2017(e)ko abenduaren 29(a), ostirala

INDIAKO ESPIRITUALTASUNAREN LAU LEGEAK

INDIAKO ESPIRITUALTASUNAREN LAU LEGEAK

https://www.youtube.com/watch?v=NCjcRrqCyio (Etorne Aranburu Odria)

1. IRITSITAKO PERTSONA DA PERTSONA EGOKIA. Inor ez da gure bizitzetara kasualitatez heltzen, inguruan ditugun pertsona oro, gurekin elkar ekintzan, hor daude zerbaitegatik, ikasarazteko eta aurreratzeko egoera bakoitzean.

2. GERTATZEN DENA DA GERTA ZITEKEEN GAUZA BAKARRA. Gure bizitzetan gertatzen den edozer ez litzateke beste modura gertatuko. Ezta xehetasunik txikiena ere. Eta honako hau ere ez da: "Hau egin izan banu, bestela izango litzateke...". Ez. Gertatu zena da gerta izan zitekeen gauza bakarra, eta horrela izan behar zuen lezio hori ikasteko eta aurrera jarraitzeko. Gertatzen zaizkigun egoera guztiak gure bizitzetan perfektuak dira, gure adimenak eta egoak erresistentzia jartzen badute ere eta onartu nahi ez izan.

3. HASTEN DEN EDOZEIN MOMENTU DA ZUZENA. Dena une egokian hasten da, ez lehenago, ez geroago. Gure bizitzatan zerbait berria has dadin prest gaudenean, han hasiko da.

4. GAUZA BAT BUKATZEN DENEAN, BUKATZEN DA. Hain sinple. Zerbait bukatu bada gure bizitzetan, gure garapenerako da; beraz, hobe da uztea, aurrera jarraitzea y aurreratzea aberasturik esperientzia horrekin.



Ez dut kasuala denik zu orain hau irakurtzen egotea, testu hau gure bizitzetara iritsi baldin bada gaur, prest gaude ulertzeko inolako euri-tantarik noizbait ez dela erortzen okerreko tokian.
ZURE BIZITZAN IRISTEN DA MOMENTU BAT DRAMA OROTIK ALDENTZEN ZARELA ETA DRAMA HORI SORTZEN DUTEN PERTSONETATIK. BARRE EGINARAZTEN ZAITUZTEN PERTSONEZ INGURATZEN ZARA.
Ahaztu txarra y onean finkatu. Ongi tratatzen zaituen jendea maite duzu eta egiten ez dutenengatik otoitz egiten duzu.
Bizitza laburregia da zoriontsu izaten ez saiatzeko.
Erortzea bizitzaren zati da, berriro ere zutitzea bizitzea da.

ESKERRIK AUNITZ!

Neure barnean bakea egon dadila.
Izatera irits naitekeen horretan fedea izatea.
Fedetik eta besteengandik sortzen diren aukera infinituak gogoratzea.
Jaso ditudan dohainak erabil ditzadan eta pasa jaso dudan maitasuna.
Neure buruarekin pozik egon nadin naizen bezalakoa izateagatik.
Ezagutza hauek neure hezurretan sar daitezela, neure arimari utz diezaiodan kantatzen, dantzatzen, otoitz egiten, eta maitatzen. Denontzako nago hemen.



2017(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

KONTZIENTZIA: AZTERTZEN, PROBATZEN, BIZITZEN. OHARTZEA.

HUSTU ADIMENAK ETA IREKI GAITEZEN!

- Askatzen, bizitzen eta bizipenek eraman gaitzaten ikas dezagun. IRATZARRI! POZTU BIZIRIK EGOTEAZ! eta eskerrik asko, nire oroitzapenetako gazte hila, iratzartzeagatik eta bizirik nagoela oroitarazteagatik.

- Hiru ohartze mota daude:

1. Kanpoko munduaz ohartzea: objektuak eta gertaerak orainean zentzuen bidez jasotzea.
2. Barneko munduaz ohartzea: orainean barnean gertatzen zaiguna zentzuen bidez jasotzea.
3. Fantasiaz ohartzea: azaltzearen, imaginatzearen, pentsatzearen, planifikatzearen jarduera mentala.


ORAIN 
ORorengAIN



ORorengAIN
Orain ni, ORorengAIN.
Hori soilik da.
Inongo eskuizkribuk edo zirriborrok ez du bizirauten
espekulatzeko,
erre baititut.
Inongo ediziok ez du datarik,
inprimitutako ezer ez dut bereizten
ez dut zenbakitzen ez eta saiatzen ere.
eusten duzun bezala, bildumagile,
ez duzu balioetsiko.
Ez jarri poema hau zure apalean, kritiko,
paper berezia airean desagertzen baita.
Irakurri; hori da dena.
ororen gain momentua hau da
gure sakramentuaren hostia hartzeko
desagertu aurretik.
Hau da dagoen guztia.




2017(e)ko abuztuaren 27(a), igandea

IZAN NADIN NI HOBEA

IZAN NADIN NI HOBEAGO BAT

Nire bizitzan txikitu egin naiz, eta ez dut ezagutzen nire benetako tamaina, eta horren ondorioz, lortu dezakedana baino gutxiago eskatzen diot neure buruari. Egotik abiatuta bizi garenez, garena baino gutxiago garela itxura egiten dugu denok.

Ordenaren Legeak ezartzen du ez dugula nahi duguna lortzen, baizik eta garena.

Sekretua izatean datza, ez egitean. Ekintzaile Kontzienteak bere barnean bere egitasmoan ikustea espero duen hedapena aurkitzen du. Barne-indarra sortzen du. Ikusi nahi duen aldaketa aurreikusten du bere baitan formatan.

Desiratutakoa jadanik errealitatea izanen balitz bezala joka ezazu. Ohartu gabe, horretan egonen zara.



Antonio Machado
ANOCHE CUANDO DORMIA
BART LO NENGOELA

Bart lo nengoela

amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Iturri bat isurtzen zela
ene bihotz barnean.
Esan: ura, zein ubide ezkututik
zatoz nigana
bizi berriko iturburua
bertatik ez baitut oraino edan? 

Bart lo nengoela
amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Erlauntza bat nuela


ene bihotz barnean;

eta urrezko erleak
bertan egiten zuten
samintasun zaharretatik
argizari zuria eta ezti gozoa. 

Bart lo nengoela
amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Eguzki bero batek dirdira egiten zuela
ene bihotz barnean;
Beroa zen, izan ere 
berotzen baitzuen etxe guztia;
eta eguzkia zen, izan ere argitzen baitzuen
eta negar eginarazten. 

Bart lo nengoela
amestu nuen, ilusio bedeinkatua! 
Jainkoa berbera nuela 
ene bihotz barnean. 

2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA

ZUBIAK ERAIKITZEN EDOTA KONPONTZEN
Zer daki pertsona batek eraginkortasunez komunikatzen denean? 

1. Aktiboki entzutea, hitzez eta ez-hitzez, entzuna sentitzeko.
2. Enpatikoa izatea, bestearen tokian jartzeko.
3. Asertiboa izatea, norbere tokian mantenduz, mugak finkatuz.
4. Egoera den bezala onartzea, aitortzea, gauzak pertsonalki ez hartuz.
5. Norbere egoera egokia, ongi egotea:  Mindfulness edo arreta osoa, epaiketarik egin gabe, barruko arretaz hemen eta orain egotea, arnasa hartuz.

 https://www.youtube.com/watch?v=LAOICItn3MM&feature=youtu.be



ENPATIA: SENTIMENDUAK LAGUNTZEKO GIDA

1. Adi entzun eta isiltasuna mantendu: buruarekin baietz esan besteak hitz egin bitartean.
2. Sentimenduari izenak jarri
3. Zure desioak azaldu
4. Solidaritatea edo elkartasuna azaldu
5. Denbora eman



OREKA EMOZIONALERAKO PROPOSAMENAK: LAU AKORDIOAK (Miguel Ruiz)

1. Hitzen garbitasunaren akordioa.
2. Gauzak kontu pertsonal bat izango balitz bezala, hartzeari uzteko akordioa.
3. Besteen inguruan inposizioak egiteari uzteko akordioa
4. Aurreko hiru akordioei dagokionez bakarrik ahalik eta gehien egiteko akordioa.



SENTITU 
PENTSATU
EKIN

ETA BETI GOGOAN IZATEA: EDOZEIN EGOERATIK ZERBAIT IKASIKO DUT KONTZIENTZIAZ. 

ADI, IZAN HADI!





HITZEZ ETA EZ HITZEZ ERAGINKORTASUNEZ KOMUNIKATZEA honako hau da: 

1. ARRETA AKTIBOA - enpatia: islatzea, izendatzea, laguntza eskatzea. Arreta osoa edo mindfulness praktikatzea egunero. 
2. ASERTIBITATEA - argi adieraztea nik pentsatzen eta sentitzen dudana, baina mindu gabe bestea. 

Komunikazioa lore baten gisakoa da, eta lore horren petaloak lau dira:
1. KRITIKAK ETA GORAIPAMENAK: jokaera deskribatzea garrantzitsua da.
2. GATAZKAK: entzute aktiboa.
3. BERRI TXARRAK: emozioak deskribatzea. 
4. EZETZA: eskubideak eta betebeharrak inplikatuta daude bi aldeetan, eskatzea (eta ez exigitzea) garrantzitsua da eta ni naizena baiestea eta ezetz esateko eskubidea ere neurea da. 


2016(e)ko abenduaren 29(a), osteguna

URTEAREN AMAIERARAKO BI ERRITUAL

 

Urte amaierako energia aukera ona ziklo bat ixteko, urte honek oparitu dizun guztia jasotzeko eta nire garapen eta ongizaterako hurrengo urratsetarako prest egoteko. Erritual hauek hori egiten lagunduko didate. Bestela, zikloa ongi ixten ez baditut, iraganeko minak etorkizunera eramango ditut. Jarrerazko emozioak, oroitzapenak eta patroiekin kargatzen segituko dut eta 2017an hobe egoteko nire desira oztopatuko. Nire zikloen zauri irekiek kalte egingo didate harremanetarako, ongizaterako, zorionerako, arrakastarako eta bizitzaren aurrera egiteko.

Orain da momentu ona zikloak ixteko eta desiratzen dudan bizitzako esperientzia berri baterako prestatzeko. Erritualak esperientzia zoragarriak dira nire indarra, segurtasuna eta botere pertsonala handitzeko kontzienteki erabiltzean. Emozionalki ez desintegratzen laguntzen didate, eta nire izaerarekin konektatzen, sakonki neure burua zaintzen. 



Honako bi erritual hauek urteko aldaketa bizitzeko balioko digute, gure etapa-aldaketa pertsonal eta espiritualerako. 

1. errituala: "Urteko zure bidaia itxi”

 
Helburua aurtengo gure opariak eta ikaskizunak jasotzea da geure burua indartzeko. 

PRESTAKETA:
  • Marra zuzen bat jarri lurrean (zinta bat, bufanda bat edo nolabait ere margotuta)
  • Marraren hasiera 2016ko urtarrilaren 1a da. Marraren bukaera 2016ko abenduaren 31a.
  • Marraren ezkerraldea hutsik dago erritualaren hasieran.
  • Marraren eskuinaldean hasi aurretik jarri 15-20 objektu sinboliko marran zehar (harritxoak, kontxak, loreak, lumak...). Garrantzitsuena ez da zenbat baizik eta marran zehar banatuta egotea.
  • Musika prestatu errituala iraun bitartean entzuteko.
  • Denboraren marraren bukaeran kandela batzuk jarri. 2017 urtea sinbolizatzen du. 
  • Zapi batzuk, kojinak edo mantak prest eduki atseden hartzeko gogoa badugu. 
  • Lasaitasun giro bat sortu, argi leunarekin, intzentsua edo nahi duzuna.
EGITEA:
  • Musika jarri.
  • Marraren hasieran jarriko gara. Prest 2016an gertatu zaizkidan gauza garrantzitsuetatik pasatzeko.
  • Itxi begiak eta sakon arnas hartu. Etenik gabe arnasa hartu 5 ziklotan.
  • Hasi ibiltzen eta utzi oroitzapenei etortzen. 
  • Gertakizunen bat burura etorriz gero, gelditu puntu horretan, begi itxiekin.  Une lasaitasunez bizi dut, film bat begira ariko bagina bezala.
  • Une honetan ikaskizun bat dagoela oroitzen dugu, opari bat guretzat. 
    • Posible da une hortan ez ikusi izana edo ez ohartzea oraindik, baina orain prest nago 2016ko handitzeko aukera guztiei heltzeko. Orain egoera hartatik kanpo nago eta desberdin begiratzen diot. Orain kontzienteki ohartzen naiz onaz edo berriaz.
  • Ikaskizuna ikusi eta ulertzen dut, zabal arnas hartzen dut.
  • objektu-sinboloetako bat hartzen dut eskuinetik eta eskerrak emanez barnetik gertatutakoagatik eta eman didanagatik. Poliki joan makurtzeko edo goratzeko.
    • Objektu-sinboloak ikaskizuna esan nahi du. Beti nirekin daramat aurrera nire bidaian.

“Neguaren erdian neure barnean aurkitu nuen uda garaitezina.” A. Camus

  • Marran aurrera goaz denboran, poliki, begi itxiekin, beti nirekin konektaturik, eta oroitzapenak datozen tokian geldituz. Eta bakoitzean, ekarri didan opariarekin konektatzen dut eta sinbolikoki jasotzen.
  • Zenbait oroitzapenekin errepikatzen dugu, daukagun energiaren arabera, esperientziaren arabera, 3-7 oroitzapen edo.

    • Ez dago denbora mugarik.
    • Oroitzapen gehiegik sakabana gaitzake eta gehiegi nekatu. Zaindu gaitezen.
  • Marraren bukaeran gelditu eta ireki begiak.  Geurekin gure ikaskizunak eta opariak ditugu gure hazkuntzarako, 2016ak emandako aukerak hazteko. Orain gure eskuetan ditugu kontzienteki eta opari dira 2017a hasteko osoago, indartsuago, gure botere pertsonalarekin gure eskuetan.
  • Aurrera begiratu, 2017ra, eta gure etapa berria marraren bukaeratik. 
  • Hartu kontzientzia nor garen orain eta gaur. Gure ikasteko eta hazteo gaitasunean konfidantza dugula sentitu, aurrera segitzeko.
Orain 2017a hobe has dezakegu. Zorionak! seguru urte on bat izango dugula!

 
ERRITUALAREN ONDOREN:
  • Zainduko gara eta denbora hartuko dugu atseden hartzeko, lasai egoteko, konektaturik egoteko.
  • Hartu gatz lurrintsudun bainu bat, lasaigarria... masaje lasaigarri bat eman gure gorputzari...
  • Gu geu geure burua, eroso eta polit ikusten dugun arropa horrekin jantziko gara.
  • Hartu zerbait arina: infusioa, fruta edo barazki-zopa.
Atera bizitzara, gurekin konektaturik, gure gaitasunekin eta jakinduriarekin. 2017 zoragarri batengatik!

ERRITUALA INDARTZEKO:
Nahi badugu:
  • Gure objektu-sinboloak gabonetako zintzilikario edo adorno bilakatu.
  • Hitzak jarri ikaskizun edo opari bakoitzari.
  • Dekoratu gabonetako zuhaitza, jaiotza, aldare txiki bat ere egin dezakegu horiekin.

2. errituala: “urte berria, modu berria”

 
Helburua "jadanik nahi ez dudana eta balio ez didana" askatzea da eta "berria  eta nahi dudana erakartzea". 

Taldean egiteko proposamena da afarirako edo urte amaierako topaketa baterako.
Taldean egitea da helburua eta ahots gora, gure erabakiekiko konpromisoa indartzeko baina bakarka eta intimo ere egin daiteke.

PRESTAKETA:
  • Esertzeko aulkiak edo kojinak hartu eta zirkulu bat egin.
  • Erdian kandela batzuk edo su txiki bat jarri papertxoak erretzeko.
  • Pixka bat perfumaturiko ur bete bol jarri.
  • Musika jarri girotzeko, alaia nahi bada.
  • Paperak eta zerbait idazteko.
EGITEA:
  • Bakoitzak bizpairu gauza idatzi atzean utzi nahi dituenak. Adibidez: " 2016an etengabeko kexazko jarrera uzten dut orain eta hemen; laneko indezisioa uzten dut orain eta hemen; 2016an uzten dut komunikazio agresiboa;...
  • Bakoitzak bizpairu gauza idatzi bizi, indartu, egin nahi dituenak 2017an. Adibidez: "2017an sentitzen dudana esateko gaitasuna bizi dut; 2017an nire alaitasuna aktibatzen dut; 2017an neure burua goxotasunez maitatzeko gaitasuna garatzen dut;...
Txandaka:
  • Bakoitza altxa eta irakurri egiten du 2016an uzten duena, sutan erre eta bere tokira itzultzen da. 
  • Bisualizazio txiki bat egin denek bukatu dutenean, norbaitek gida dezake: "Irudikatu ate bat, denbora banatzen duen ate bat eta duen guztia; gainean zera idatzita duen ate bat: 2016 atzo, zaharra, iragana. Ixten da. Eta bestaldean beste ate bat. Argizko ate bat gainean zera idatzita duena: 2017 gaur, bihar, aurrera. Eta irekita dago momentua denean sar zaitezten. 
  • Gero bakoitza altxatzen da eta ahots gora bere 2017ko konpromisoak irakurtzen ditu. Erdira joan, hatzekin busti pixka bat aurpegia bataio bat edo izaera berri bat sinbolizatzen duena.  
  • Borobila ixten da. Denek bukatu dutenean, eskutik heldu eta zerbait kanta dezakegu, txalo egin, oihukatu... “Urte berri on 2017!”,
 https://cienciainterior.com/2-rituales-esenciales/?inf_contact_key=9ded7383362a99ed77e0e5c14b6c0412808e472635e26d6918b48a5f7e59f6c7


2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

GALERA- DOLUA NOLA EGIN

GALERA-DOLUA

Lehendabizi dolua egingo dugu, eta gero pertzepzio-posizioak.
Kasu hau nire kidearena da.
Itxi begiak eta beti nire ondoan egongo den pertsona batengan pentsatuko dut. Espazioan fokalizatuko dut, hatzaz adieraziko dut eta toki hori oroituko dut.
Nire kidearekin gozatzen ari naizen eszena bat bizituko dut eta bizi egingo dut.

Esan zein balore elkarbanatu izan nituen nire kidearekin (kontuan hartuko ditut) eta zeintzuk ikasi ditudan berarengandik (kontuan hartuko ditut). Barnean eskerrak emango ditut.

Balore horiek irudikatuko ditut (...), eta nahi dudan koloreko globo baten barruan jar ditzakedala irudikatuko dut; balore horiek izarren gisa dirdira egiten dute globoaren barnean.
Nire etorkizuneko bidea irudikatzen dut eta adierazten dut. Jadanik hegan doa globoa nire ondoan beti egongo den pertsona bisualizatu dudan tokian.
Globoa etorkizunaren gainean geratzen hasten da eta mila koloretan lehertzen da, eta balore horiek guztiak nire etorkizuneko bidean barreiatzen dira.

(Balore horiek errepasatuko ditut) balore horien izar horiek guztiak.
Izarrak kartak bilakatzen dira eta karta bakoitzean mota guztietako pertsonen aurpegiak ikus ditzaket, balore horiek haragiztatzen dituzten pertsonak (agureak, haurrak...). Aurpegi horiek gorputzetan haragiztatzen dira eta ohartzen naiz nire etorkizuneko bide horretan balore horiek dituzten pertsona asko daudela; banabil eta dakusat. Nire etorkizunean itxaroten nauten adin guztietako pertsona horiek ikusten ditut nabilen bitartean eta haiengan nire kidea ezagutzen dut.
Begiratzen dut, eta nahiko dela uste dudanean, itzuliko naiz pertsona horiek nirekin eramanez (hau baliabide bat litzateke).

Orain, pertzepzio-posizio biak ezartzen ditugu.
Gaurtik bera non dagoen ikusten dut, eta energia desberdin batez nolakoa den ikusten, eta nire barnetik mezu bat igortzen diot.
Bere tokian jartzen naiz, eta galdetzen diot: nola zaude? Niretzako mezuren bat duen galdetzen diot. Adibidez, maite nauela erraten badit, hori sentitzen dut eta arnasten. Ainguratze bat egiten dugu, eta nire tokira eramaten dut. Ongi nago? Atera naiteke.


DUELO DE PERDIDA

Primero hacemos el duelo y luego las posiciones perceptivas.
Este caso es de tu compañero.
Cierra los ojos y piensa en una persona que siempre va a estar a tu lado.
Focalízalo en el espacio, señálalo con el dedo y recuerda ese lugar.
Revive una escena en la que estuvieras disfrutando con tu compeñero y revive esa escena (VAC).
Dime qué valores has podido compartir con tu compañero (los tienes en cuenta) y cuales has aprendido de el (los tienes en cuenta). Agradece intermamente.
Imagina esos valores (...), e imagina que los puedes poner dentro de un globo del color que quieras y que esos valores brillan como estrellas dentro de él.
Imagina tu camino futuro y señálalo. Imagina que el globo se va volando por el lugar por el que has visualizado a la persona que siempre va a estar a tu lado.
El globo empieza a flotar hacia tu futuro y estalla en mil colores y todos esos valores se desparraman en tu camino futuro.
Todas esas estrellas de....(repasa esos valores).
Las estrellas se convierten en naipes y en cada uno de ellos puedes ver las caras de personas de todo tipo, personas que encarnan esos valores (ancianos, niños, etc).
Esas caras se encarnan en cuerpos y te das cuenta que en tu camino futuro hay muchas personas que encarnan esos valores y vas andando y viendo a esas personas de todas las edades que te están esperando en el futuro y en ellos puedes reconocer a tu compañero.
Observa y cuando creas que es suficiente puedes regresar llevando a esas personas contigo (esto puede ser un recurso)
Ahora, establecemos las dos posiciones perceptivas.
Desde el presente le ves donde el está, y como es de una energía diferente, y desde tu interior le envías un mensaje.
Te colocas en la posición de el, y le preguntas ¿cómo estás? le preguntas si tiene algún mensaje para ti...
Si por ejemplo dice que te quiere, lo sientes y lo respiras...
hacemos un anclaje, y te lo llevas a tu posición.
Estas bien? Puedes salir.


2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

ILARGI BETE HANDIA: TOPA, ONENA DIZUT OPA!

2016ko urriaren 16ko ilargi bete handi honek gure bizitzatan energia-aldaketa handi bat sor dezala, energia positiboz eta aktiboz kargaturik. Gauza onek eraman gaitzatela:

  1. ADIO ZAURI FISIKO, EMOZIONAL ETA MENTALEI
sentitu mina eta gero utzi joaten, zauriak itxi daitezen.

  1. ARLO GUZTIETAN ALDAKETA POSITIBOAK EGITEKO AUKERA BERRI BAT
aurrera egiten uzten ez dizun guztia atzean utzi eta aukera berriei eutsi

  1. EKITEKO MOMENTUA ORAIN DA
“egin beharrekoen” zerrendatik gauzak ezabatu eta planifikatu

  1. NIRE BIZITZAN JENDE TOXIKOARI AGUR ESATEKO GARAIA
garbiketa egin eta “utzi joaten”.

  1. HORI BAI, KONTUZ EGO-AREKIN
beste edozein gizaki bezalakoa naiz, ez gutxiago ez gehiago

  1. ENERGIA POSITIBOA ALDE GUZTIETATIK
konektatu energia horrekin eta ingurukoekin



AUKERA BERRI BAT...
NERE BIDEAN SEGITZEN DUT BETI AURRERA...