2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

NOLA JOKATU PENTSAMENDU IRRAZIONAL NEGATIBOEN AURREAN

NOLA JOKATU PENTSAMENDU IRRAZIONAL NEGATIBOEN AURREAN:  

- Izan gaitezen kontziente pentsamenduek gure jokaeran eta emozioetan duten eragina. Pentsamenduak geure buruekin ditugun bakarrizketa horiek dira, inguratzen gaituen errealitatea eta gu geu interpretatuz. Baina frogatu beharreko hipotesiak besterik ez dira. 

- Pentsamenduak identifikatu, zehaztu zein neurritan objektiboak diren errealitateaz egiten ditugun interpretazio horiek. Eta zenbaiteraino diren gure baimenik gabe sartu zaizkigun polizoiak, arrazoirik gabe sufriaraziz. Alarma pizten da beldurra, angustia edo tristura bezalako emozio negatiboak sortzen digutenean. Orduan, polizoia edo ezkutuko bidaiari horri maskara ken diezaiogu eta aztertu arrazionaltasunari buruz eta errealitatearekiko egokitzapenari buruz. 

- Aztertu, frogatu behar diren hipotesiak soilik direla jakinik, eta zerbait pentsatzeak ez duela zertan egia izan. 

Nola aztertu pentsamenduak errealitatera doitzen badira:

- Errealitatearen zein datu objektibo sustengatzen eta ezerezten duten pentsamendu hori. 

- Zein argudioekin defendatuko litzateke pentsamendu hori beste pertsona baten aurrean. 

- Zein aukera dago pentsatzen den hori gertatzeko. 

- Beste pertsona batek edukiko balu, zer esango nioke nik frogatzeko ez duela arrazoirik. 

- Hori al da modu bakarra egoera interpretatzeko edo beste batzuk ere badaude. 

Nola aztertu egoera emozionaletan eta jokaeretan eragiten duten: 

- Nire helburuak lortzen laguntzen al dit? 

- On egiten dit edo min, bestalde? 

- Nola eragiten dit nire animo-egoeran? 

- Nola eragiten du nire jokaeran? 

Nola aztertu zer gertatuko litzatekeen pentsatzen dena egia dela? 

- Pentsatzen dudana zuzena bada ere, benetan katastrofe bat al da? 

- Zein ondorio erreal izango lituzke niretzat gertatuko balitz? 

- Horrela bada, justifikatuta al dago ni horrenbeste desegitea? 

- Txarra gertatzen bada, betiko izango da? edo behin-behinekoa? 

Bestelako pentsamendu alternatibo batzuk bilatu: 

Behin pentsamenduak identifikatu eta aztertzean, negatiboak positiboengatik ordezkatu behar dira. Zaila da, zeren eta egoera negatiboetan dena beltz ikusteko joera dugu. Baina jakin dezagun edozein egoeratan argi-errainu bat dagoela. Eginkizuna errazagoa izango da positibo pentsatzearen ariketa hau egokituko balitz gorputz eta adimen batean non lasaituak diren erlaxazio eta arnasketa teknika egokiekin. Eta, edozein kasutan, eginkizuna zail denean, gogora dezagun oso baliagarria dela profesional baten aholkularitza. 


Hautsi ditzagun kateak 
aska nazazu, Mari! 
anti eta mamarro atzean utziz
jauzi egin eta prixt! 
Gau beltza dator adieraztera
BIZIRIK GAUDELA
beldurra sentitzen dugulako
pil-pil gure erraietan. 
Urak dakarrena 
urak daroa
tigre bat
harria
herria
irria
orri zuria
urria da 
erantzunik gabeko galderak 
barnean ditudalarik. 
(Ainara Maia Urroz)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina