2012(e)ko uztailaren 12(a), osteguna

BARKATU, SENTITZEN DUT, MAITE ZAITUT, ESKERRIK ASKO: 2012ko uztailaren 12a, osteguna.

...ez errateagatik zenbat maite zaitudan.
Barka muxu eta besarkada urriengatik,
eta adierazteagatik zenbat balioesten nuen zure hurbiltasuna.

Barkatu, ama,
azken urteotan aita eta ama rola
aski ez eskertzeagatik;
barka lorik gabeko gauak
nire loa lasaia ez zelako
eta barka nire oihuengatik.

Barkatu, ulertzen ez ninduzula erranez
oihu egiten nizularik, 
zuk soilik lagundu nahi zenuelarik
eta beti nire ondoan egon zarelarik. 

Barka denbora gehiago eskaini ez izana
zuk niri eskaini didazuna baino gutxiago izan baita.

Gaur, ama, barkamena eskatzen dizut
zurekin ez solasteagatik;
batzuetan nire arazoak kontatzeagatik;
ez emandako maitasun-adierazpenengatik;
gorde ditudan eta zure izena daramaten 
muxu eta besarkada guztiengatik.

Gaur, ama, MAITE ZAITUDALA esan behar dizut
eta eskerrak eman dizkizut 
zure sabeletik sortutako fruitua ni izateagatik. 

Zure alaba izateaz harro nago.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina