2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

MAITASUNA ERAKARTZEKO BAIEZTAPENAK

ITXAROPENAREN ETA FEDEAREN SENTIMENDUA
www.larutadelafelicidad.com

1. Neurekiko errespetua
2. Ispilura begiratu eta naizen bezala izatearen harrotasuna
3. Naizen bezala onartzen naiz
4. Neure bidean gurutzatzen diren pertsonei irribarre egiten diet
5. Atsegina naiz besteekin
6. Badakit izaki bakarra eta berezia naizela
7. Ingurukoekin amultsua eta atsegina izaten saiatzen naiz
8. Gaurtik aurrera sentitzen dut neure bizitzako gizona eta nire arima bikia nigana datorrela.
9. Pertsona hori, nire bihotzeko pertsona hori, neure ondoan bisualizatzen dut, zoriontsu egiten nauen guztia ematen didala.
 10. Maitasuna sentitzeko hartzaile naiz.
11. Aldatzeko prest nago, maitasuna LIBRE bizitzeko
12. Nire iraganeko zauri guztiak sendatzen ditut eta joaten uzten ditut.
13. Zorion eta oparotasunaren etapa berri bat hasten dut.
14. Badakit dena arrazoi bategatik gertatzen dela
15. Nire bikotea jada nire bizitzan dago, nire bihotzean, eta iristen ari da ni besarkatzera.
16. Egunez egun pertsona hori nire bizitzaren parte dela sentitzen dut eta horregatik zoriontsu naiz.
17. Lehenik nik izan behar dudala zoriontsu ulertzen dut eta pertsona horrek nire zorion hau  berearekin konpartitzen du, nire osagarria da.
18. Seguru nago pertsona hori nire bizitzan dagoela jada eta hala sentitzen dut.
19. Hark ere hau sentitzen du distantzian.
20. Besteekin harremanetan nago, besteenganako interesa agertu behar dut.
21. Pertsona gisa hobetzeko nire esfortzu honek bere saria du.
22. Besteei laguntzen ongi sentitzen naiz.
23. Badut ausardia behar denean.
24. Zerbait ez bada nahi bezala ateratzen, neure bizitzan une egokia ez zelako da.
25. Nigan sinesten dut, nire sena segituko dut eta zeruko seinaleei so egingo diet.
26. Guztiak denbora bat behar duela kontziente naiz.
27. Seguru nago itxaroteak erakarriko didala neure bizitzaren parte den pertsona hori.
28. Prest nago maitasuna eman eta jasotzeko, beldurrik edo blokeorik gabe.
29. Maitasuna jada nire bizitzan dago: maitemindurik nago/ estoy enamorada.
30. Neure gaitasunetan sinesten dut.
31. Badakit lasai egonik, berriro ere itzuliko dela maitasuna neure bizitzara, denboraldi baterako urrundu zaidan hori, berak ere denbora behar du maite nauela asimilatzeko.
32. Erabat sinesten dut Unibertsoko energian, berriro elkar gaitezen eta bidea elkarrekin egin dezagun.
33. Maite dudan eta maite nauen pertsona horren kualitateak bisualizatzen ditut.
34. Egunetik egunera ilusionatuago sentitzen naiz.
35. Gaurtik aurrera pertsona maitatu bat naizela onartzen dut.
36. Gizaki orok merezi du zoriontsu izatea eta ni banaiz jada.
37. Nire energia oro isurtzen da arin hura nigana erakartzeko.
38. Zerbait zoragarria gertatuko da laster.
39. Ematen dudan maitasun oro biderkaturik jasoko dut.
40. Pertsona hobea izango naiz, eta une bakoitzean jakingo dut nola jokatu.
41. Nire emozio negatiboak kontrola ditzaket.
42. Nire bizitzan dauden pertsonak balioesten ditut
43. Gauzak behartu gabe gerta daitezen uzten dut.
44. Maitasuna askea da eta aske dator
45. Ongizatea ematen didaten jarduerak egiten ditut.
46. Badakit zer nahi dudan nire bizitzarako.
47. Bizitza oso bat izatea posible da.
48. Oso maitatua naiz, asko maite nau.
49. Kezkatzen nauen sentimenduren bat baldin badut, joaten uzten diot.
50. Positiboa den zerbait pentsatuko dut.
51. Badakit zer nahi dudan eta unibertsoari eskatzen diot.
52. Hauxe da neure bizitza eta nik erabakiko dut besteen eraginik gabe.
53. Dena nire esku dago.
54. Nire bertuteak erakutsiko ditut.
55. Prest nago maitasuna bizitzeko.
56. Maitasuna nire bizitzara iritsi da eta oso zoriontsu sentitzen naiz.
57. Neure burua zainduko dut, eta hain berezia den pertsona hori ere zainduko dut.
58. Orain senti dezaket neuregan dagoen maitasun guztia.
59. Beti izanen dut maitasuna neure bizitzan.
60. Zoriontsu naiz maitasun hau sentituz.

Elur urte, gari urte
elur urte, maitasun urte
elur urte, oparotasun urte
maitasuna, maitasuna
erromantikoen uharte...




"Maitasuna joaten uztean eta itzuliko denaren fedea edukitzean datza" / "El amor consiste en dejar ir y en tener la fe de que vuelva" (Jane Austen)




Nire esku dago ia dena, baina gainerakoa patuaren esku uzten dut, ongi zaindu ene maitea/ Casi todo esta en mis manos, pero el resto lo dejo en manos del destino, cuidale bien.(Ainara Maia)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina