2012(e)ko uztailaren 12(a), osteguna

BARKATU, SENTITZEN DUT, MAITE ZAITUT, ESKERRIK ASKO: 2012ko uztailaren 12a, osteguna.

...ez errateagatik zenbat maite zaitudan.
Barka muxu eta besarkada urriengatik,
eta adierazteagatik zenbat balioesten nuen zure hurbiltasuna.

Barkatu, ama,
azken urteotan aita eta ama rola
aski ez eskertzeagatik;
barka lorik gabeko gauak
nire loa lasaia ez zelako
eta barka nire oihuengatik.

Barkatu, ulertzen ez ninduzula erranez
oihu egiten nizularik, 
zuk soilik lagundu nahi zenuelarik
eta beti nire ondoan egon zarelarik. 

Barka denbora gehiago eskaini ez izana
zuk niri eskaini didazuna baino gutxiago izan baita.

Gaur, ama, barkamena eskatzen dizut
zurekin ez solasteagatik;
batzuetan nire arazoak kontatzeagatik;
ez emandako maitasun-adierazpenengatik;
gorde ditudan eta zure izena daramaten 
muxu eta besarkada guztiengatik.

Gaur, ama, MAITE ZAITUDALA esan behar dizut
eta eskerrak eman dizkizut 
zure sabeletik sortutako fruitua ni izateagatik. 

Zure alaba izateaz harro nago.


2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea

AUSARTU ZAITEZ! aldatu eta bihurtu zure ametsak egia, hautatu zure norabidea (Juanjo Lertxundi)

Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza.
Ikusi eta sentitu egin dezaket, baina ikusi eta sentitu daitekeen hori
ez da ikusten duen benetako izakia.
Nire gorputza nekatua edo asaldatua egon daiteke, 
gaixorik edo osasuntsu, arin edo astun senti daiteke,
baina horrek ez du barne niarekin zerikusirik. 
Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza. 
Desioak ditut, baina ez naiz nire desioa.
Nire desioak ezagutu ditzaket, baina ezagutu daitekeena
ez da benetako ezagutzailea. 
Desioak badatoz eta badoaz, nire kontzientzian dabiltza igeri,
baina ez diote barne niari eragiten.
Desioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Emozioak hauteman eta sentitu egin ditzaket, 
baina hauteman eta senti daitekeen hori ez da benetako hautemailea. 
Emozioak nire baitan dabiltza, 
baina ez diote barne niari eragiten.
Emozioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Nire pentsamenduak ezagutu eta sumatu egin ditzaket, 
baina ezagutu daitekeen hori ez da benetako ezagutzailea.
Pentsamenduak etorri egiten zaizkit eta utzi egiten naute gero,
baina ez diote barne niari eragiten.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Geratzen dena naiz, ezagueradun hautemate gune soil bat.
Pentsamendu, emozio, sentimendu eta desio horien guztien lekuko geldi bat.



BELDUR NAIZ

Tengo miedo de verte
necesidad de verte
esperanza de verte
desazones de verte
X
tengo ganas de hallarte
preocupacion de hallarte
certidumbre de hallarte
pobres dudas de hallarte
tengo urgencIa de oirte
alegria de oirte
buena Suerte de oirte
y temores de oirTe
o sea 
resUmiendo 
estoy jodid@
y radiante
quiza más lo primero
que lo segundo
y tambien 
viceversa.

Mario Benedetti


2012(e)ko ekainaren 3(a), igandea

BALIOESTEN DUT NEURE BURUA, BAINA ZU NIRE ONDOAN EGON ZAITEZEN NAHI DUT

NIRE AMETSETAN

Nire ametsetan
lili xuri bat ikusi dut.
Loreak okerreko garaietan
loratzen dira.
Jaikitzen naizelarik,
handik, halere,
oraindik lore zimelduak
usaintzen ditut.




2012(e)ko maiatzaren 22(a), asteartea

IPUIN BAT: 2012ko lorailaren 22ko astearte honetan

Bi lagun on izan ziren behin. Haiek banaezinak ziren, arima bakarra. Arrazoiren batengatik, haien bideek bi norabide hartu eta bereizi egin ziren.

ETA HONELA HASI:

Nik ez nuen inoiz nire lagunaren berririk izan atzo arte, 10 urte igaro eta gero, kalean zebilela ama aurkitu nuela. Agurtu eta nire lagunaz galdetu nion. Une hartan, begiak malkoz bete eta begietara begiratu nion: atzo hil zen... Ez nekien zer esan, berak begiratzen ninduen eta nola hil zen galdetu nion.

Berak etxera gonbidatu ninduen, hara iristean, gela zaharrean esertzea eskaini zidan, nire bizitzaren zati handi bat han eman nuen, beti hor jolasten genuen nire lagunak eta biok. Eseri egin nintzen, eta bera hasi zen istorio tristea kontatzen. Duela 2 urte gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten, eta sendabidea hiru hilabetez odol-transfusioa jasotzea zen, baina gogoratzen zara bere odola oso arraroa zela? bai, badakit, zurea bezala...

Emaileen bila ibili ginen, eta, azkenean, gizon eskale bat aurkitu genuen.
Zure laguna, gogoan izango duzunez, oso burugogorra zen, ez zuen eskale baten odola jaso nahi izan. Berak esaten zuen zu izan zintezkeela odola emango zuen pertsona bakarra, baina ez zuen nahi zu bilatzea, berak esaten zuen gauero: ez dute bilatzen, ziur nago bihar etorriko dela...

Horrela igaro ziren hilabeteak, eta gauero aulki horretan esertzen zen, zu eserita zauden tokian, eta otoitz egiten zuen harekin gogoratu eta hurrengo goizean etor zintezen. Horrela amaitu zuen bere bizitza eta bizitzako azken gauean oso gaizki zegoen, eta irribarre eginez esan zidan: ama, badakit laster etorriko dela nire laguna, galdetu zergatik eman zuen hainbeste denbora eta eman nire kaxan dagoen nota hori.

Andreak, jaiki, itzuli eta ohar hau eman zidan:

Nire lagun, banekien etorriko zinela, denbora pixka bat behar izan duzu, baina ez dio axola, garrantzitsuena etorri zarela. Orain beste leku batean zain nago, berandu iristea espero dut, baina bien bitartean esan nahi dizut gauero zuregatik otoitz egingo dudala eta zerutik nire lagun maiterik onena zaintzen ariko naizela.

A, gainera, gogoratzen zara zergatik urrundu ginen? bai, nire pilota berria eman nahi ez nizulako izan zen, jaja, ze garai... jasanezinak ginen, beno, oparia esan nahi dizut eta asko gustatuko zaizula espero dut. 
Asko maite zaitu: zure laguna betiko.

'Ez utzi zure harrotasunari bihotzaren gainetik jartzen... Adiskidetasuna itsasoa bezalakoa da, hasiera ikusten da, baina ez amaiera'



Hubo una vez dos buenos amigos. Ellos eran inseparables, eran una sola alma. Por alguna razón sus caminos tomaron dos rumbos distintos y se separaron.

Y ESTO INICIO ASÍ:

Yo nunca volví a saber de mi amigo hasta el día de ayer, después de 10 años, que caminando por la calle me encontré a su madre. La saludé y le pregunté por mi amigo. En ese momento sus ojos se llenaron de lágrimas y me miró a los ojos diciendo: murió ayer... No supe qué decir, ella me seguía mirando y pregunté cómo había muerto.

Ella me invitó a su casa, al llegar allí me ofreció sentarme en la sala vieja donde pasé gran parte de mi vida, siempre jugábamos ahí mi amigo y yo. Me senté y ella comenzó a contarme la triste historia. Hace 2 años le diagnosticaron una rara enfermedad, y su cura era recibir cada mes una transfusión de sangre durante 3 meses, pero ¿recuerdas que su sangre era muy rara?, sí, lo sé, igual que la tuya...

Estuvimos buscando donadores y al fin encontramos a un señor vagabundo.
Tu amigo, como te acordarás, era muy testarudo, no quiso recibir la sangre del vagabundo. Él decía que de la única persona que recibiría sangre sería de ti, pero no quiso que te buscáramos, él decía todas las noches: no lo busquen, estoy seguro que mañana si vendrá... Así pasaron los meses, y todas las noches se sentaba en esa misma silla donde estás tú sentado y rezaba para que te acordaras de él y vinieras a la mañana siguiente. Así acabó su vida y en la última noche de su vida, estaba muy mal, y sonriendo me dijo: madre mía, yo sé que pronto mi amigo vendrá, pregúntale por qué tardó tanto y dale esa nota que está en mi cajón.

La señora se levantó, regresó y me entregó la nota que decía:

Amigo mío, sabía que vendrías, tardaste un poco pero no importa, lo importante es que viniste. Ahora te estoy esperando en otro sitio espero que tardes en llegar, pero mientras tanto quiero decirte que todas las noches rezaré por ti y desde el cielo te estaré cuidando mi querido mejor amigo. ¡Ah, por cierto, ¿te acuerdas por qué nos distanciamos? sí, fue porque no te quise prestar mi pelota nueva, jaja, qué tiempos... éramos insoportables, bueno pues quiero decirte que te la regalo y espero que te guste mucho. Te quiere mucho: tu amigo por siempre.

'No dejes que tu orgullo pueda más que tú corazón... La amistad es como el mar, se ve el principio pero no el final'




2012(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

2012(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

IT ONLY EXISTS THE FUTURE/ ETORKIZUNA SOILIK EXISTITZEN DA

Iragana pasata dago jadanik eta ezin da aldatu, baina garai horretaz dugun pentsaera eta ikuspegia alda daitezke. Txorakeria da orain geure burua zigortzen aritzea aspaldi batean norbaitek sufriarazi zigulako (Louise L. Hay)