2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea

AUSARTU ZAITEZ! aldatu eta bihurtu zure ametsak egia, hautatu zure norabidea (Juanjo Lertxundi)

Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza.
Ikusi eta sentitu egin dezaket, baina ikusi eta sentitu daitekeen hori
ez da ikusten duen benetako izakia.
Nire gorputza nekatua edo asaldatua egon daiteke, 
gaixorik edo osasuntsu, arin edo astun senti daiteke,
baina horrek ez du barne niarekin zerikusirik. 
Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza. 
Desioak ditut, baina ez naiz nire desioa.
Nire desioak ezagutu ditzaket, baina ezagutu daitekeena
ez da benetako ezagutzailea. 
Desioak badatoz eta badoaz, nire kontzientzian dabiltza igeri,
baina ez diote barne niari eragiten.
Desioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Emozioak hauteman eta sentitu egin ditzaket, 
baina hauteman eta senti daitekeen hori ez da benetako hautemailea. 
Emozioak nire baitan dabiltza, 
baina ez diote barne niari eragiten.
Emozioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Nire pentsamenduak ezagutu eta sumatu egin ditzaket, 
baina ezagutu daitekeen hori ez da benetako ezagutzailea.
Pentsamenduak etorri egiten zaizkit eta utzi egiten naute gero,
baina ez diote barne niari eragiten.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Geratzen dena naiz, ezagueradun hautemate gune soil bat.
Pentsamendu, emozio, sentimendu eta desio horien guztien lekuko geldi bat.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina