2017(e)ko abuztuaren 27(a), igandea

IZAN NADIN NI HOBEA

IZAN NADIN NI HOBEAGO BAT

Nire bizitzan txikitu egin naiz, eta ez dut ezagutzen nire benetako tamaina, eta horren ondorioz, lortu dezakedana baino gutxiago eskatzen diot neure buruari. Egotik abiatuta bizi garenez, garena baino gutxiago garela itxura egiten dugu denok.

Ordenaren Legeak ezartzen du ez dugula nahi duguna lortzen, baizik eta garena.

Sekretua izatean datza, ez egitean. Ekintzaile Kontzienteak bere barnean bere egitasmoan ikustea espero duen hedapena aurkitzen du. Barne-indarra sortzen du. Ikusi nahi duen aldaketa aurreikusten du bere baitan formatan.

Desiratutakoa jadanik errealitatea izanen balitz bezala joka ezazu. Ohartu gabe, horretan egonen zara.



Antonio Machado
ANOCHE CUANDO DORMIA
BART LO NENGOELA

Bart lo nengoela

amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Iturri bat isurtzen zela
ene bihotz barnean.
Esan: ura, zein ubide ezkututik
zatoz nigana
bizi berriko iturburua
bertatik ez baitut oraino edan? 

Bart lo nengoela
amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Erlauntza bat nuela


ene bihotz barnean;

eta urrezko erleak
bertan egiten zuten
samintasun zaharretatik
argizari zuria eta ezti gozoa. 

Bart lo nengoela
amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Eguzki bero batek dirdira egiten zuela
ene bihotz barnean;
Beroa zen, izan ere 
berotzen baitzuen etxe guztia;
eta eguzkia zen, izan ere argitzen baitzuen
eta negar eginarazten. 

Bart lo nengoela
amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Jainkoa berbera nuela 
ene bihotz barnean. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina