2012(e)ko urriaren 20(a), larunbata

BARKAMENAREN IPUINA (Bibl.: Hitzak ihesi. Juanjo. Autoedizioa)

- Eskaiozu barkamena.
- Ez dut nahi.
- Zergatik ez?
- Berarena delako errua.
- Eta horrek zer ikusi du barkamena eskatzeko?

Nire txotxongilo-emanaldian puntu horretara iristen nintzen bakoitzean, alde egiteko esaten zidaten, eta batzuetan zerbait botatzen zidaten, edo erotzat jotzen ninduten, edo mozkortzat edo atzeratutzat.

Inoiz ez nuen jakin azaltzen nire munduan barkamena eskatzea ez dela lotsagarria, ez dela besteari arrazoia aitortzea. Barkamena eskatzea elkarrizketari atea zabaltzea da, gatazka batean dagokidan ardura hartzea.

Herriz herri nenbilen neure txotxongiloekin, istorioak asmatuz, baina inoiz ez nuen istorio egokia topatu.
Harik eta, egun batean, ume bat beste bat jotzen ikusi nuen arte, eta nire harridurarako, berehala, jo zuen ume berberak, pailazo profesional baten trebeziaz, erori eta min handia hartuko balu bezala egin zuen. Beste umeak negar egiteari utzi eta barrez hasi zen, negarra barre bihurtu zen, eta gero karkara, beste umea erori eta zutitzen zen bakoitzean.

Aurrerantzean, ez dut barkamenaz hitz egiten, herriz herri barre eta alaitasun istorioak bilatzen ditut, munduari barkamena eskatzen diot hainbeste sufrimenduagatik eta norbere buruaren kontrako zigorragatik.



1 iruzkin:

  1. Kaixo, jada atera dituzula hain gustoko dituzun gaiak (tristura, desamodioa, sufrimendua, abandono…) utzidazu gaiari erantzuten, utzidazu azaltzen nere ustetan zein den zure tristuraren motiboa: ZURE VICTIMISMOA
    Gai triste horietan sakondu ordez hobe zenuke blog hau ikusi:
    https://twitter.com/barretartia
    Zure blog penagarrian sakondu eta ito baino, beti pena ematen zabiltza, beti zu zara biktima, barkatzen gaituzun biktima txit goraipagarria, ez duzu pentsatu zure sufrimenduaren iturria zu zarela?asmatzen dituzun gezur horiek?
    Nere uste apalean gendea aspertu duzu zure penekin eta blog honetan bilatzen duzu nork entzungo zaituen, ni izan nintzen bezelako inoxente bat bilatzen duzu. Que te ahogas en un vaso de agua! zenbat gende dagoen langabezian eta familia bat mantendu beharrean, zenbat gende mileurista eta hipoteka bat ordaintzen desauzioaren meatxupean, zenbat gende elbarritu, zenbat istripu egunero…eta zuk kriston drama montatu duzu gustatzen zitzaizkizun bi tipo ez dutelako zurekin atera nahi izandu, que dramon! hori eguneroko ogia dela neska! nori ez zaio pasa horrelako zeozer? eta aurrera egin dugu, ez gabiltza 4 urtetan blog batean idazten monotemaz: victimismo.

    ErantzunEzabatu