2012(e)ko urriaren 27(a), larunbata

ZORIONTASUNA LANTZEN EGUNERO (psikologia positiboa)

52 astean errealizatu eta gogobeteko zaituen egunerokoa
1. astea. Izan esker oneko
2. astea. Errituak
3. astea. Ariketa fisikoa
4. astea. Lanaren paradoxa
5. astea. Gauza garrantzitsuak
6. astea. Ontasuna
7. astea. Zailtasuna ikasbide
8. astea. Eman denbora denborari
9. astea. Gozatu bidaiaz
10. astea. Gure harremanak: bikotekidea ezagutu eta hark zu ezagutzea
11. astea. Porrotetik ikastea ala ikastaldian porrot egitea
12. astea. Perfekzionismoa ala optimalismoa
13. astea. 80/20 araua
14. astea. Nork bere burua ulertzeko modua
15. astea. Gizatiarra izateko baimena
16. astea. Osotasuna
17. astea. Esperientzia gorena
18. astea. Gure harremanak: geldialdi egoera
19. astea. Besteengan pentsatzea
20. astea. Bertute bila
21. astea. Izan esker onekoa
22. astea. Atseden erregularra
23. astea. Gure harremanak: nabarmendu ona dena
24. astea. Terapia kognitiboa
25. astea. Aitatasun sena
26. astea. Atzera begira berraztertzea
27. astea. Traumaren ondoren haztea
28. astea. Aukerak kudeatzea
29. astea. Jakin barkatzen
30. astea. Jakin zahartzen
31. astea. Izan zintzoa
32. astea. Ezezaguna dena
33. astea. Inbidia kudeatzea
34. astea. Entzun barneko ahotsa
35. astea. Identitatearen printzipioa
36. astea. Nork bere burua onartzea
37. astea. Arrakastaren ondorioa
38. astea. Gure harremanak: etsai zoragarriak
39. astea. Pentsaera iraunkorra eta garapen-pentsaera
40. astea. Laudorioen belaunaldia
41. astea. Erabakiak hartzea
42. astea. Konfiantza psikologikoa
43. astea. Gure harremanak: logelan
44. astea. Gogobetetze puntu egokia
45. astea. Dirua eta zoriontasuna
46. astea. Koherentzia hutsa
47. astea. Entzun barneko deia
48. astea. Zoriontasun indartzaileak
49. astea. Zoriontasun sakona
50. astea. Egin dezala distira gure argiak
51. astea. Jakituriak ematen du ikuspuntua
52. astea. Berrikusketa: atzera begirakoa
Egunero oroitzekoak

Esan, eta ahaztu egingo dut.
Erakutsi, eta gogoratu egingo dut.
Esku artean jarri, eta ikasi-onartu-barneratu egingo dut.
Benjamin Franklin


Iturria: www. gausartuzentroa.com



1. astea
Izan esker oneko

Robet Emmons eta Michael McCullough psikologoek esperimentuak egin
zituzten pertsona talde batekin, egunero esker oneko sentiarazten zituzten bost
gauza idazteko eskatuz, garrantzia handiagoko zein gutxiagoko bost gauza.
Erantzunak askotarikoak izan ziren, parte-hartzaileen gurasoetatik hasita Rolling
Stones-en musikaraino, egunero jaikitzetik hasita Jainkoa existitzeraino. Kontua
da, egunerokoan bizitzako gertaeren aurrean sentitzen dugun esker ona adierazten
pare bat minutu pasatzeak eragin nabaria izan dezakeela. Kontrol-taldearekin
alderatuta, gauza horiengatik esker ona adierazi zuten parte-hartzaileek,
orokorrean nork bere bizitza estimatzeko gaitasun handiagoa garatzeaz gain,
norberaren ongizatearen eta emozio positiboen maila altuagoa izan zuten:
zoriontsuago sentitzen ziren, asertiboago, kementsuago eta baikorrago ziren.
Gainera, eskuzabalago eta besteei laguntzeko prest agertu ziren. Horrez gain,
hobeto egiten zuten lo, kirola egiteko gogo handiagoa izaten zuten eta gaixotasunsintoma
gutxiago izan zituzten.
Esker ona adierazteko ohitura hartu ondoren ez dugu ezer berezirik gertatzerik
behar zoriontsu sentitzeko. Hala, egunean zehar gertatutako gauza onez errazago
ohartuko gara, eta guztiak zerrenda batean bilduko ditugu. Gure esker oneko
zerrendan sar genezake guretzat garrantzitsua den norbaiten izena, guk edo beste
norbaitek egun horretan egindakotik baloratzen dugun zerbait edo halakoak
idaztearen ondorioz sortutako hausnarketaren bat.

Zer dela eta sentitzen naiz esker oneko? Zer baloratzen dut
nire bizitzan?

……………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………………………………….

Iturria: www.gausartuzentroa.com

ARIKETA
Eguneko esker ona

Aste honetako egun bakoitzean idatzi gutxienez esker oneko sentiarazten
zaituzten bost gauza. Ariketa honen gakoa aipatutako gauzez jabetzeko gogoa
erne izatea da, ez soilik haiek izendatzea. Hori lortzeko, emozioen eta
oroimenaren bidez, idatzitakoa bistaratu edo berriro bizi dezakegu. Esaterako,
gurasoak edukitzeagatik esker ona sentitzen dugula idazten badugu, “gurasoak”
hitza idaztean irudikatu egin ditzakegu; “bikotekidearekin hitz egitea” edo
“lagunarekin hitz egitea” idazten badugu, elkarrizketa horretan bizi izandako
sentipenak berriro bizitzen saia gaitezke.
Egunero esker onak idazteko aholkua jarraitu eta astea bukatu ondoren, komeni
da ariketa bera gutxienez astean behin egiten jarraitzea. Ariketa honen onurak
hain handiak izanik, eguneroko osoan zehar tarte bat eskaini diet asteko esker
onei.

EGUNEKO ESKER ONEN ZERRENDA
1. eguna: Esker oneko sentitzen naiz ………………………………............
……………………………………………………………………………….
2. eguna: Esker oneko sentitzen naiz ...………………………………..........
……………………………………………………………………………….
3. eguna: Esker oneko sentitzen naiz ...………………………………..........
……………………………………………………………………………….
4. eguna: Esker oneko sentitzen naiz ..………………………………..........
……………………………………………………………………………….
5. eguna: Esker oneko sentitzen naiz ..………………………………..........
……………………………………………………………………………….
6. eguna: Esker oneko sentitzen naiz ..………………………………..........
……………………………………………………………………………….
7. eguna: Esker oneko sentitzen naiz ...………………………………..........
…………………………………………………………………………………………….



“Gure arreta zerbaitetan jartzean zerbait hori hedatu egiten da,
eta bizitzaren ontasunean arreta jartzean, ontasun gehiago
sortzen dugu. Aukera berriak, besteekiko harremanak, eta dirua
bera ere maizago hasi ziren bidera agertzen bizitzako edozein
egoeratan esker ona sentitzen ikasi nuenean.”
- OPRAH WINFREY


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina