2013(e)ko urtarrilaren 5(a), larunbata

EGUZKIA

Eguzkia chakra kosmiko itzel baten gisakoa da, eta bertan argia, beroa eta bizitza barneratzen da. Argibideak ematen dizkigu, eraldatzeko argi-kode berriak. Oso garrantzitsua da bere argia begiekin jasotzea. Eguzkitako betaurrekoak gutxiago erabiliko bagenitu, ohituko ginateke eguzkira, eta ez genioke beldurrik izango. Elikadura eta bizitasuna emateaz gain, kontzienteki begiratuz gero, kalitate handiko elikadura igortzen digu Eguzkiak. Eguzki-energiak gaixotasun guztiak sendatzen ahal ditu, eta bere ekintza sendagarria kimioterapia bera baino boteretsuago eta eraginkorragoa da. Hori probatzeko biluzik har dezakegu eguzkia edo arropa arinekin egunean zehar, azalean sar dadin eskatuz eta sendatzeko. Eguzkira hurbiltzen hasteko egunsentian edota ilunsentian begiratzen has gaitezke, bere errainuak leunak direnean, eta presente egonik.

Eguzkiaren urteko zikloak zortzi puntu nabarmen ditu: solstizioak eta ekinozioak, eta lau tarteko puntu, eta horietako bakoitza bizi-prozesu diferente bati dagokio. Erne bagaude, haien energiak probestu ditzakegu eta Lurraren bizi-zikloarekin sintonizatu. Urteko fase horiek euren baliokidea dute Ilargiaren faseekin.

NEGUKO SOLSTIZIOA
Eguzkiaren urte berria, urteko egunik ilunena da eta argiaren sorrera adierazten du, lehen bizitza-mugimendua lokarturik dagoen lurraren barnean.

IMBOLC, KANDELARIA
Neguaren bukaera adierazten du. Inspiratzeko unea da eta egitasmo berrien urteko ereitea. Emankortasunaren misterioaz hitz egiten digu, iluntasunaren sakonetik sortzen dena. Hasiera batean tradizio judukoa zen kandelaria, baina gero kristau-festa batean bilakatu zen eta urte osorako belak bedeinkatzen dira, beti argia izan dezagun.

UDABERRIKO EKINOZIOA
Argia eta ilunaren arteko oreka, bizitasunaren errenazimenduaren puntua adierazten du. Benetako urte berriaren beste egun bat da.

BELTANE
Su argitsuaren festa zeltiarra dugu, alaitasuna, emankortasuna eta sexualitatea. Ospakizuna apirilaren 30eko gauean hasten da, eta biharamuna magikoa da. Tradizio askotan urte berri izpiritualaren hasiera markatzen du, eta oso egokia alde ikusezinarekin komunikatzeko. Natura bere osotasunean dago.

UDAKO SOLSTIZIOA
Argiaren eta eguzki-beroaren gorena da, eta urteko egunik luzeena. Intentsitate handieneko fasea adierazten du.

LUGHNASAD EDO LAMMAS
Antzinako festa zeltiarra da, eta lehen uztaren unea adierazten du, hurrengo uztetarako haziak bedeinkatuz. bere gakoa hau da: jasotakoagatik eskerrak ematea.

UDAZKENEKO EKINOZIOA
Argiaren eta ilunaren arteko oreka da, eta barnerako inflexio-puntua adierazten du. Bizitasuna uzkurtzen edo biltzen da.

SAMHAIN EDO HALLOWEEN
Urte zeltiarraren bukaera da. Egun horretan mundu arteko gortinak oso finak dira, eta aurrekoak eta bizidunak hurbiltzen dira elkar komunikatzeko. Urteko egunik sorginenatzat hartzen da.

BIZITZAREN ZIKLOA
Urteko zikloa hilekoa bezalakoa da, argiaren eta ilunaren elkarreragina erakusten digu, baita energia femeninoa eta maskulinoaren arteko etengabeko dantza, eta naturan bizitzaren garapena markatzen du. Indarren elkarreragin hori ulertzeak gure faseak, gorabeherak eta gauzen ezegonkortasuna onartzea eta ohoratzea ahalbidetzen du, eta ezagutzea heriotza zikloaren zati garrantzitsu dela. Egiatan heriotza ez da existitzen, ERALDATZE ETENGABEKO bat soilik dago.







2013(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

BEIRA-HAURRAK

2002 urtetik aitzina sortu diren haurrak dira: batasun-kontzientziaz blaiturik datorren belaunaldia da. Sentikorrak, telepatikoak dira, ikusezinarekin konektaturik, lasaiak, eta lankidetzarako kontzientzia dute.

1987 geroztik datorren belaunaldia Indigo deritze: energia indartsua, sakona eta iraultzailea. Beldurrik gabeko umeak ziren. Beira-energia malgua da, sentibera, biribildua, ez da aurka jartzen eta eraldatzera jotzen du, parte hartzera. Ez dira kritikoak, hausnartzaileak baizik. Euren ezaugarriak nahasgarriak dira, ez dira pasiboak, euren barnean dinamika handia dute. Adierazten ez badute ere, izpirituarekin lotura handia dute. Maila ikusezinen oroitzapen oso biziak dituzte.

Lurrak frekuentzia kristalino batean dardar egiten du, eta egiatan ez da belaunaldi kontua, baizik eta bibrazio hori mailaz igotzea esan nahi du. Denok izan gaitezke beira-haurrak.

LEKUKOTASUNAK

Flavio Cabobianco, 1980an sortua, 1986an honako hau esan zuen:

"Patu askoren artean patu bakarra osatzen da. Gizatasunaren patua. Jainkoak ez du denborarik. Denboraz haratago dago. Denboraren barnean dagoen oro hasi eta bukatu egiten da."

Gero, hamaika urte zituela bere liburua argitaratu zuten eta honako hau dator hitzaurrean:

"Gure haurrak sortzen ari dira. Gizaki ezberdinak dira, ez badirudite ere. Ni haietako bat soilik naiz, lehenengoetakoa. Gizateria aldatzen ari da. Izpiritualtasunarekin bat egitea irekiagoa da. Orain haur guztiek bat eginik egon daitezke euren esentzian. Haur jaioberriek negar egiten dute planeta hau oso zaila delako. Haur jaioberriak dena ikusten du, txarra eta ona, faltsua eta egia. Beste planetetan batek nahi duena ikusten du. Ikustea esateko modu bat da, eta haur jaioberri bat ikaraturik dago, eta faltan botatzen du datorren tokiko batasuna. Horregatik, lotzen zaie gurasoei. Gurasoak irekirik badaude, euren ideiak ezarri gabe zainduko dituzte seme-alabak. Garrantzitsuena da tokia ematea, denbora ematea, pentsatzen uztea, hitz egiten uztea. Garrantzitsua da Jainkoaz edo izpiritualtasunaz hitz egitea.

"Ez dago denborarik ez espaziorik. Ez dago polaritaterik. Energiak ispilu-efektua egiten du eta gainerako maila guztietan islatzen da. Dena dago: goikoa eta behekoa, ezaguna eta ezezaguna, handia eta txikia. Dakidan gauza asko dago, baina ez dakit azaltzen. Arima guztiak beti ITURRItik pasa behar dute, edozein mailara joateko. "





2012(e)ko abenduaren 30(a), igandea

IRATZARTZEA!

Iratzartzen garelarik, kontzientzia bere egoarekin identifikatze horretatik esnatzen da. Une horretan ginenari eta mundu ezagunari buruz uste genuenaren ikuspegia galtzen dugu. Bitasuna, beldurra, banaketa, ezagutza edota objektu gehiago eduki nahiaren desira, arrakasta, maitasuna, dirua, onartuak izatearen... sentipen-egoeratik ateratzen gara. Eta gainera, iluminazioa bilatzeari uzten diogu! jadanik bagarela sentitzen dugu.

Iratzartzen garelarik, beti BAT izan garela ulertzen dugu, dena bat izan dela eta dela, betierekoak garela, eta Tao-k irakatsitakoari jarraiki, "inoiz ez gara jaio, inoiz ez gara hil, inoiz ez gara sortuak izan". Presente egotearen praktika sendotzen delarik, orainean sarriago bizi garelarik, betierekotasunean sartzen hasten gara eta beti izan garen eta garen Argia ezagutzen dugu.

Presente egoteko modu erraza da arnasari erreparatzea, askotan horren kontziente izatea. Horrek oso botere eraldatzailea du. Arnasari arreta jartzeak pentsamenduetatik aldentzen laguntzen du eta nahikoa da guneak edo espazioak sortzeko, kontzientziaz betetzen diren espazioak. Arnasaren kontziente izateak gaur eta hemen egotea behartzen gaitu, hori da toki bakarra iratzartzea gertatzeko.

Orain gero eta jende gehiago iratzartzen ari da, mundu osoan. Haur asko erne jaiotzen dira. Eckart Tollek dio une honetan gizateriaren %20ak kontzienteki iratzartzea bilatzen duela.

Argiaz goza dezagun, hemen dago. Eraldatze handia martxan da eta bere momentuan erabat ikusgarri agertuko da. Eta iluminazioa ez-ohiko zerbait dela uste duzuen guztiontzat, Osho-k irribarre batez esaten zuena idatziko dizuet: "ILUMINAZIOA HASIERA BESTERIK EZ DA".


2012(e)ko abenduaren 29(a), larunbata

BEIRA ENERGIA

BE(G)IRA!
Argi berri bat hedatzen eta sartzen da Lurran eta bere izaki bitxi guztiongan. Beirazko energia berri hori Iturritik isurtzen den kontzientzia hutsa da, materiaren egitura aldatzen du, baita zelulen egitura eta gure begiradaren esentzia bera ere. Batasunezko kontzientzia bat dakarkigu. Jadanik ez gara egoak edo niak aginduz mugitzen. Gaur arte ezagutu dugun HUMUS SAPIENSen mundu zahar horren norbanakoen emozioez haratago, ohartzen hasi gara Argia gure esentzia berbera dela. Oharpen horrek gure barne dimentsioa espazio, gune, bake, jakinduri  bilakatzen du, eta hori da kanpo dimentsiora proiektatzen duguna.
Beirazko argi hori sumatzeko GAUR ETA HEMEN egotea besterik ez dugu. Orduan Argian "garden" bihurtzen gara eta gure gorputzean zehar sentitzen dugu. Energia hori duela hamarkadetatik hona sartzen ari da planeta honetan, baina orain bere isuria gero eta jarraiago eta oparoago da.



ARGIA
Paramatman edo Superalma Argia urre-kolorekoa eta zuria da. Irudika dezagun eguerdiko eguzkia baino dirdiratsuago den argia. Kontzienteki Argi hori jasotzeko irekitzerakoan, iratzartze-prozesua bizkorrago garatzen da. Presente, GAUR ETA HEMEN gaudenean sumatzen dugu dena zipriztintzen duen substantzia hori. Eta horretan bermatzen gara, lagun maite batengan edo ama batengan bezala.


2012(e)ko abenduaren 28(a), ostirala

URANO iratzargailua eta PLUTON behemunduko jauna

URANO lurrikara bat da, suntsitzen eta desegonkortzen du... baina miragarria da. Izan ere, eroriko den guztia zaharra da, gehiago balio ez duena. Bere alde gorenean Egiaren Izpiritua. Magia unibertsala ekintzan. Errebelazio edo agerpen berri bat eta aurkikuntzak. Urano Aries zeinuan Askatasuna hizki handitan esan nahi du, hazi berritzaileak dakartza, bat-batean, abiadura handiko tren baten gisa, ziztu-bizian, ustekabeko egoeren bitartez eta hutsean sentiarazten gaituzten egoeren bitartez... beharrezko hutsune bat, berria sortzen lagunduko diguna, beldurrak askatzen baditugu behintzat.

gausartuPLUTONek natura osoaren indar titanikoak ordezkatzen ditu. Oinarrizkoa eta funtsezkoa da, bolkanikoa, sismikoa, bere indarra sakonuneetatik jalgitzen da eta dena eraldatzen du. Bere goreneko itxurak benetako borondateen batura adierazten du. Eraldatzaile itzela da, lehenik suntsitzen du eta gero birsortzen du, kontzientziaren argia erakarriz. Lehenbiziko desira eraldatzen du, norbanako borondatea Izatearen borondatea bilakatzen du, baita familia-zelula ere. Lurraren gorputzarekin konektatzea edo bat egitea ere bideratzen du.






Pelikulak
Abenduaren 28an “EL GUERRERO PACÍFICO” pelikula botako da. Dan Millman arrakasta duen gazte kirolari bat da, olinpiar jokoetako txapelduna da eta dena daukana: ospea, zorte ona eta neskak. Bere bizitza irauli egiten da ordea, motozikletako istripu batean ia bizitza galtzen duenean. Patuak bigarren aukera bat emango dio Sócrates ezagutzen duenean. Ezerezetik ateratako adineko gizon bat da eta benetako gudari bakezale batek bezala momentu bakoitza bizitzen eta disfrutatzen erakusten dio.
Dan Millmanen “El camino del guerrero pacífico” lan autobiografikoaren eta best seller-aren zinemarako egokitzapen bat da. Eckhart Tolle edo Deepak Chopra bezalako autoreek bermatutako pelikula bat da.
“Benetako borrokak gure barnean ematen dira”
Tokia: Gausartu zentroa, Peña y Goñi 3, Donostia
Eguna: abenduaren 28a, ostirala.
Ordua: 20:00etan
Sarrera: Dohainik eta jarrera irekia duen pertsona orori zabaldua

2012(e)ko abenduaren 27(a), osteguna

IRATZARTZEKO DENBORA!

Bi planeta handi eta mantso, unibertsoko pisutsuenetakoak, Urano eta Pluton dira, eta planeta-konbinazio guztietako eraldatzaileena eta lehertzaileena sortzen ari dira: zahar eta geldi dagoen guztia kentzen ari dira. ekiten duten neurrian, Lurrak eta egitura zaharrak dardar egiten dute, baina ekintza suntsitzailearen atzean, dena eraberritzen da eta hazi-gertaerak gertatzen hasten dira... bake-egitasmoak, komunitate esperimentalak, eskola librearen hasikinak, elkartruke ekonomiko justuak, espresabide anitzen askatasuna, kultura aniztasuna, beldurrik gabeko gazteria, kooperatzen eta sortzen duena.




Momentu historiko honek aurreko eta ondorengo bat omen du, eta krisi honek barrurantz begiratzea eskatzen digu eta bultzatzen gaitu bortizki aldatzera, indibidualki nahiz globalki. Prozesu orotan, Neptunok sendabidea eta espiritualtasun bizia dakarkigu, eta Urano eta Pluton planeten arteko dantzak zazpi kontaktu sortuko ditu bost urtetan zehar:
1. 2011n hasi zen
2. 2012an segitu zuen
3. 2013ko maiatzean eta azaroan bi kontaktu gertatuko dira
4. 2014an osatuko da
5. 2015eko martxoan azkena.

ONGIETORRI indar sendatzailearen atzean dagoen argira!

2012(e)ko abenduaren 26(a), asteazkena

HUMUS SAPIENS

Hauxe da garai bat kristal-energiaren pean gaudena, eta beste gauza erabat berri eta ezezagunera iratzartzen ari gara. Beste gauza edo arraza batean bilakatzeko zorian, HUMUS SAPIENSok beirazko izakiak bihurtzen ari gara, zelula-egitura berri batekin, eta ez soilik espiritualki. Denok gara EGUZKIAK... bilioika eguzki gara! Eguzki hedatzaileak gara, baina orain arte ez genekien. Kontzientzia berriak ohartarazten gaitu, eta izaten lagundu benetan garenak, gure benetako izaera bizitzeko eta gizarteratzeko, baita ekonomian, kulturan, politikan... ere.




Prozesu ez-ohiko honetan indar ikusgarriek, ikusezinek eta kosmikoek parte hartzen dute. Denek elkar eragiten diote, izan ere unibertso osoa bat eta bakarra baita eraldaketa-prozesu horretan. Beira-energia edo argi berri hori Sorreraren umetokitik dator, eta BEIRA edo DIAMANTEA dei geniezaioke, eta argi hori hurrenez hurren dauden eguzkien bitartez transmititzen da gure Eguzki txikira iritsi arte. Gero, Eguzkiak bere taupada kosmikoak gure eguzki-sistema osora bidaltzen ditu, eta argi hori gu guztiongana iristen da. Horregatik kontziente izan behar dugu eta gure chakren petaloak ireki, gure sistema osoaren kanal eta bideak zabaldu. Sentitzeko, bizitzeko eta dimentsio berri batean sartzeko, baketsuago, kreatiboago eta miragarriago.