2012(e)ko irailaren 7(a), ostirala

HIRU AHOLKU: 2012ko buruilaren 7a, ostirala. Bihotza hunkitu gabe, zauritu gabe segitzeko hiru aholku

Eta pentsatu dut bihotza gehiago gelditzea nahi ez badut une batez edo betiko isiltzeko, honako hiru gauza hauek egitea garrantzitsua dela bizitzan: 

1. BIHOTZEKO ORRATZAK INOLA ERE EZ UKITZEA.
2. EZ HASERRETZEA.
3. ETA BATEZ ERE, EZ MAITEMINTZEA.

Baina bestalde, HILKORRAK gara gizakiok eta ni ere bai, duintasunez hil nahi badut, MAITATUZ HIL behar dudala sentitzen dut, nahiz eta maitatzeagatik bikotekide gabe gelditu bakarrik, eta hil… hilkorrak gara, eta noizbait geldituko zaigu bihotza halabeharrez…

Beraz, zuek erabaki…

2012(e)ko abuztuaren 17(a), ostirala

BENETAN ERAGINKOR IZATEKO ZAZPI OHITURA: 2012ko agorrilaren 17a, ortzirala...

1. IZAN PROAKTIBO: biktima eta erreaktibo ez izatea eta gainerakoei errurik ez egoztea.
2. HASI HELBURU BAT BURUAN DUZULA: ikuskera, balioak.
3. EMAN LEHENTASUNA LEHENENGO DENARI: osotasuna, bideragarritasuna.
4. IRABAZI-IRABAZI HELBURU: elkarrenganako errespetua.
5. SAIATU LEHENENGO ULERTZEN, ETA GERO ULERTUA IZATEN
6. SINERGIA: ez zurea, ez nirea; biontzat hobea den beste modu bat.
7. ZORROZTU ZERRA

Erabaki handiak hartzen laguntzeko aurkitu dudan tresnarik eraginkorrena
goiz edo berandu hilko naizela pentsatzea da. 
Izan ere, heriotzaren aurrean, 
harrokeria, besteek zutaz pentsatuko dutenarekiko kezka, 
porrotari edo lotsagarri geratzeari beldurra,
ia gauza guztiak huskeria dira, eta benetan garrantzitsuak direnak soilik
geratzen dira. 
Galtzeko zerbait duzula tranpa bat da, 
eta heriotza zain duzula gogoratzea da 
tranpa horri ihes egiteko 
ezagutzen dudan modurik onena. 
Hilko zarela onartuta, 
biluzik zaude, eta
ez duzu bihotzari ez jarraitzeko aitzakiarik. 
STEVE JOBS

2012(e)ko uztailaren 18(a), asteazkena

PSIKOLOGIA POSITIBOTIK UR TTANTTA BAT: 2012ko uztailaren 18a, asteazkena.

Baikortasunetik edan dezagun uda honetan URDINAGO egoteko zorionaren kontuan 13 mugimendu eta transferentzia egin behar dira:
1. Ariketa fisikoa egitea egunero 30 minutu gutxienez.
2. Gosaltzea.
3. Dena eskertzea: nire bizitzan ditudan hamar gauza idaztea:

a) Familia handia eta zoragarria.
b) Lagun onak.
c) Bihotz ona.
e) Poesia idazteko joera.
f) Etxe batean lo egiteko aukera.
g) Gustuko lana.
h) Autoa.
i) ...
4. Asertiboa izatea: nahi dudana eskatzea eta pentsatzen dudana esatea.
5. Nire dirua ESPERIENTZIAn gastatzea, eta ez gauzetan.
6. Nire erronkei aurre egitea: ez utzi biharko gaur egin dezakedana.
7. Etxeko edozein txokotan oroitzapen, esaldi eta argazki politak eskegitea edo zintzilikatzea: nire bizitza oroitzapen ederrez betetzea.
8. Beti agurtu eta atsegina izan.
9. Oinetako erosoak erabili beti.
10. Zure jarrera edota postura zaindu.
11. Musika entzun.
12. Denetik jan.
13. Apain zaitez eta erakargarri sentitu.


2012(e)ko uztailaren 12(a), osteguna

BARKATU, SENTITZEN DUT, MAITE ZAITUT, ESKERRIK ASKO: 2012ko uztailaren 12a, osteguna.

...ez errateagatik zenbat maite zaitudan.
Barka muxu eta besarkada urriengatik,
eta adierazteagatik zenbat balioesten nuen zure hurbiltasuna.

Barkatu, ama,
azken urteotan aita eta ama rola
aski ez eskertzeagatik;
barka lorik gabeko gauak
nire loa lasaia ez zelako
eta barka nire oihuengatik.

Barkatu, ulertzen ez ninduzula erranez
oihu egiten nizularik, 
zuk soilik lagundu nahi zenuelarik
eta beti nire ondoan egon zarelarik. 

Barka denbora gehiago eskaini ez izana
zuk niri eskaini didazuna baino gutxiago izan baita.

Gaur, ama, barkamena eskatzen dizut
zurekin ez solasteagatik;
batzuetan nire arazoak kontatzeagatik;
ez emandako maitasun-adierazpenengatik;
gorde ditudan eta zure izena daramaten 
muxu eta besarkada guztiengatik.

Gaur, ama, MAITE ZAITUDALA esan behar dizut
eta eskerrak eman dizkizut 
zure sabeletik sortutako fruitua ni izateagatik. 

Zure alaba izateaz harro nago.


2012(e)ko uztailaren 3(a), asteartea

AUSARTU ZAITEZ! aldatu eta bihurtu zure ametsak egia, hautatu zure norabidea (Juanjo Lertxundi)

Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza.
Ikusi eta sentitu egin dezaket, baina ikusi eta sentitu daitekeen hori
ez da ikusten duen benetako izakia.
Nire gorputza nekatua edo asaldatua egon daiteke, 
gaixorik edo osasuntsu, arin edo astun senti daiteke,
baina horrek ez du barne niarekin zerikusirik. 
Gorputz bat dut, baina ez naiz nire gorputza. 
Desioak ditut, baina ez naiz nire desioa.
Nire desioak ezagutu ditzaket, baina ezagutu daitekeena
ez da benetako ezagutzailea. 
Desioak badatoz eta badoaz, nire kontzientzian dabiltza igeri,
baina ez diote barne niari eragiten.
Desioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Emozioak hauteman eta sentitu egin ditzaket, 
baina hauteman eta senti daitekeen hori ez da benetako hautemailea. 
Emozioak nire baitan dabiltza, 
baina ez diote barne niari eragiten.
Emozioak ditut, baina ez naiz nire emozioa.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Nire pentsamenduak ezagutu eta sumatu egin ditzaket, 
baina ezagutu daitekeen hori ez da benetako ezagutzailea.
Pentsamenduak etorri egiten zaizkit eta utzi egiten naute gero,
baina ez diote barne niari eragiten.
Pentsamenduak ditut, baina ez naiz nire pentsamendua.
Geratzen dena naiz, ezagueradun hautemate gune soil bat.
Pentsamendu, emozio, sentimendu eta desio horien guztien lekuko geldi bat.



BELDUR NAIZ

Tengo miedo de verte
necesidad de verte
esperanza de verte
desazones de verte
X
tengo ganas de hallarte
preocupacion de hallarte
certidumbre de hallarte
pobres dudas de hallarte
tengo urgencIa de oirte
alegria de oirte
buena Suerte de oirte
y temores de oirTe
o sea 
resUmiendo 
estoy jodid@
y radiante
quiza más lo primero
que lo segundo
y tambien 
viceversa.

Mario Benedetti


2012(e)ko ekainaren 3(a), igandea

BALIOESTEN DUT NEURE BURUA, BAINA ZU NIRE ONDOAN EGON ZAITEZEN NAHI DUT

NIRE AMETSETAN

Nire ametsetan
lili xuri bat ikusi dut.
Loreak okerreko garaietan
loratzen dira.
Jaikitzen naizelarik,
handik, halere,
oraindik lore zimelduak
usaintzen ditut.