2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

GALERA- DOLUA NOLA EGIN

GALERA-DOLUA

Lehendabizi dolua egingo dugu, eta gero pertzepzio-posizioak.
Kasu hau nire kidearena da.
Itxi begiak eta beti nire ondoan egongo den pertsona batengan pentsatuko dut. Espazioan fokalizatuko dut, hatzaz adieraziko dut eta toki hori oroituko dut.
Nire kidearekin gozatzen ari naizen eszena bat bizituko dut eta bizi egingo dut.

Esan zein balore elkarbanatu izan nituen nire kidearekin (kontuan hartuko ditut) eta zeintzuk ikasi ditudan berarengandik (kontuan hartuko ditut). Barnean eskerrak emango ditut.

Balore horiek irudikatuko ditut (...), eta nahi dudan koloreko globo baten barruan jar ditzakedala irudikatuko dut; balore horiek izarren gisa dirdira egiten dute globoaren barnean.
Nire etorkizuneko bidea irudikatzen dut eta adierazten dut. Jadanik hegan doa globoa nire ondoan beti egongo den pertsona bisualizatu dudan tokian.
Globoa etorkizunaren gainean geratzen hasten da eta mila koloretan lehertzen da, eta balore horiek guztiak nire etorkizuneko bidean barreiatzen dira.

(Balore horiek errepasatuko ditut) balore horien izar horiek guztiak.
Izarrak kartak bilakatzen dira eta karta bakoitzean mota guztietako pertsonen aurpegiak ikus ditzaket, balore horiek haragiztatzen dituzten pertsonak (agureak, haurrak...). Aurpegi horiek gorputzetan haragiztatzen dira eta ohartzen naiz nire etorkizuneko bide horretan balore horiek dituzten pertsona asko daudela; banabil eta dakusat. Nire etorkizunean itxaroten nauten adin guztietako pertsona horiek ikusten ditut nabilen bitartean eta haiengan nire kidea ezagutzen dut.
Begiratzen dut, eta nahiko dela uste dudanean, itzuliko naiz pertsona horiek nirekin eramanez (hau baliabide bat litzateke).

Orain, pertzepzio-posizio biak ezartzen ditugu.
Gaurtik bera non dagoen ikusten dut, eta energia desberdin batez nolakoa den ikusten, eta nire barnetik mezu bat igortzen diot.
Bere tokian jartzen naiz, eta galdetzen diot: nola zaude? Niretzako mezuren bat duen galdetzen diot. Adibidez, maite nauela erraten badit, hori sentitzen dut eta arnasten. Ainguratze bat egiten dugu, eta nire tokira eramaten dut. Ongi nago? Atera naiteke.


DUELO DE PERDIDA

Primero hacemos el duelo y luego las posiciones perceptivas.
Este caso es de tu compañero.
Cierra los ojos y piensa en una persona que siempre va a estar a tu lado.
Focalízalo en el espacio, señálalo con el dedo y recuerda ese lugar.
Revive una escena en la que estuvieras disfrutando con tu compeñero y revive esa escena (VAC).
Dime qué valores has podido compartir con tu compañero (los tienes en cuenta) y cuales has aprendido de el (los tienes en cuenta). Agradece intermamente.
Imagina esos valores (...), e imagina que los puedes poner dentro de un globo del color que quieras y que esos valores brillan como estrellas dentro de él.
Imagina tu camino futuro y señálalo. Imagina que el globo se va volando por el lugar por el que has visualizado a la persona que siempre va a estar a tu lado.
El globo empieza a flotar hacia tu futuro y estalla en mil colores y todos esos valores se desparraman en tu camino futuro.
Todas esas estrellas de....(repasa esos valores).
Las estrellas se convierten en naipes y en cada uno de ellos puedes ver las caras de personas de todo tipo, personas que encarnan esos valores (ancianos, niños, etc).
Esas caras se encarnan en cuerpos y te das cuenta que en tu camino futuro hay muchas personas que encarnan esos valores y vas andando y viendo a esas personas de todas las edades que te están esperando en el futuro y en ellos puedes reconocer a tu compañero.
Observa y cuando creas que es suficiente puedes regresar llevando a esas personas contigo (esto puede ser un recurso)
Ahora, establecemos las dos posiciones perceptivas.
Desde el presente le ves donde el está, y como es de una energía diferente, y desde tu interior le envías un mensaje.
Te colocas en la posición de el, y le preguntas ¿cómo estás? le preguntas si tiene algún mensaje para ti...
Si por ejemplo dice que te quiere, lo sientes y lo respiras...
hacemos un anclaje, y te lo llevas a tu posición.
Estas bien? Puedes salir.


2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

ILARGI BETE HANDIA: TOPA, ONENA DIZUT OPA!

2016ko urriaren 16ko ilargi bete handi honek gure bizitzatan energia-aldaketa handi bat sor dezala, energia positiboz eta aktiboz kargaturik. Gauza onek eraman gaitzatela:

  1. ADIO ZAURI FISIKO, EMOZIONAL ETA MENTALEI
sentitu mina eta gero utzi joaten, zauriak itxi daitezen.

  1. ARLO GUZTIETAN ALDAKETA POSITIBOAK EGITEKO AUKERA BERRI BAT
aurrera egiten uzten ez dizun guztia atzean utzi eta aukera berriei eutsi

  1. EKITEKO MOMENTUA ORAIN DA
“egin beharrekoen” zerrendatik gauzak ezabatu eta planifikatu

  1. NIRE BIZITZAN JENDE TOXIKOARI AGUR ESATEKO GARAIA
garbiketa egin eta “utzi joaten”.

  1. HORI BAI, KONTUZ EGO-AREKIN
beste edozein gizaki bezalakoa naiz, ez gutxiago ez gehiago

  1. ENERGIA POSITIBOA ALDE GUZTIETATIK
konektatu energia horrekin eta ingurukoekin



AUKERA BERRI BAT...
NERE BIDEAN SEGITZEN DUT BETI AURRERA...

2016(e)ko irailaren 6(a), asteartea

LA PALETA DEL PINTOR/ MARGOLARIAREN PALETA (mezu gestaltikoak), Claudio Casas

Maitasuna amesten ez den amets bakarra, eta nire ametsa ene Lleo berriro ere ikustea da, lehen bezala, orain eta gero beti elkar maitatzeko eta elkarri laguntzeko (Ainara Maia)
  

PROLOGO/ HITZAURREA


Irakurri dudan liburu hau ez da ez on ez txar. Gehiago da "nola" "zer" baino, eta niri buruz gehiago ikasten laguntzen didate bertako hitzok. Arnas hartu. Jakitea eta dastatzea gizakion gauzak. Nigan iratzarri dute orriok zerbait berria, aldaketaren bat edo beste, hazten laguntzen didatenak, nire argia emateko, nire bizitza argitzeko, gero besteenak argitzeko ere.

OHARTZEKO gonbita originala da atal bakoitza liburuan. Banan-banan irakurtzen ditut ipuin bakoitza, eta batetik bestera gutxienez egun bat uzten dut.

BIDAI ON.

MORIR I/ HIL I

Lehenengo gauza da onartzea noizbait hilko garela. Maitasunak minera eramaten gaitu, pasioak frustraziora eta bizitzak heriotzera. Nire heriotza errealitate bat dela onartzea eta nire bukaeraz kontziente izan. Nola gustatuko litzaidake hiltzea?

Egunen batean hilko naiz, 
ez dakit noiz
ez dakit nola
maitasunak minera eraman nau
pasioak frustraziora eta
bizitzak heriotzera
eramango nau. 
Egunen batean hilko naiz
noizbait 
baina ez edonola
ene senarraren alboan...
seme-alabez inguratuta
biloben begiradapean 
lasai, ohean
egin dudan guztia 
maitasunez eta onez egin dudan sentipenarekin
BIZI ETA MAITATU dudalako. 

DE MIS AMIGOS ANONIMOS: "EL INGLES"/ NIRE LAGUN ANONIMOENGANDIK: "INGELESA"

Ezkongabe egoteak bere eragozpenak ditu, baina ezkondurik egoteak ere bere eragozpenak ditu. Guztiak du bere alde ona eta txarra.

VIA LIBRE PARA TODOS MIS COMPAÑEROS/ NIRE KIDE GUZTIENTZAKO LIBRE

Bizipoza, gozatu, alaitasuna, itxaropena, itxarokizuna, ezustea, grina, pozik, asebeterik, festa, ilusioa, barrea, dibertitu, maitemindurik, zoriontsu, energia...
buru-bihotzean hori guztia bizi dut ene maitearekin orain eta beti familia bat osatuz.
Denborak eta energiak osatuko du ideia hori, egikaritu, arnastu.

LAS PERLAS DEL COLLAR/  LEPOKOAREN PERLAK

Banan-banan.

SHOCK.
Bat-batean dena galdu: 
lana, bikotea, osasuna.  
Perlazko lepokoa puskatu eta
perla guztiak lurrean barreiatuak.
Gainerako gauza garrantzitsuak ahaztu eta
perlak banan-banan biltzeari ekin.

KLIK

Banan-banan nere bizitza osatzen joan. 
Shock-etik klik-era
eta berriro hasi, pixkanaka.  

LA TERMICA/ TERMIKOA

Orriotatik, hitzotatik barneko zerbait doa gora, haratago ikus dezagun. Kontzientzia zabaldu. Argitu gehiago eta hobe. Igo, hegan egin.

EL ARBOL DE LA PAREJA/ BIKOTEAREN ARBOLA

Maitasuna gauza erraza, ala?
Bikotearen hasiera maitasuna da, baina sentimenduak nahikoak al dira bikotean egon ahal izateko?
zuhaitzaren irudira etorriz, maitasuna sustraia da. Maitasuna baldin badago energia dago, eta bizigarri gisa segurtatu behar dut energia hori ibil dadin.
Sustraia eta bizigarria zirkulatzen, enborra irmo dago.
Maite dut? esaten al diozu? biontzako denbora eta energia ematen al diozue? intimitatearen eremua zaintzen al da?
Harrokeria bikote batean pozoia da, zuhaitza pozoitzen du.
Ez aldendu hurbildu nahi duzuna, ez kaltetu eraiki nahi duzuna. Hobe hartu arnas eta gero itzuli.
Merezi du bikotea zaintzea, hazarazi, eta merezi du zuhaitz hostotsua izatea.

Merezi du bikotea zaintzea, 
hazten uztea
eta merezi du zuhaitz hostotsu eta mardul izatea
maitasuna den sustraiekin. 
Maite nuen Leonat, ikaragarri
Asko maite ninduen Leok. 
Asko maite dut Leonat. 
Baina maitasuna eta sentimenduak nahikoak ote dira? 

Maite zaitut,
zu gabeko penak
zu gutxiago zarelako.

¿PARA QUE? /ZERTARAKO?

Energia mugatua da
lehenik zer nahi dudan jakitea da
eta gero zertarako nagoen hemen.

Egiten dudanaren zentzua argitzea
egitekoarekin alineatuz,
orientatzean laguntzen dit.
zertarako? berritzeak
uneoro egokitzen laguntzen dit.


MENTE CONCIPIO

Nire aukera da: 
eraiki edo suntsitu
ene bizitza.
Ez dago beste aukerarik:
eraiki edo suntsitu. 
Nire erabakia eraikitzea
oztopo guztien gainetik
ELKARREKIN ERAIKITZEN HASI GINEN 
GURE MAITASUNEZKO ZUBIA. 

IDENTIDAD/ NORTASUNA

Erabat maitemindurik nago.
erabat maitemindurik egoteak
ez nazala ahantzarazi nor naizen.
NI NAIZ DENA
ETA BESTEA ERE DENA.

WILLIAM C. MORRIS

Mundu honetatik behin bakarrik 
igaroko naiz
nik esan dezakedan hitz atsegin bakar bat bada ere,
egin dezakedan ekintza nobleren bat, 
esan dezadan hitz hori
edota
egin dezadan ekintza hori 
ORAIN. 
Izan ere, ez bainaiz gehiago
hemendik pasatuko.  

A COMER, QUE HAY MAS DE CIEN PLATOS PARA ELEGIR!/ JATERA, AUKERATZEKO EHUN PLATERETIK GORA BAITAGO!

Jaten duguna gara,
baina kontuz eguneroko pozoiarekin
bufet librean denetik dago,
ehundik gora plater
eta aukera dezagun on egiten diguna.

EDUCAR, ¿PARA QUE?/ HEZI, ZERTARAKO?

Hezkuntzaren helburua ez da ezetz esatea edo seme-alabei dena konpontzea; hezkuntzaren helburua da seme-alabei autonomia lortzea irakastea.

NECESITO/  BEHAR DUT

Berarekin hitz egin behar dut; 
ikus nazan eta ikus dezadan
entzun diezadan eta hitzegin diezaiodan 
senti nazan eta senti dezadan. 
Jakin nahi dut zergatik eta nola utzi dion 
ni maitatzeari
esan nahi diot 
mundu honetan gehien maite dudan pertsona dela
eta onartuko dudala bere askatasuna niri ez esateko
baina bai esaten badit 
benetako mirari bat izango da, 
bateratutako bi arimena.  

MORIR II/ HIL II
Bizitza eta heriotza  ulertzeko modu asko daude. Izpiritua, arima, esentzia edo bihotza geure barnean erretzen duten gauzak dira. Haren argia emankorra da eta besteei zabaltzean pizten da. Izpiritua erretzen da eta suaren gisa ingurua aldatzen da. Horrela ulertzen dut bizitzaren eta heriotzaren zentzua, eta horrela zabaltzen dut nire argia gaur.

Ilargi betea atera da
eta gaur ene arimaren eta bihotzaren argia zabaltzen hasiko naiz.



EL ANGEL DE LAS ILUSIONES/ ILUSIOEN AINGERUA

Ilusioen aingerua gauero etortzen da oparitzera; KRISIA zorte bat da, presta nadin aldaketarako!

Triste nago
ene maitea faltan dudalako
goza dezadan tristura hori
gaur mintzen nauen maitasun hau bera da
pozten nauena.
Maitasuna, ilusioak, ideiak eta gogoberotasunak
nirekin ditut,
eskuzabal barreia ditzadan
eta milioika biderkatuko dira.
Ilusioen aingeruak bart piztu ditu banan-banan
bihotz guztien argia.
Horregatik gaur gauean, liburu hau itxiko dut
eta leihora joanen naiz,
itxaroten nauen izarrari begiratu
eta nire bihotza irekiko diot. 

COMIENZA EL SEGUNDO TIEMPO/ BIGARREN DENBORA HASTEN DA
Bizitzaren partiduan denetik gertatzen da, baita galtzea ere, baina ongi jokatuz eta irabaztera ateraz jokatu baldin bada ere, berdinketa, irabaztea edo galtzea gutxienekoa da. 

NI NAIZ ARDURADUN. 
Hazi, armonian egon, besteak berdinetik berdinera onartu eta ulertu, ingurunea zaindu. Nire argiaz distira egin eta gizaterian gehitu umilki. 

A VECES/ BATZUETAN

Batzuetan IZATEAZ gozatzen dut. 

SERENDIPITY

Aurkikuntza baliotsua. Beste gauza bat  bilatzen ari naizelarik aurkitzen dudan altxorra. Begirada berri bat, zabala. Munduan altxor itzelak daude bizirik gaudenontzat. 

https://www.youtube.com/watch?v=ePU2Ux9JIMM

LA QUEJA ¡QUE HISTORIA TERRIBLE!/ KEXA, ZEIN ISTORIO IZUGARRIA!

Kexarik gabe ideiak jaso eta konponbidea bilatu: eraldatu kexa aukera batean, irtenbide batean. 

BALANCE/ BALANTZEA

40 URTE DITUT
eta ordu da bizitzari eskerrak emateko 
eta ematen hasteko. 
Bizitzar eman nahiko nuke
seme-alabak utzi agian
ez ahal da beranduegi izango!
Balantzea positiboa izan da
baina bihotzean min dut
nahiko nuke ene bikote ohia nigana itzultzea
baina hori ez dago nire esku
zorioneko naiz familia ederrak zaintzen nauelako
baita adiskide onek lagundurik ere. 

ORACION DE LA GESTALT/ GESTALT-aren OTOITZA

Ni naiz ni eta zu zara zu
nik neurea egiten dut eta zuk zeurea. 
Ni ez nago mundu honetan 
zure itxarokizunak betetzeko
ezta zu ere nireak betetzeko. 
Ni naiz ni eta zu zara zu
eta kasualitatez berriro elkartzen bagara
EDERRA izango da
bestela ez du erremediorik, 
bestela ere ongi egonen naiz, maite,
familiak eta lagunek zaindurik.  

AXEL Y EL DENTUDO/ AXEL ETA HORZDUNA

Bizitzaren errepikapenak aukera berriak dira akats berak ez errepikatzeko. 

FERNANDO MATÓ A LA GALLINA/ FERNANDOK OILOA HIL ZUEN 

Gaur gauean ez ahal dut nire bizitzako urrezko arrautzen oiloa hilko. Banan-banan gozatuko ditut bizitzako plazerak, minutuz minutu. 

RUBEN EL GRANDE MAS CHICO O EL CHICO MAS GRANDE/ RUBEN HANDI TXIKIA EDO TXIKI HANDIA

IZAN ezarekin ere, funtsezkoa da jolastea eta irribarre egitea. 

ROMAN VIVIA ATAREADO/ ROMAN LANPETURIK BIZI ZEN

Hobeki banago ere, ezetz esaten dut. 
Ezetz esaten jakitea osasuntsua da: gelditu eta ezer egin gabe egotea. 

LA INCONCLUSA DE RAUL/ RAUL-EN BUKATUGABEKOA

Egin gabe uzten ditugun gauzak -bukatugabeak- hazten dira eta itzuli egiten dira behin berriz gure arreta eskatuz eta gure energia hartuz gure bizitzako krisietan.

LUCAS 6:44

Zuhaitza bere fruituengatik ezagutzen da.

MORIR III TERESA CONTÓ SU DOLOR / HIL III TERESAK BERE MINA KONTATU ZUEN.

Mina kontatzearen garrantzia eta arnastea, norbera IZATEA.


MINA KONTATZEAN HAINBAT GAUZA DESKUBRITU  NUEN: 
nirekin ene maitea ez dagoelako sufritzen nuela, 
bera gabe segitzearen beldurrez sufritzen nuela, 
bera gabe segitu nahi ez nuela, 
jadanik ez zirela izango gehiago proiektu batzuk eta norabidez aldatu behar nuela, 
amorrua sentitzen nuela hark ni uzteagatik eta hain azkar etsitzeagatik. 
Bera ezagutu aurretik zoriontsu nintzela ahantzi zitzaidan. 
URTEBETE HONETAN bidea bakarrik egin dut 
eta erabat ongi ez banegoen ere 
hasieran ezinezkoak ziruditen gauzak egitea lortu dudala. 
Gaizki sentitu naiz. 
Bizitzeko gogorik gabe, baina sakonki arnasarekin konektatu -nirekin- 
eta ni neu izatea erabaki dut. 
Hazten ari naiz.

FEDERACION INTERNACIONAL DE DERRAMADORES DE HIDROCARBUROS

Adi egongo naiz ibai eder baten urez gozatzeko.
Zaindu dezagun planeta, etxea, gorputza, geure burua...

BAILEMOS, LA VIDA INVITA!
Dantza gaitezen, musika neure barnean nago eta mugi naiteke. Banabil. Nire barneko jeinu sortzailea pizten dut, orkesta askatzen dut, nire gorputzari baimena ematen diot. Dantza gaitezen, bizitzak deitzen nau!
Onartu, besarkatu bizitzako egoera guztiak eta hala ere dantza egin.

DESENCANTO, DESENCUENTRO

PRESENTZIA: benetako kontaktua, pertsona sentitu, ikutu, hitz egin...

Ordenagailuen garaian erraza da konektatzea eta deskonektatzea, 
edozein tokirekin kontakta dezaket baina ezin dut zurekin kontaktatu. 
Harremanak zailagoak dira orain, inork ez baitu denborarik hartzen maitemintzeko, maiteminarazteko; 
elkarrizketak testu bilakatu dira, argudioak telefono-dei, sentimenduak indirekta. 
„Maitasuna“ hitza testuingurutik kanpo erabiltzen da, segurtasun eza pentsatzeko modu bat da, zeloak ohiturazko bilakatu dira, engainatzea istripu, eta mindua izatea gaur egun naturala da. Ez da bikote harremana bakarrik. Gehiago da giza harremana orokorrean. 
Denbora hartu behar dugu elkar begiratzeko, entzuteko, sentitzeko eta adierazteko, elkarrekin barre egiteko, elkarri galdetzeko, elkar ulertzeko, elkar onartzeko, sentitzeko. Bata bestearekin egoteko hemen eta orain. 
Eta hori dena egin ondoren, deskonektatzeko...



MARIA
Fedea eduki behar da, baina fedeari ere ekintzekin lagundu behar zaio pixka bat. Eta ez inoiz zeure burua axolagabetu. 

Eskatzea libre da. Ezezkoa beti hor dago. Behintzat saiatu...


"EL BOCHA"

Ricardo Enrique Bochini

- Bocha, nolakoa da bizitzan magia edukitzea? 
- Inor ez dagoen tokian jartzen zara, eta markatu gabe dagoenari ematen diozu!

Sinpletasunak eta praktikotasunak orienta gaitzake, sinpletasunean datza ez-ohikotasuna. 

GRACIAS A DIOS/ ESKERRAK JAINKOARI

Eskerrak Jainkoari. 
Gaur honaino iritsi naiz zurekin.
Eskerrik asko osasuntsu nagoelako. 
Eta libre naizelako pentsatzeko. 
Oinak, eskuak eta jatekoa ditudalako. 
Eskerrik asko. 
Egun zoragarria da, eskerrak Jainkoari, eguzkia atera da berriro. 
Eskerrak lurrari, urari eta animaliei. Eskerrak naturari eta loreari. 
Eskerrak sexuari eta maitasunari. 
Eskerrik asko lurralde aberats, handi eta emankor honi. 
Hemen hazi, hezi eta bizi izan naiz. 
Hainbeste jaso dut eta jasotzen ari naiz, gaur bertan. 
Hainbeste ilusio eta itxaropen ditut. 
Eskerrak Jainkoari. 
Eskerrik asko ohartzen hasi naizelako jasotzen dudan guztiaz. 
Eskerrik asko hainbeste behar dudan ogiagatik eta jendeagatik, 
eskerrik asko maitasun eskuzabala jasotzen dudalako. 
Inork ez dit ezer zor, eta hala ere hainbeste daukat. 
Eskerrik asko besteei lagundu dezakedalako. 
Eskerrik asko ohartzen naizelako. 
Nitaz idazten dut eta zuk irakurtzen duzu, eta sartzen uzten nauzu. 
Eskerrik asko. 
Gaur negar egin dut, barre, eman, sentitu, borrokatu, irabazi eta galdu ere bai, eta jarraitu dut.
Hori guztia gaur... eta gehiago!
Eta bihar!
Eskerrak Jainkoari. 
Ohartzen naiz, eta gozatzen, 
eta eskerrak ematen. 
ESKERRIK ASKO BIZITZARI. 

 https://youtu.be/WyOJ-A5iv5I

YO NO CREO EN LAS BRUJAS/ NIK EZ DUT SORGINETAN SINESTEN

Batzuetan pentsatzen dugu norbait sorginkeri bat bota digula ( nire bikotea, nagusia, lagunak,
aingeruko guardak, medikuak...) baina dena ilusio bat da ( nirea)...

GAURKO EGUNA OSPATUKO DUT!

DE MIS AMIGOS ANONIMOS: OTRA DE "EL INGLES"

Pasatuko zait. Pasatuko zait hau ere. Pasatuko zait tristura eta bihozmin hau guztia. Dena pasatzen da.


PARA QUE ESTO/ ZERTARAKO NAGO

Zer egiten dakit?
Zer nahi dut?
Zertarako naiz?
Nago?
Zer egiten dut nire askatasunarekin?
Orain zer?
Zertarako gaude?
Zer egingo dut nirekin?

Nire bizitza, NI, osatzeak energiarekin du zerikusia, nire berotasunarekin, nire esentziarekin.
DARIT, neure erara, gustatzen zaidanera hurbiltzen naiz, ereiten dut, eta hazten da hazia neure baitatik.

Beti ni naiz.
Izan eta egon a tope
irekia eta askea 
ni osoki izateko. 

Ni neu izateko
nire argia eta berotasuna zabaltzeko
nire esentzia.



EL MIEDO NO ES TONTO/ BELDURRA EZ DA ERGELA

Denok dugu beldurra. Beldurra ezagutu- antzeman, onartu, barneratu, entzun, besarkatu eta EKIN!
      
Beldurra da seinale bat ezagutzeko ta horri aurre egiteko tresnak edo bideak hartu behar ditudala ohartzeko...

EL ALUD/ELUR-JAUSIA

Jainkoak eta bizitzak abisatzen dute, baina abisuak entzun behar dira, prefosta!


LA CUNA DE MADERA/ ZUREZKO SEHASKA

Noski hilko garela eta presta dezagun gure sehaska!

Utzi dezagun gure itzala -aztarna hemendik joatean.

ANGELICA

Negar egin negarrik ez dagoen arte, bizirik sentitzeko; negarrik ez egiteagatik hil daiteke-eta.

LA ASAMBLEA DEL CUERPO/ GORPUTZAREN ASANBLADA 

Gure barneko atal bakoitzak ni naizen batasun bat osatzen dute, eta nigandik datozen abisu eta seinaleekin ez haserretu, baizik eta entzun.

LOS HOMBRES Y LAS MUJERES/ GIZONAK ETA EMAKUMEAK

Gizon-emakumeak askotan nahaspilatzen gara, gizon askok neurtzen gehiago dakite gozatzen baino; eta emakume askok gehiago dakigu gozatzen eta bihotzari kasu egiten neurtzen baino. Emakumeek neurtzen jakin dezakegu eta gizonek gozatzen gehiago. DENOK ELKARRENGANDIK IKAS DEZAKEGU.

(Argazkia: Etorne Haranburu)

EL PAR DE JORGE/ GORKAREN PAREA
Hainbeste opari eder egonik munduan, 
neure inguruan gozatzeko, 
zer egiten dut nik goibel? 
Ez al da unea izango aldatzeko, irekitzeko, begirada zabaltzeko eta tokiz aldatzeko? 
Denbora galtzen ari naiz eta uste dut aldatu behar dudala.
OTRA DE ANONIMOS... MAL DE MUCHOS, CONSUELO!

                         Elkarbanatu, zurekin zatitzen badut, errazago eramango dugu.



BARETASUNAREN OTOITZA
Jainkoa, emadazu baretasuna 
aldatu ezin ditudan gauzak onartzeko;
ausardia
aldatu ditzakedan gauzak aldatzeko;
jakinduria
desberdintasuna ezagutzeko. 

BOYO ME CONTÓ UN CUENTO/ BOYOK IPUIN BAT KONTATU ZIDAN

Nire bizitzaren erdia galdu dut beldurrez eta inoiz gertatu ez zena aurreikusten.
Zenbat arazo, borroka eta arrazoibide gertatzen da gure buruetan soilik, eta horrela oraina pobretzen dugu eta benetako harreman jatorrak galtzen ditugu...

BASTA, ME ENOJÉ/ ASKI, HASERRETU NAIZ

Nire itxarokizunak betetzen ez direnean, sutan -haserretzen- frustatzen naiz... egiten naiz. Besteak nire itxarokizunak betetzen ez dituenean haserretzen naiz, baina bestea ez dago nire itxarokizunak betetzeko.
Nahikoa! aspertu naiz haserrearekin. Egin dezagun gure haserreaz ikasketa bat.

YA ES DEMASIADO PARA MI / JADANIK GEHIEGI DA NIRETZAT

Nire sormenerako eta talenturako aukera handia dira gose pixka bat, lan apur bat, esperientzia falta pittin bat, eta estuasun pixkat, baita porrot pixka bat, frakasu pixkat, frustrazio pixkat eta bakardade pixka bat.

EL ULTIMO... O EN REALIDAD, TOMO II/ AZKENA... EDO EGIATAN, II.TOMOA

Orain niri egokitzen zait liburuarekin segitzea, nire kontakizunekin, ideiekin, emozioekin, pentsamenduekin, sentimenduekin, ekintzekin, txistekin, anekdotekin eta eraldaketekin.

"orain nire orrialdeak idatziko ditut"

2016(e)ko uztailaren 19(a), asteartea

MEDITAZIOA NOLA EGIN

Rhonda Byrne “El Secreto”:
“…ikusten ditudan gauza eder guztiak, bizitzen ditudan gauza miragarri guztiak, nigan daude. Begiratu nire inguruan. Ni gabe ez dago ezer. Ez dio axola nor uste naizen, orain BENETAN NAIZENAREN EGIA EZAGUTZEN DUT. Bizitzaren perfekzioa naiz...”
 
Badakizu zertaz ari naizen? Badakizu zergatik liburu hori eta beste antzerako batzuk behin eta berriz dioten desio duzun guztia zure barnean dagoen?

Unibertsoa ordena da. Unibertsoa maitasuna da. Hori bakarrik. Hasieran MAITASUNAren energia zen energia soilik zegoen, eta energia horrek eman nahi zuen soilik, baina ez zuen nori. Beraz, bitan zatitzea erabaki zuen jaso ahal izateko. Ekintza horrekin denbora eta espazioa sortu zen.  


Zergatik? bada, jasotzeko harrera-toki eta une zehatz bat behar da. Horrela, jasotze-energia horretatik iragana, oraina eta geroa kontzeptu mentalak sortu ziren, energiak baliatzen dituena jasotzeko. Gu bi energiak gara aldi berean, eman eta jasotzekoa. Eta iragana, oraina eta geroa sortzeari esker, sentitu, oroitu eta sortu daiteke. Jasotzearen emozioa senti daiteke. Jaso izanaren emozioa oroit daiteke. Eta oraindik ukan ez duguna jasotzea desira daiteke.  Eta ez dugunez, eza sentitzen da, eta hortik gure emozio negatibo oro datoz.
 
"Denbora" pasa ahala, gero eta gehiago jabetu gara jasotzearen energiaz eta une jakin batean ez duguna desiratzearen ezaz, eta ahantzi zaigu gu garela bi energia aldi berean, baita gugan dagoen ematearen botere hori ere. Eta ahantzi zaigu ohartzen ere bai gure desirak egikaritzeko beharrezkoa dela "ez denboraren" kontzeptuarekin eta ematearen energiarekin identifikatzea, horrela sentitzeko desiratzen duguna jadanik badugula, gure indar osoz horrela dela sentitzea, errealitatea osatzen duten partikula subatomikoak gure pentsamendu-emozioak jasotzeko itxaroten ari diren ispilu dira, eta lan egin dezaten gure desira oro egia bilaka daitezen.  Hasi praktikatzen zure indar oroz eta ikusiko duzu zein azkar heltzen diren emaitzak.

2016(e)ko uztailaren 5(a), asteartea

ADIMEN EMOZIONALA: NORBERARENGAN SINESTEA

“El hombre se convierte a menudo en lo que piensa de sí mismo. Si yo sigo diciéndome a mí mismo que no puedo hacer algo, es posible que termine siendo incapaz de ello. Al contrario, si tengo la creencia de que puedo hacerlo, seguramente adquiera la capacidad de hacerlo, incluso si no puedo al principio”.
-Mahatma Gandhi.   

La confianza, es la energía que mueve el mundo… La confianza se desarrolla a lo largo de la vida, se aprende, no se hereda. Es fundamental creer en uno mismo porque nos permite sentirnos bien y plantearnos objetivos y metas, incluso cuando no conseguimos llegar a ellas…
Existe la zona de confort donde nos adormecemos y acomodamos por miedo a no luchar por los sueños, esto ocurre cuando no existe autoconfianza y no creemos en nosotros. Es una actitud negativa porque nos condena a una vida de insatisfacciones personales. El uso de los “deberías” y de los “y si…” se hace parte de nuestro vocabulario  y de nuestra vida, programándonos negativamente…
Durante la infancia comienza a desarrollarse la autoconfianza. Ya desde pequeños, nos damos cuenta que vamos ganando poco a poco en independencia, vamos formar parte de diversos entornos, ya sean familiares o amigos o compañeros de colegio, profesores, y comenzamos a hacernos una idea de quiénes somos. Es fundamental esta imagen de nuestro “yo” porque está condicionada por lo que nosotros creamos que piensan de nosotros. Si en nuestro entorno familiar, nuestros padres carecen de confianza en sí mismos, o utilizan frases humillantes y descalificadoras para con sus hijos o son demasiado sobreprotectores que no han permitido que el niño ponga a prueba sus capacidades y así desarrollarlas, es probable que hayamos aprendido a ser derrotistas con nuestro “yo”. Cuando se repite este patrón a lo largo del tiempo, la persona crece con una autoimagen muy negativa y falta de  confianza, por lo que no consigue asumir retos o sentirse confortable consigo mismo…
La carencia de esta confianza no solamente procede de la infancia,  también surge de experiencias vividas a lo largo de la vida y que se han asumido como “fracasos”. Cuando se producen distorsiones en la forma de interpretar las experiencias, y los pensamientos son a forma de generalizaciones o magnificaciones como “todo/nada, siempre/nunca), acaban deteriorando la autoestima y la autoconfianza, minándola…
La paciencia es un don y necesitamos llevar un proceso de cambio que no viene por arte de magia, sino que se tiene que trabajar poco a poco, para llegar a un proceso de  aceptación personal y no desistir.
El amor hacia uno mismo es imprescindible para llegar donde quieres y tener paz interior. Esto se consigue con un trabajo y con la aceptación de tu persona tal y como eres, y amándote por ello. Si se hace esto, aumentará la confianza en las capacidades personales y la fuerza, por lo que se conseguirán gran parte de los retos. Sabemos que somos únicos y la diferencia nos hace grandiosos…
Es importante ser sordos cuando nos rodea gente tóxica. Se tiene por costumbre etiquetar a las personas y a veces pretenden convencerte que no puedes hacer tal o cual cosa. El pensamiento correcto es confiar en lo que queremos, creemos y en lo que somos y sacar conclusiones positivas a pesar de haber cometido algún error. De los errores siempre se aprende.
Recordar que lo que realmente somos, existe en el presente, lo que vivimos es en el presente y este pensamiento,  es de gran ayuda para exprimir lo positivo del tiempo al máximo. Pensar día a día en el aquí y el ahora es imprescindible para saborear cada instante y no permitir la entrada al miedo. Ahora estamos construyendo, y eso es lo que importa.
Para comenzar a creer en uno mismo, es importante ir poco a poco y no desistir, para que cada paso se acerque a la meta que queremos, con metas y objetivos realistas para lograrlo, y cuando lo hagamos abracémonos y felicitémonos por ello…

¡QUERÁMONOS MUCHO…!
Un abrazo intenso.
https://www.facebook.com/consultainteligenciaemocional/
http://carolinabello.es/
Terapia Emocional – Educación Integral en Inteligencia Emocional Carolina Bello.



2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

URTE BERRI ON 2016

2015a bere amaierara iristen ari den hontan, zuri, mezu hau irakurtzen ari zaren horri, nire desiorik onenak opa dizkizut.




12 kanpaikada, 12 mahats ale, 12 hilabete aurretik, 12 amets eta desio... Bihur daitezela 2015 berri on!!

1. Izan zaitez ZU!
2. Ez damutu esan edo egindakoaz, momenturen batean pentsatu eta sentitu duzuna izan baita.
3. BETI aurrera begiratu. Bizitza aurrean dugu.
4. ASKO balio dezu. Erakustazu!!
5. Noizbehinka gelditu eta GOZATU inguruan duzun guztiaz.
6. MAITATU. Lehenik zure burua. Gainontzekoek itxaron dezakete.
7. Momentu zailetan... Egin negar, hartu arnasa sakon, indarberritu eta... DEITU NIRI!!
8. BESARKATU!! Benetako besarkadak dira arima indartzen digutenak.
9. EGIN IRRIPARRE! Zure aurpegian marrazturiko marratxo kurbatu hori da ingurukoak alaitzen dituena.
10. ERRATU, HANKA ONDORAINO SARTU! Eta zure akatsetatik ikasi
11. OSPATU eta topa egin gertatzen zaizun gauza on bakoitzarengatik.
12. Eta gogoratu... HOBERENA IRISTEKE DAGO.




2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

EZTEI BIDAIA IRAUNKORRA

BETI MAITEMINDURIK EGOTEA DA SENTIPEN MAGIKO HORI, ERRUTINAREN HAUSTEA, JOKAMOLDE AUTOMATIKOAK DESAKTIBATZEA, HARREMANA LEHENENGO EGUNEAN BEZALA EGOTEKO. 

Nire adimen kontzienteak nire desioen eta nahien onerako ekiten dute. Beraz, bi maitaleren adimen kontzienteak gurutzatzen direlarik, elkarrekin harmonia magiko bat sortzen dute. adimen kontzienteek bizitako uneari arreta jartzen ez diotenean, eztei-bidaia sortzeko kontrola galtzen dute. Errutinak tokia hartzen duen neurrian maitale bakoitzaren adimen kontzienteetan, jokamolde inkontzienteak sortzen dira.
Horregatik, maitasunaren sekretua sormenean dago, piloto automatikoarekin apurtzeko, baina lehenik norberarengan ongi sustraitua egon beharko du honako esaldi hau: NEURE BURUA MAITE DUT.

1. Pentsatu zer nahi dudan: harreman batean zer bilatzen dudan zerrendatu.
2. Berrikusi automatismoak.
3. Aldaketari ekin: zer ez den gertatzen ari pentsatzeak koste emozional handia du.
4. Taldean lan egin: eztabaida batzuk aukera izan daitezke.
5. Ahalik eta gehien praktikatu.
6. Itxaroten ahalegindu.
7. Ireki bihotza: elkarrekin eseri behar dugu maitaleak eztabaidatu gabe ezta hitz egin gabe ere, hitzik gabe komunikatuz, elkar ukituz (belaunak, eskuak, besoak...)