2016(e)ko uztailaren 19(a), asteartea

MEDITAZIOA NOLA EGIN

Rhonda Byrne “El Secreto”:
“…ikusten ditudan gauza eder guztiak, bizitzen ditudan gauza miragarri guztiak, nigan daude. Begiratu nire inguruan. Ni gabe ez dago ezer. Ez dio axola nor uste naizen, orain BENETAN NAIZENAREN EGIA EZAGUTZEN DUT. Bizitzaren perfekzioa naiz...”
 
Badakizu zertaz ari naizen? Badakizu zergatik liburu hori eta beste antzerako batzuk behin eta berriz dioten desio duzun guztia zure barnean dagoen?

Unibertsoa ordena da. Unibertsoa maitasuna da. Hori bakarrik. Hasieran MAITASUNAren energia zen energia soilik zegoen, eta energia horrek eman nahi zuen soilik, baina ez zuen nori. Beraz, bitan zatitzea erabaki zuen jaso ahal izateko. Ekintza horrekin denbora eta espazioa sortu zen.  


Zergatik? bada, jasotzeko harrera-toki eta une zehatz bat behar da. Horrela, jasotze-energia horretatik iragana, oraina eta geroa kontzeptu mentalak sortu ziren, energiak baliatzen dituena jasotzeko. Gu bi energiak gara aldi berean, eman eta jasotzekoa. Eta iragana, oraina eta geroa sortzeari esker, sentitu, oroitu eta sortu daiteke. Jasotzearen emozioa senti daiteke. Jaso izanaren emozioa oroit daiteke. Eta oraindik ukan ez duguna jasotzea desira daiteke.  Eta ez dugunez, eza sentitzen da, eta hortik gure emozio negatibo oro datoz.
 
"Denbora" pasa ahala, gero eta gehiago jabetu gara jasotzearen energiaz eta une jakin batean ez duguna desiratzearen ezaz, eta ahantzi zaigu gu garela bi energia aldi berean, baita gugan dagoen ematearen botere hori ere. Eta ahantzi zaigu ohartzen ere bai gure desirak egikaritzeko beharrezkoa dela "ez denboraren" kontzeptuarekin eta ematearen energiarekin identifikatzea, horrela sentitzeko desiratzen duguna jadanik badugula, gure indar osoz horrela dela sentitzea, errealitatea osatzen duten partikula subatomikoak gure pentsamendu-emozioak jasotzeko itxaroten ari diren ispilu dira, eta lan egin dezaten gure desira oro egia bilaka daitezen.  Hasi praktikatzen zure indar oroz eta ikusiko duzu zein azkar heltzen diren emaitzak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina