2017(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

KONTZIENTZIA: AZTERTZEN, PROBATZEN, BIZITZEN. OHARTZEA.

HUSTU ADIMENAK ETA IREKI GAITEZEN!

- Askatzen, bizitzen eta bizipenek eraman gaitzaten ikas dezagun. IRATZARRI! POZTU BIZIRIK EGOTEAZ! eta eskerrik asko, nire oroitzapenetako gazte hila, iratzartzeagatik eta bizirik nagoela oroitarazteagatik.

- Hiru ohartze mota daude:

1. Kanpoko munduaz ohartzea: objektuak eta gertaerak orainean zentzuen bidez jasotzea.
2. Barneko munduaz ohartzea: orainean barnean gertatzen zaiguna zentzuen bidez jasotzea.
3. Fantasiaz ohartzea: azaltzearen, imaginatzearen, pentsatzearen, planifikatzearen jarduera mentala.


ORAIN 
ORorengAIN



ORorengAIN
Orain ni, ORorengAIN.
Hori soilik da.
Inongo eskuizkribuk edo zirriborrok ez du bizirauten
espekulatzeko,
erre baititut.
Inongo ediziok ez du datarik,
inprimitutako ezer ez dut bereizten
ez dut zenbakitzen ez eta saiatzen ere.
eusten duzun bezala, bildumagile,
ez duzu balioetsiko.
Ez jarri poema hau zure apalean, kritiko,
paper berezia airean desagertzen baita.
Irakurri; hori da dena.
ororen gain momentua hau da
gure sakramentuaren hostia hartzeko
desagertu aurretik.
Hau da dagoen guztia.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina