS EZAZU ZURE TREBETASUNETAN ETA INDARRETAN / SO ALWAYS BELIEVE IN YOUR ABILITY AND EFFORTS.

Ratan Naval Tata



Ratan Naval Tata, Tata Motors konpainiako egungo lehendakaria Indian, 1937ko abenduaren 28an sortu zen Bombayn, negozio-gizona, inbertsiogilea, filantropoa.

Londonen eman zuen hitzaldi batetik ateratako hitzak dira honako hauek:

👉1.
Ez hezi gure seme-alabak aberats izateko, zoriontsu izateko baizik. Hazten direnean, gauzen balioa eta ez prezioa jakin dezaten.

👉2.
Jan dezagun gure janaria botika izanen balira bezala. Bestela eginda, botikak jan beharko ditugu janari gisa.

👉3.
Maite nauenak ez nau inoiz ere utziko; izan ere, nahiz eta 100 arrazoi egon etsitzeko, arrazoi bat aurkituko du gelditzeko ni eutsi nazan.

👉4.
Desberdintasun handi bat dago gizaki baten eta gIZAKI baten artean. Gutxik ulertzen dute.
Hay una gran diferencia entre un humano y ser humano. Pocos lo entienden.
 
👉5.
Sortzen garenean  maitatuak gara. Hiltzen garenean maitatuak izango gara. Baina sortze eta hiltze artean eutsi beharko diozu... eta maitasuna irabazten jakin.

ADI! Bizkor ibili nahi baduzu, ibil bakarrik. Baina...
urruti joan nahi baduzu, ibil norbaitekin!

MUNDUKO SEI MEDIKURIK ONENAK: 

   1.  Eguzkiaren argia

   2. Atsedena

   3. Ariketa fisikoa

   4. Dieta

   5. Konfiantza norberarengan

    6. Lagunak 

Bizitzako etapa guztietan izan itzazu gogoan eta bizitza osasuntsu bat izango duzu.  

Ilargiari so egiten badiot 🌙...
jainkoaren edertasuna ikusten dut.
Eguzkiari begiratzen badiot☀...
Jainkoaren boterea ikusten dut.
eta ispiluari begiratzen badiot...
Jainkoaren sormenarik onena ikusiko dut:
beraz, NIGAN sinesten dut🤗😉😃

Gu guztiok turistak gara eta Jainkoa gure bidai-agentea da; izan ere, gure bide, erreserba eta helmuga guztiak agindu ditu. Beraz, harengan fio eta bizitzaren bidaiaz goza...

Pragan, 2018ko abuztuaren 18an
Almitza sega elkarteko itzultzaile-intepretea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina