Irakurriz noa, eta irribarrez. Ona ipuina! Irakurri, eta atzera itzultzen naiz: azkarregi noa. Berriro irakurri beharko dut. Badakit zergatik den. Hitzen opari hori, gramatikaren ikuspegitik, gaizki idatzia dago, baina bizipenei dagokienez, oso ondo dago. Antonio zaharraren idazteko eta kontatzeko modu berezi horrek kutsaturik, idazteko gogoa jarri zait. Eta, noski, istorioa gorabehera hau eragin duenarentzat izango da.
Bideen istorio bat da hau. Hasieren eta amaieren istorioa. Berriro hasteko hiltzearena. Ziklo bihurtzen diren zirkuluarena. Amaieratik hasten da. Zer erakutsi dezaket Antonio zaharraren istorio zahar hauek baino gehiago? Hortxe dago ia dena.
PASEATUZ.
Hori da burura datorkidan lehen irudia. Paseatzen haizearekin, itsasoarekin, ilargi beteko gau epelean. Bihotza bizi-indarrez beterik. Irribarre bat. Larruazalean gozamen bat. Ibiltzera eta bizitzaz gozatzera bultzatzen du guztiak.
GELDITUZ.
Urrunean, hodei ilunak. Haize-kolpe batek hodeien mugimendua bizkortzen du. Berehala, zerua estalirik dago eta lehen tantak erortzen dira. Bizitza lurruntzen ari dela dirudi. Irribarrearen ordez, malkoak. Eguzkiaren galeragatik isuritako malko berberak, izarrez gozatzen uzten ez duten berberak. Baina orain eguzkirik ez du galdu, eta ezin ditu izarrak ikusi. Egun argi da, baina zerua hodei beltzez bete da. Itxaropena galdu du, indarra galtzen ari da. Hanka koska gainean jarri, begirada zeruertzera begira, eta arnasa hartu. Hartu eta bota.
Euri-tantak gero eta mantsoago erortzen dira. Gorputzaren gainera erortzen zaizkio, aurpegira, eta lurrera irristatzen dira poliki.
Zeruertzean, itsasoa zeruarekin batzen da, ekaitzaren pean. Arnasa hartu, bota.
Euri-tanta batek arreta erakartzen dio. Zoriontsu erortzen da. Bere jomugara iristen denan, itsaso zabalaren parte izango da. Itsaso izango da.
Tximista batek zeharkatzen du bidea. Tantak eguzkiaren pare distira egiten du une batez. Tanta zoriontsu sentitzen da. Lurrun bihurtzen da. Gero abiatzen da.
Baina, ez. Tantak ez du igo naih, itsaso izan nahi du.
Orain ez du ikusten. Tanta hodei baten parte da. Ez du ikusten, baina sentitu egiten du. Beste tanta batzuek gorputza bustitzen jarraitzen dute eta lurreraino jaisten dira, sustraiak elikatzen dituzte, paseatzeari utzi diolako. Arnasa hartu, bota, entzun, begiratu, zutik, zuhaitz bat bezala. Zuhaitza da.
Ekaiitza baretzen ari da. Euri leuna. Hodei artetik, berriro erortzen da tanta. Tanta negarrez ari da, bere patua itsasoa ez delako. Badator, hostoen gainera erortzen da; hasiera batean, irristatuz, beste baterantz doa, eta beste baterantz, lurrera iritsi arte. Sustraiak ibilbideari begira daude, eta mirariaren lekuko dira.
Badator udaberria, eta tanta distiratsu ageri da, eder, biziz betea. Jada ez da tanta, lore baizik.
Zuhaitzak eguzkiaren beroa sentitzen du hostoetan, adarretan. Sustraiak pozez dardarka dauzka, mirariagatik, eta irribarre egiten du. Irribarre egitean, begiak zabaltzen ditu eta itsasoari begiratzen dio, itsasertzari. Joan da ekaitza. Haizearekin balantza egin, eta pauso bat ematen du, gero beste bat, eta berriz oinez doa, irribarrez. Arnasa hartuz eta botaz.
PASEATUZ.
Ona ipuina Juanjo lagunarena eta Antonio zaharrarena! irakurri dut, eta bukaeran irribarretsu nago, arnasa hartu dut, gelditu naiz. Gramatika zuzena da, baina bizipena bikaina. KURAIAZ BIZITZEN ETA TALENTUZ IDAZTEN SEGITZEKO GOGOA JARRI ZAIT. Ipuina neure erara kontatzeko gogoa. Zer idatz dezaket nik gehiago? Hortxe dago IA dena.
Paseatzera noa. Arnasa hartu eta botatzera. Gelditzera. Sentitzera.
Louis Hay-ren THE POWER OF NOW irakurri ondoren, euskaraz liburu hari buruzko hausnarketa pertsonala egin nahi nuela pentsatu nuen, eta horrela sortu zen euskarazko blog hau.
2012(e)ko urriaren 15(a), astelehena
2012(e)ko irailaren 7(a), ostirala
HIRU AHOLKU: 2012ko buruilaren 7a, ostirala. Bihotza hunkitu gabe, zauritu gabe segitzeko hiru aholku
Eta pentsatu dut bihotza gehiago gelditzea nahi ez badut une batez
edo betiko isiltzeko, honako hiru gauza hauek egitea garrantzitsua dela
bizitzan:
Baina bestalde, HILKORRAK gara gizakiok eta ni ere bai, duintasunez hil nahi badut, MAITATUZ HIL behar dudala sentitzen dut, nahiz eta maitatzeagatik bikotekide gabe gelditu bakarrik, eta hil… hilkorrak gara, eta noizbait geldituko zaigu bihotza halabeharrez…
Beraz, zuek erabaki…
1. BIHOTZEKO ORRATZAK INOLA ERE EZ UKITZEA.
2. EZ HASERRETZEA.
3. ETA BATEZ ERE, EZ MAITEMINTZEA.
Baina bestalde, HILKORRAK gara gizakiok eta ni ere bai, duintasunez hil nahi badut, MAITATUZ HIL behar dudala sentitzen dut, nahiz eta maitatzeagatik bikotekide gabe gelditu bakarrik, eta hil… hilkorrak gara, eta noizbait geldituko zaigu bihotza halabeharrez…
Beraz, zuek erabaki…
2012(e)ko abuztuaren 17(a), ostirala
BENETAN ERAGINKOR IZATEKO ZAZPI OHITURA: 2012ko agorrilaren 17a, ortzirala...
1. IZAN PROAKTIBO: biktima eta erreaktibo ez izatea eta gainerakoei errurik ez egoztea.
2. HASI HELBURU BAT BURUAN DUZULA: ikuskera, balioak.
3. EMAN LEHENTASUNA LEHENENGO DENARI: osotasuna, bideragarritasuna.
4. IRABAZI-IRABAZI HELBURU: elkarrenganako errespetua.
5. SAIATU LEHENENGO ULERTZEN, ETA GERO ULERTUA IZATEN
6. SINERGIA: ez zurea, ez nirea; biontzat hobea den beste modu bat.
7. ZORROZTU ZERRA
2. HASI HELBURU BAT BURUAN DUZULA: ikuskera, balioak.
3. EMAN LEHENTASUNA LEHENENGO DENARI: osotasuna, bideragarritasuna.
4. IRABAZI-IRABAZI HELBURU: elkarrenganako errespetua.
5. SAIATU LEHENENGO ULERTZEN, ETA GERO ULERTUA IZATEN
6. SINERGIA: ez zurea, ez nirea; biontzat hobea den beste modu bat.
7. ZORROZTU ZERRA
Erabaki handiak hartzen laguntzeko aurkitu dudan tresnarik eraginkorrena
goiz edo berandu hilko naizela pentsatzea da.
Izan ere, heriotzaren aurrean,
harrokeria, besteek zutaz pentsatuko dutenarekiko kezka,
porrotari edo lotsagarri geratzeari beldurra,
ia gauza guztiak huskeria dira, eta benetan garrantzitsuak direnak soilik
geratzen dira.
Galtzeko zerbait duzula tranpa bat da,
eta heriotza zain duzula gogoratzea da
tranpa horri ihes egiteko
ezagutzen dudan modurik onena.
Hilko zarela onartuta,
biluzik zaude, eta
ez duzu bihotzari ez jarraitzeko aitzakiarik.
STEVE JOBS
2012(e)ko uztailaren 18(a), asteazkena
PSIKOLOGIA POSITIBOTIK UR TTANTTA BAT: 2012ko uztailaren 18a, asteazkena.
Baikortasunetik edan dezagun uda honetan URDINAGO egoteko zorionaren kontuan 13 mugimendu eta transferentzia egin behar dira:
1. Ariketa fisikoa egitea egunero 30 minutu gutxienez.
2. Gosaltzea.
3. Dena eskertzea: nire bizitzan ditudan hamar gauza idaztea:
5. Nire dirua ESPERIENTZIAn gastatzea, eta ez gauzetan.
6. Nire erronkei aurre egitea: ez utzi biharko gaur egin dezakedana.
7. Etxeko edozein txokotan oroitzapen, esaldi eta argazki politak eskegitea edo zintzilikatzea: nire bizitza oroitzapen ederrez betetzea.
8. Beti agurtu eta atsegina izan.
9. Oinetako erosoak erabili beti.
10. Zure jarrera edota postura zaindu.
11. Musika entzun.
12. Denetik jan.
13. Apain zaitez eta erakargarri sentitu.
1. Ariketa fisikoa egitea egunero 30 minutu gutxienez.
2. Gosaltzea.
3. Dena eskertzea: nire bizitzan ditudan hamar gauza idaztea:
a) Familia handia eta zoragarria.
b) Lagun onak.
c) Bihotz ona.
e) Poesia idazteko joera.
f) Etxe batean lo egiteko aukera.
g) Gustuko lana.
h) Autoa.
i) ...
4. Asertiboa izatea: nahi dudana eskatzea eta pentsatzen dudana esatea.5. Nire dirua ESPERIENTZIAn gastatzea, eta ez gauzetan.
6. Nire erronkei aurre egitea: ez utzi biharko gaur egin dezakedana.
7. Etxeko edozein txokotan oroitzapen, esaldi eta argazki politak eskegitea edo zintzilikatzea: nire bizitza oroitzapen ederrez betetzea.
8. Beti agurtu eta atsegina izan.
9. Oinetako erosoak erabili beti.
10. Zure jarrera edota postura zaindu.
11. Musika entzun.
12. Denetik jan.
13. Apain zaitez eta erakargarri sentitu.
2012(e)ko uztailaren 12(a), osteguna
BARKATU, SENTITZEN DUT, MAITE ZAITUT, ESKERRIK ASKO: 2012ko uztailaren 12a, osteguna.
...ez errateagatik zenbat maite zaitudan.
Barka muxu eta besarkada urriengatik,
eta adierazteagatik zenbat balioesten nuen zure hurbiltasuna.
Barkatu, ama,
azken urteotan aita eta ama rola
aski ez eskertzeagatik;
barka lorik gabeko gauak
nire loa lasaia ez zelako
eta barka nire oihuengatik.
Barkatu, ulertzen ez ninduzula erranez
oihu egiten nizularik,
zuk soilik lagundu nahi zenuelarik
eta beti nire ondoan egon zarelarik.
Barka denbora gehiago eskaini ez izana
zuk niri eskaini didazuna baino gutxiago izan baita.
Gaur, ama, barkamena eskatzen dizut
zurekin ez solasteagatik;
batzuetan nire arazoak kontatzeagatik;
ez emandako maitasun-adierazpenengatik;
gorde ditudan eta zure izena daramaten
muxu eta besarkada guztiengatik.
Gaur, ama, MAITE ZAITUDALA esan behar dizut
eta eskerrak eman dizkizut
zure sabeletik sortutako fruitua ni izateagatik.
Zure alaba izateaz harro nago.
2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea
AUSARTU ZAITEZ! aldatu eta bihurtu zure ametsak egia, hautatu zure norabidea (Juanjo Lertxundi)
Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza.
Ikusi eta sentitu egin dezaket, baina ikusi eta sentitu daitekeen hori
ez da ikusten duen benetako izakia.
Nire gorputza nekatua edo asaldatua egon daiteke,
gaixorik edo osasuntsu, arin edo astun senti daiteke,
baina horrek ez du barne niarekin zerikusirik.
Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza.
Desioak ditut, baina ez naiz nire desioa.
Nire desioak ezagutu ditzaket, baina ezagutu daitekeena
ez da benetako ezagutzailea.
Desioak badatoz eta badoaz, nire kontzientzian dabiltza igeri,
baina ez diote barne niari eragiten.
Desioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Emozioak hauteman eta sentitu egin ditzaket,
baina hauteman eta senti daitekeen hori ez da benetako hautemailea.
Emozioak nire baitan dabiltza,
baina ez diote barne niari eragiten.
Emozioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Nire pentsamenduak ezagutu eta sumatu egin ditzaket,
baina ezagutu daitekeen hori ez da benetako ezagutzailea.
Pentsamenduak etorri egiten zaizkit eta utzi egiten naute gero,
baina ez diote barne niari eragiten.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Geratzen dena naiz, ezagueradun hautemate gune soil bat.
Pentsamendu, emozio, sentimendu eta desio horien guztien lekuko geldi bat.
BELDUR NAIZ
Tengo miedo de verte
necesidad de verte
esperanza de verte
desazones de verte
X
tengo ganas de hallarte
preocupacion de hallarte
certidumbre de hallarte
pobres dudas de hallarte
tengo urgencIa de oirte
alegria de oirte
buena Suerte de oirte
y temores de oirTe
o sea
resUmiendo
estoy jodid@
y radiante
quiza más lo primero
que lo segundo
y tambien
viceversa.
Mario Benedetti
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





